125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1318/2021 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara 135/2021 prozedura arruntean gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea; errekurtsoa Beatriz Echenique Urdiain, Maider Blasco Herrero eta Patricia David Ibiricu andreek jarri zuten.

Beatriz Echenique Urdiain, Maider Blasco Herrero eta Patricia David Ibiricu andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren honako ebazpen hauen aurka: urtarrilaren 25eko 26E/2021 Ebazpena, otsailaren 5eko 42E/2021 Ebazpena eta otsailaren 19ko 54E/2021 Ebazpena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 135/2021 prozedura arruntean gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea; errekurtsoa Beatriz Echenique Urdiain, Maider Blasco Herrero eta Patricia David Ibiricu andreek jarri zuten.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Beatriz Echenique Urdiain, Maider Blasco Herrero eta Patricia David Ibiricu andreei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2108150