123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1266E/2021 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2021eko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira, landunei zuzendutako eta profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza programak egiteko. DDBN identifikazioa: 559887.

Nafarroako Gobernuak borondate argia azaldu du jarduera ekonomikoa sustatzeko eta enplegua sortzeko behar diren jarduketei heltzeko, jardunbide egokiak bultzatuz elkarrizketan eta lankidetzan oinarrituta. Horrela langileen enplegagarritasunaren hobekuntza zainduko da, horixe baita enplegurako lanbide heziketaren sistemaren azken helburua.

Irailaren 9ko 30/2015 Legeak, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duenak, eta lege hori garatzeko uztailaren 3an emandako 694/2017 Errege Dekretuak sistemaren erreforma integralari ekin diote, esparru juridiko berria ezarriz prestakuntza arloko ekimenentzat.

694/2017 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 28ko TMS/368/ 2019 Aginduaren bidez ezarri ziren administrazio eskudunen prestakuntza eskaintza finantzatzeko dirulaguntza publikoak ematea arautzeko oinarriak. Agindu horrek araututako prestakuntza eskaintzako ekimenen artean, administrazioek landunentzat prestakuntza programen bidez garatzeko izandako ekimena dago.

Prestakuntza programa horiei esker, profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak jaso bezala, profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko prestakuntza eskaintza prestakuntza modulu guztietan egin da, bai eta prestakuntza modulu independenteetan ere, haiei lotutako gaitasun unitateak egiaztatzen laguntzeko. Prestakuntza formaleko egiaztatze partzial hori, halaber, profesionaltasun ziurtagiria lan esperientzia edo prestakuntza bide ez-formala aitortzearen bidez lortzeko ere erabili da.

Horrek guztiak gaitasun unitateak egiaztatzen lagundu du, bai eta, azken batean, profesionaltasun ziurtagiri osoa egiaztatzen ere, baina, era berean, pertsona askok partzialki egiaztatutako profesionaltasun ziurtagiriak dituzte, osatzeko zain. Zehazki, 2021eko martxoaren 15ean, 7.237 pertsonak 20 lanbide arlotako profesionaltasun ziurtagirien egiaztapen partzialak dituzte.

Hortaz, beharrezkoa da diruz laguntzea prestakuntza programak landunentzat, profesional ziurtagiriak lortzeari begira, egiaztapen partzialak dituzten pertsonek egiaztapen horiek osatzeko modua izan dezaten, edo, bestela, aurrera egin dezaten egiaztapenean. Xedea da gutxienez 150 pertsonak profesionaltasun ziurtagiria osatzea egiaztapen partzial gehien dituzten zortzi lanbide arloetan.

Deialdia, gainera, prestakuntza proaktibo eta pertsonalizatua kudeatzearen alde egitea da, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak profesionaltasun ziurtagiria osatzeko aukera emanen dielako egiaztapen partzialak dituzten pertsonei. Kudeaketa efikaz eta efizienteago horretan, helburua da erakunde onuradunek eman beharreko prestakuntza ekintzak programatzea parte hartzaileak hautatu ondoren.

Gainera, lehendabizikoz, erakunde onuradunei dirulaguntza ematea aurreikusten da, profesionaltasun ziurtagirietarako lantokietan prestakuntza praktikoaren moduluko tutorearen jarduera kostuak finantzatzeko.

Deialdi honen finantzaketa osoa Enplegu eta Lan Aferen Sektoreko Konferentziak emandako funtsen kargura izanen da. Dirulaguntza hauek kudeatutako dirulaguntzak dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 3.4.a) artikuluaren arabera. Estatuari dagokio horien araudi osoa edo oinarrizkoa ezartzea; horiek kudeatzeko eskumena, berriz, osoa zein partziala, beste administrazio publiko batzuena da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi hau arautuko duten oinarriak onestea, zeinak ebazpen honen I. eranskinean baitaude, bai eta gainerako eranskin guztiak ere.

2. Dirulaguntza publikoen deialdia onestea, 2021. urtean landunei zuzendutako eta profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza programak finantzatzeko.

3. 325.000 euroko gastu osoa baimentzea, 2021eko aurrekontuko honako partida honen kargura: 950002 96200 4819 242104 [PEP: E-21/000299-02]: ‘’Suspertu Plana. Landunen lanbide heziketarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala”.

4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 23an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da prozedura arautzea dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean landunei zuzendutako eta profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza programak finantzatzeko.

2.–Erakunde onuradunak.

2.1. Prestakuntza entitate publikoek edo pribatuek oinarri hauetan araututako dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte, titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak barnean sartuta, egiaztatuta badaude kasuan kasuko Prestakuntza Entitateen Erregistroan dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak emateko, dela aurrez aurre, dela ikasgela birtualaren, teleprestakuntzaren edo modalitate mistoaren bidez, eta Nafarroako Foru Komunitatean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, behar bezala egiaztatutako instalazioak izan beharko dituzte, eskatutako prestakuntza espezialitateak ematea ahalbidetzeko.

Prestakuntza entitateek teleprestakuntza bidez edo modalitate mistoan eman nahi badituzte prestakuntza espezialitateak, aurrez aurreko prestakuntza saioak eta/edo azken ebaluazioa egiten diren ikastetxeak titulartasun propiokoak izaten ahal dira, edo hirugarrenenak, haien erabilera gutxienez bi urteko iraupen jakineko akordio edo hitzarmen bidez bermatuta. Akordio edo hitzarmen horiek eskaera aurkezten denean izan beharko dituzte, eta eskaerarekin batera aurkeztu. Nolanahi ere, ikastetxeek, propioak edo besterenak izan, instalazio horiek egiaztatuta izan beharko dituzte eskatutako prestakuntza espezialitateetarako, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Halaber, egiaztatuta dauden prestakuntza entitateen batasunek ere parte hartzen ahalko dute deialdian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Batasun horren eraketa agiri pribatu batean jaso beharko da, eta bertan elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, laguntzaren eskabidean, batasuneko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, bai eta haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Taldea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako preskripzio epea iragan arte.

2.2. Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatutako inguruabarren batean dauden pertsonak edo entitateak.

3.–Prestakuntza programak eta prestakuntza ekintzak.

3.1. Deialdi honen babesean, prestakuntza programak gauzatzeko dirulaguntza emanen da, ondoren aipatzen diren lanbide arloetako prestakuntza ekintzak jasotzen badituzte, eta lehentasun ordena honen arabera:

LEHENTASUNA

ARLO KODEA

LANBIDE ARLOA

1

ADG

Administrazioa eta Kudeaketa

2

KON

Merkataritza eta Marketina

3

IFC

Informatika eta Komunikazioak

4

AFD

Gorputz eta Kirol Jarduerak

5

SSC

Zerbitzu soziokulturalak

6

FME

Fabrikazio Mekanikoa

7

ELE

Elektrizitatea eta elektronika

8

SAN

Osasuna

III. eranskinean, 2021eko martxoaren 12an osatu gabe zeuden egiaztapen partzialen kopurua jasotzen da lanbide arloa eta espezialitatea kontuan hartuta.

3.2. Dirulaguntza emateko ebazpena eman eta biharamunetik gauzatu daitezke prestakuntza programak, eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen bukatu behar dira.

3.3. Prestakuntza programa bakoitzean eman beharreko prestakuntza ekintzetan kontuan hartuko da zenbat pertsonak dituzten profesionaltasun ziurtagirien egiaztapen partzialak, eta zenbatek osatzen ahal dituzten edo, hala egokituz gero, egiten ahal duten aurrera.

Horretarako, dirulaguntza eman ondoren, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gestio egokiak eginen ditu, entitate onuradunarekin harremanetan jar daitezen egiaztapen partzialak izan eta dagokien profesionaltasun ziurtagiria osatu edo, hala egokituz gero, beren egiaztapenean aurrera egin nahi duten pertsonak.

Une horretatik aurrera, entitate onuradunak behar diren jarduketak eginen ditu pertsona horiekin, profesionaltasun ziurtagiria osatzeko edo egiaztapenean aurrera egiteko prestakuntza ekintzak antolatu eta emateko.

Programatzen diren prestakuntza ekintzek III. eranskinean agertzen diren espezialitateetako batekoak izan beharko dute.

Prestakuntza ekintza guztien erreferentzia izanen da irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa, eta haien iraupena, edukiak eta emateko baldintzak bertan ezarritakoak izanen dira.

3.4. Prestakuntza ekintzak aurrez aurre, ikasgela birtualean, teleprestakuntza bidez edo modalitate mistoan ematen ahal dira, baina ikasleek haietan duten partaidetza inoiz ere ezinen da izan astean 40 ordutik gorakoa, ez eta egunean 8 ordutik gorakoa ere. Muga horretan sartuko dira lantokietako prestakuntza praktikoaren moduluko orduak, kasua denean.

3.5. Aurrez aurre edo ikasgela birtualean antolatzen diren prestakuntza ekintzetan, taldeek gehienez ere 25 kide izanen dituzte, beti ere ekintza emateko egiaztatutako pertsona kopurua gainditzen ez bada.

Teleprestakuntzaren modalitatean, gutxienez tutore bat izan beharko da 80 parte-hartzaileko.

Ekintza mistoetan muga horiek errespetatu eginen dira, prestakuntza emateko modalitatearen arabera.

3.6. Prestakuntza ikasgela birtualean emateko, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 233/2020 Ebazpena beteko da. Ebazpen horren bidez, enplegurako lanbide prestakuntzaren arloko jarraibide bereziak onetsi ziren, koronabirusa (COVID19) dela-eta egun dugun egoeraren ondorioz (ebazpen hori, aurrerago, zuzendari kudeatzaile berak urriaren 8an emandako 408/220 Ebazpenaren bidez aldatu zen).

Era berean, uztailaren 29ko EFP/748/2020 Agindua beteko da, salbuespenezko neurri batzuk onesten dituena profesionaltasun ziurtagiriak ematea errazteko, bai eta irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege Dekretua ere, presako neurriak hartzen dituena unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren eremuan.

3.7. Irakasleek prestakuntzaren eta esperientzia profesionalaren arloetako aginduak bete behar dituzte, profesionaltasun ziurtagiri bakoitzaren IV. apartatuan biltzen direnak, eta frogatu behar dute ezen profesionaltasun ziurtagiri horren errege dekretuak irakasteko eskatzen duen gaitasuna badutela, kontuan izanik martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuak egin dituen aldaketak.

Prestakuntza entitateak egiaztatuko du irakasleek frogaturik dauzkatela esleitutako modulua edo moduluak irakasteko behar diren baldintzak. Egiaztaturik izanez gero, entitateak komunikatuko du, ikasturte hasierako komunikazioaren bidez, irakasle horiek prestakuntza ekintzan parte hartuko dutela. Bestela, berrikusteko eskatu beharko du, eta irakasleen dokumentazioa aurkeztu, prozedura honetan zehaztu bezala: “Irakasleak akreditatzea, profesionaltasun ziurtagiria lortzeko prestakuntzarako” (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Acreditacion-de-docentes-de-formacion-para-el-empleo).

Kontzesioa egiten den unetik aurrera, prestakuntza entitateak aukera izanen du irakasleei buruzko agiriak aurkezteko eta berrikuspena eskatzeko. Prestakuntza ekintza hasi baino 15 egun natural lehenago gutxienez egin behar da tramite hori.

3.8. Teleprestakuntzako plataformak on-line ikasteko sistema bat izan beharko du, nahikoa ahalmen duena ikasleen prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko. Baldintza hauek bete beharko ditu, gutxienez:

–Aplikatzekoa den arau teknikoan adierazitako fidagarritasun, segurtasun, irisgarritasun eta elkarreragin mailak izatea.

–Ikasle guztiak aldi berean sartzea ahalbidetzea, segurtatuta plataformaren banda zabalera uniformea dela kurtsoaren etapa guztietan.

–Plataforma erabiltzeko behar diren lizentziak izatea.

–24 × 7 eskuragarri egotea.

–Backupa, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratzen ahalko direla bermatzeko behar den aldizkakotasuna duena.

–Ikasleen eta egiten dituzten jarduera guztien erregistroak, eta txostenen edizioa.

Entitate onuradunak plataformarako sarbidea emanen die Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langile teknikoei, dagokion gakoaren bidez, prestakuntza ekintza guztien kontrola eta jarraipena egin ahal ditzaten.

Oinarri arautzaile hauetan teleprestakuntza bidezko prestakuntzari buruz jaso gabe dagoenaz, honako hau kontuan hartuko da: TMS/369/2019 Agindua, martxoaren 28koa, zeinaren bidez arautzen baitira lan arloko enplegurako lanbide heziketaren sistemaren Prestakuntza Entitateen Estatu Erregistroa, batetik, eta Prestakuntza Espezialitateen Katalogoaren barruko prestakuntza espezialitateak emanen dituzten prestakuntza-entitateak egiaztatzeko eta inskribatzeko prozesu komunak, bestetik.

3.9. Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzera bideratutako prestakuntza egiaztatzeko, honako hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 7. artikulua eta Profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua.

Diruz laguntzeko gutxieneko prestakuntzak prestakuntza modulu osoekin bat etorri beharko du.

Nahitaez ezarriko da lantokietako prestakuntza praktikoaren modulua, profesionaltasun ziurtagiria lortzeko behar den prestakuntza osatzen duten parte hartzaileentzat. Prestakuntza praktikoaren modulu hori lantokia ez den beste toki batean egiten ahalko da, baldin eta aplikatzeko araudiak ahalbidetzen badu.

4.–Dirulaguntzen zenbatekoa.

4.1. Honako hau izanen da prestakuntza programako eta lanbide arloko eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa:

ARLO KODEA

LANBIDE-ARLOA

DIRULAGUNTZA

ADG

Administrazioa eta Kudeaketa

60.000

KON

Merkataritza eta Marketina

45.000

IFC

Informatika eta Komunikazioak

30.000

AFD

Gorputz eta Kirol Jarduerak

30.000

SSC

Zerbitzu soziokulturalak

55.000

FME

Fabrikazio Mekanikoa

45.000

ELE

Elektrizitatea eta Elektronika

45.000

SAN

Osasuna

15.000

4.2. Lanbide arloko eta entitate eskatzaileko, programa bateko gehieneko dirulaguntza muga ezarriko da.

Muga horiek entitate eskatzaile bakoitzari aplikatuko zaizkio, kontuan hartu gabe deialdian banaka edo batasun batean (beste entitate batzuekin batera) aurkezten den.

5.–Prestakuntza programetako parte hartzaileak.

5.1. Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza programetan parte hartu nahi duten pertsonak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gestio egokiak egin ondoren, harremanetan jarri beharko dira erakunde onuradunarekin, profesionaltasun ziurtagiri egokia osatzeko, edo beren egiaztapenean aurrera egiteko, 3.3 oinarrian adierazi bezala.

Aurreko paragrafoan jaso gabeko pertsonek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak aurrez baimena eman ondoren eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik baino ezinen dute parte hartu deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza programetan.

5.2. Prestakuntza programek atal honetan adierazitako partaidetza ehunekoak bete beharko dituzte, eta parte hartzaileek, gainera, honako kolektibo hauetakoak izan beharko dute:

a) Zerbitzua administrazio publikoetako prestakuntza akordioen aplikazio esparrutik kanpoko enpresetan edo entitate publikoetan ematen duten pertsonak, baldin eta Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntza gisa kotizatzen badute.

b) Egoera hauetako batean daudenak: aldizkako langile finkoak, lanik gabeko aldietan; prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileak; edo enplegu erregulaziora pasatzen diren langileak, enpleguaren etete aldian daudenean.

c) Besteren kontura ari diren nekazaritzako langileen sistema bereziari atxikita egon eta lanik gabeko aldietan Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuak daudenak; langile autonomoen araubide bereziari atxikitakoak (mutua profesional batekoak diren autonomoak barne); itsasoko langileen araubide bereziari atxikitakoak; eta lanbide prestakuntzarengatik kotizatzen ez duten Gizarte Segurantzako gainerako langileak.

d) Kooperatibetako, lan sozietateetako eta ekonomia sozialaren arloko bestelako enpresa eta entitateetako bazkideak eta langileak.

e) Langabeak, enplegu zerbitzu publikoetan lan eskatzaile gisa inskribaturik badaude. Nolanahi ere, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, ez da beharrezkoa izanen lan eskatzaile gisa inskribaturik egotea baldin eta arau espezifiko batek hala aurreikusten badu, eta, zehazki, Gazteen Bermearen Sistema Nazionalean inskribaturik daudenen kasuan, urriaren 15eko 18/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera (lege hori hazkundeari, lehiakortasunari eta efizientziari buruzko presako neurriak onesteari buruzkoa da).

Pertsona horiek deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan izanen duten parte hartzea gehienez ere %30 izanen da prestakuntza programa osoan, hartan prestakuntza hasten duten pertsonen kopuru osoarekin alderatuta.

Langabetzat hartzeko, prestakuntzaren hasieran langileak dauden lan egoerari jarriko zaio arreta.

f) Administrazio publikoetako langileei dagokienez, prestakuntza programetan parte hartzen ahalko dute, baina gehienez ere programan parte hartzen dutenen %10 izanen dira.

g) Prestakuntza entitateko pertsonek entitateak kudeatzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzen ahal dute, beti ere gainditu gabe parte hartzaile guztien %10eko muga eta entitateko langile guztien %10eko muga.

5.3. Errege Dekretuetako araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko prestakuntza egiten ahalko dute. Erakunde onuradunaren ardura izanen da parte hartzaileek sartzeko baldintzak betetzen dituztela bermatzea.

5.4. Parte hartzaileen hautaketa erakunde onuradunak eginen du Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kontaktatutako pertsonen artean, 3.3 oinarrian adierazitakoaren arabera.

Hautaketan, lehentasuna izanen dute, lehenik eta behin, profesionaltasun ziurtagiria osatzeko gaitasun unitate bakar bat falta zaien pertsonek. Bigarrenik, profesionaltasun ziurtagiria osatzeko bai gaitasun unitate falta zaizkienek izanen dute; eta horrela, hurrenez hurren.

5,5. Ikasleek prestakuntza ekintzetara joan beharra dute, eta haiek aprobetxatu. Prestakuntza ekintzan parte hartzeak dituen betebeharren berri emanen die parte hartzaileei entitate onuradunak. Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Hilabete batean hirutan baino gehiagotan huts egitea bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Prestakuntza ekintza ez aprobetxatzea.

c) Prestakuntza ekintza normaltasunez egitea trabatzea.

d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekiko, ikaskideekiko edo prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko langileekiko.

e) Prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.

f) Prestakuntza ematen duen zentro edo entitateko funtzionamendu araudian jasotzen den beste edozein.

5.6. Prestakuntza ekintza bidezko arrazoirik gabe uzten duten ikasleek ezin izanen dute izena eman ez eta parte hartu ere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako beste prestakuntza ekintza batean, harik eta 3 hilabete pasatzen diren arte aurreko prestakuntza uzten denetik. Kanporatutako ikasleen kasuan, epe hori 12 hilabetekoa izanen da, ikaslea kanporatzen denetik zenbatzen hasita.

5.7. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza ekintza bat kautelaz eteten ahal du, prestakuntza jardunaren garapen normalean eragin nabarmena duten irregulartasunak antzematen direnean.

6.–Bekak eta laguntzak.

6.1. Prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeak martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren IV. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradun izaten ahalko dira, baldin eta betetzen badituzte arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak.

Langabetzat joko da prestakuntzaren hasieran enplegu eskatzaile gisa inskribatuta dagoena enplegu zerbitzu publikoetan. Bestela, ez da beka edo laguntzarik jasotzeko eskubiderik izanen. Era berean, beka eta/edo laguntza jasotzeko eskubidea eten eginen da langabea lanean hasten bada.

Bekak eta laguntzak zuzeneko kontzesioko araubidearen arabera emanen dira, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 6.5.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Entitate onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz, bai eta bekak eta laguntzak eskatzeko ereduei buruz ere. Nafarroako Atarian egonen dira eskuragarri (www.nafarroa.eus), tramiteen atalean dagoen deialdiaren fitxan, bekei eta laguntzei buruzko informazioa, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskabide ereduak.

Langabeek prestakuntza ekintza bukatu aurretik eskatu beharko dute laguntza edo beka, eta eskatutako dokumentazioa ere orduan aurkeztu beharko dute.

Entitate onuradunak ikasleen eskaerak eta frogagiriak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura bidaliko ditu, prestakuntza ekintza bukatu eta 10 egun naturaleko epean, honako hauekin batera: ikasleak prestakuntzara bertaratu direla frogatzeko agiriak eta eskatutako laguntzari edo bekari buruzko dokumentazioa.

Bi hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, entitateak tarteko bidalketa bat egiten ahalko du, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin, bai eta aldi horretarako eskatutako bekari edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin ere.

6,2. Bekak eta laguntzak:

a) Desgaitasuna duten pertsonentzako beka.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzat izanen da, beti ere Estatuko edo autonomia erkidegoko erakundeak egiaztaturik. Bekaren zenbatekoa 9 eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu, enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean, haietako batengatik kobratuko du beka hau.

b) Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako beka.

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei dagokien beka da, eta administrazio eskuduneko edo harrera zentroko gizarte zerbitzuen ziurtagiri, ebazpen judizial, babes agindu edo Ministerio Fiskalaren txosten bidez egiaztatuko da. Bekaren zenbatekoa 10 eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu, enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean, haietako batengatik kobratuko du beka hau.

c) Garraiorako laguntza.

Prestakuntza ekintzetara joaten diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza jasotzeko. Ikasleek izena emana duten enplegu agentziaren datu basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, nahiz eta jakinarazpenetarako emandako helbidea beste bat izan. Kontuan hartzen ahalko da zer helbidetan bizi ohi den, baldin eta helbide hori ez badator bat aipatu datu basearekin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiazta badezake.

Prestakuntzara joateko hiri garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.

Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen lukete. Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Langabearen ohiko helbidetik zentrora joateko garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza ekintzarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izaten ahalko da. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du. Norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, muga honekin: 15 euro bertaratze egun eta ikastaro bakoitzeko.

d) Mantenurako laguntza.

Goizez eta arratsaldez garatzen diren jardueretan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada prestakuntza ekintzaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa), eta bizilekua ekintza ematen den herritik 20 km-ra baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 eurokoa izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.

e) Ostaturako eta mantenurako laguntza.

Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta, joan-etorriak klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ekintza ematen den herritik 90 km-ra baino gehiagora dagoenean. Betiere, gorabehera hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak aitortu beharko du. Gehienez ere 31,66 euro hartzen ahalko dira egunean kontzeptu honengatik. Gainera, langabeak hasieran eta bukaeran ohiko bizilekutik egiten dituen joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du; gehienez ere 30 euro, biak baturik. Laguntza hori ez da bateragarria izanen norberaren ibilgailuan edo hiriarteko garraioan egindako joan-etorrietarako laguntzarekin.

Ostatuko gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, fakturaren bidez edo froga balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.

f) Kontziliaziorako laguntza.

12 urtetik beherako seme-alabak edo mendekotasuna duen 2. mailarainoko ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, horiekin bizi badira, eta prestakuntza ekintza hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

–IPREM-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela baldin eta familia unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruaz zatiturik, OAEAParen (IPREM) %75 gainditzen ez badu, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 22. artikuluarekin bat.

Laguntza horren zenbatekoa eguneko OAEAParen %75ekoa izanen da, kurtsora ikaslea bertaratzen den egun bakoitzeko.

6,3. Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza ekintza bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe. Nolanahi ere, ez da eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertzen ez den egunei dagozkien garraio eta mantenurako laguntzak jasotzeko, ez eta justifikatu gabeko hutsegiteei dagozkien bekak eta kontziliaziorako laguntzak jasotzeko ere.

Prestakuntza ekintzak ikasgela birtualean egiten direnean, garraiorako, mantenurako eta ostaturako laguntzak soilik jasoko dira langabeek aurrez aurreko prestakuntza ekintzetara agertu behar dutenean.

7.–Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzera bideratutako lanetik kanpoko praktikak.

7,1. Deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten pertsonek lanetik kanpoko praktika profesionalak egiten ahalko dituzte, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 19. artikuluan arautzen diren baldintzetan.

7.2. Entitate onuradunak lantokiko prestakuntza praktikoko modulua egitea programatu beharko du prestakuntza ematen denean profesionaltasun ziurtagiri baten modulu guztiak egiten dituztenentzat, beti ere egitera behartuta badaude. Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira, salbu eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Hala bada, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baimena beharko da.

Pertsona bakoitzeko eta lantokietako praktika ordu bakoitzeko 3 euroko modulu espezifiko batez diruz lagunduko dira profesionaltasun ziurtagirien lantokietako prestakuntza praktikoko moduluko tutorearen jardueraren kostuak. Dirulaguntza hori, gainerako prestakuntza ekintzarako dirulaguntzekin batera, agindu honetan ezarritako oinarri arautzaileetan xedatutakoaren arabera emanen da: TMS/368/2019 Agindua, martxoaren 28koa, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duena.

Prestakuntza ekintzaren likidazioan, 500 euroko zigorra aplikatuko da lantokiko prestakuntza praktikoko modulua egiteko aukera eman ez zaion pertsona bakoitzeko.

7.3. Praktika horietan parte hartzen dutenek asegurua izan beharko dute, prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenen baldintza berberetan.

Lanekoak ez diren praktikak egiten dituzten langabeek 6. oinarrian aurreikusten diren bekak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte. Pertsona langabea den erabakitzeko, kontuan hartuko da lanekoak ez diren praktika profesionalen hasieran zein lan egoeratan dagoen.

7.4. Prestakuntza ekintza egin bitartean nahiz hori bukatu ondoren (betiere ebaluazio positiboa lortu bada) egiten ahalko dira praktikak. Prestakuntza ekintzarekin batera egin ahal izateko, praktikak azken modulua eman bitartean hasi beharko dira, edo profesionaltasun ziurtagiriaren prestakuntza moduluen iraupen osoaren %75etik gora emanda dagoenean. Ekintza bukatu ondoren hasten badira, ez dira 4 hilabetetik gora iraganen horren bukaeraren eta praktiken hasieraren artean. Epe hori luzatzen ahalko da, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baimena izanda soilik.

Praktikak hasi baino lehen, enpresek haien berri emanen diete langileen legezko ordezkariei, eta parte hartzen duten ikasleen eta tutoreen zerrenda igorriko zaie.

7.5. Lantokietako prestakuntza praktikoko modulua ez da beharrezkoa izanen parte hartzaileak frogatzen badu profesionaltasun ziurtagiriari lotutako lan esperientzia duela. Frogatze hori organo eskudunek egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan eskatzen ahalko da, eta agiri hauek aurkeztuz eginen da:

a) Soldatako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatuta dauden mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso beharko dira.

–Non hartu den lan esperientzia, enpresa horren lan kontratua edo ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren data, egindako jarduera eta zenbat denbora egin den lan horretan.

b) Langile autonomoen edo norberaren konturako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak edo Itsasoko Gizarte Institutuak emandako ziurtagiria, parte hartzailea Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian afiliatuta egondako aldiei buruzkoa; egindako jardueraren deskribapena; eta zenbat denbora egin duen jarduera horretan.

c) Boluntarioen edo bekadunen kasuan:

–Laguntza zer erakundetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

7.6. Lantokiko prestakuntza praktikoko moduluak ez du lan harremanik sortzen enpresarekin, ez eta diru konpentsazioa ere parte hartzaileentzat, langabeentzako beka eta laguntzetarako 6. oinarrian ezarritakoa salbu.

8.–Eskabideak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.

8.1. Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz. Horretarako, fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliko da.

8.2. Aurkezten den eskaera bakoitzak prestakuntza programa bakar baterako izan beharko du.

Prestakuntza programa bakoitzaren eskaeraren zenbatekoa 4.1 oinarrian lanbide arlorako adierazitakoa izanen da.

8.3. Erakunde eskatzaileak honako erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskabidea sinatzean:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela dioen adierazpena, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

b) Helburu bererako eskatu edo harturiko dirulaguntzen adierazpena.

c) Adierazpena, eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan ageri diren informazioa eta datu guztiak egiazkoak direla dioena, eta eskatutako agiriak aurkeztu direla dioena.

8.4. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskabidea sinatzen duten pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

b) Entitateak eskatutako prestakuntza programaren laburpen-memoria, Nafarroako Atariko deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera.

c) Besteren titulartasuneko zentroetan, prestakuntza espezialitateetako aurrez aurreko prestakuntza saioak eta/edo amaierako ebaluazioa teleprestakuntzaren bidez edo modalitate mistoan eman nahi dituzten erakundeek gutxienez bi urteko iraupen jakineko akordioak edo hitzarmenak aurkeztu beharko dituzte, haien erabileraren bermagarri.

d) 10.2 oinarriko berdintasunaren irizpidea frogatzea, hala badagokio. B).

e) Aurreko guztiaz gain, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Beste edozein administraziori lehendik aurkeztutako agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak elektronikoki eskuratu beharko ditu bere sare korporatiboen bidez edo kontsulta eginez datu bitartekotzarako plataformetan edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuetan.

8.5. Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

9.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

9.1. Dirulaguntzarako eskabidea aurkeztuta, horrek deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei errekerimendua egiten ahalko zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuz, eta adieraziko zaie, halaber, hala egin ezean eskabideari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

9.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

10.–Balorazio irizpideak.

10.1. Balorazio irizpideak aplikatzeko, 2019ko ekitaldiko datu kontsolidatuak hartuko dira kontuan.

10.2. Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Entitate eskatzaileak programa garatzeko duen gaitasun frogatua: 40 puntu gehienez, honela banatuta:

2.1. oinarrian aurreikusitako batasunen kasuan, entitatearen gaitasuna baloratuko da batasuneko kide bakoitzak eskatutako dirulaguntza ehunekoaren arabera.

A.1. Inkestetan lortutako puntuazioa.

Irizpide honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Aintzat hartuko da zer puntuazio lortu duten zentroek 2019ko ekitaldian Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta entitateak batik bat landunentzat diren prestakuntza programetan, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutakoetan barne, parte hartzen dutenei egindako inkestetan.

Kalkulua inkestetako 3 baliotik 4 baliora arteko tartea kontuan hartuta eginen da. Ezarritako tartearen gutxieneko balioari (3) ez zaio punturik emanen, eta gehieneko balioari (4), berriz, 15 puntu. Hainbanaketa proportzionala eginen da 3tik 4ra doan tarte horretan.

Entitate bat 2019ko ekitaldian ez bada batik bat landunei zuzendutako eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ezein prestakuntza programaren onuradun, Nafarroako Espezializazio Adimentsurako Estrategiari lotutakoak barne, ekitaldi horretan kontzeptu horregatik lortutako batez besteko puntuazioa emanen zaio.

A.2. Kaudimen finantzarioa.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: entitate eskatzaileak prestakuntzaren arloan edozein administrazio publikotatik lortu dituen dirulaguntzen bolumena zati entitatearen negozio bolumen osoa (bi kasuetan 2019ko ekitaldia hartuko da aintzat). Portzentajea %50 eta %10 bitartean dagoenean, 1-10 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

Entitate baten 2019ko ekitaldiko negozio bolumena 0 bada, ez zaio punturik emanen.

A.3. Eskatutako lanbide arloari lotutako aurrez aurreko modalitatean egiaztatutako profesionaltasun ziurtagirien kopurua.

Irizpide honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Honela kalkulatuko da:

Entitate eskatzailea egiaztatuta dagoen profesionaltasun ziurtagiri bakoitzeko: 1 puntu.

A.4. Nafarroako eremuetan, eskatutako lanbide arloari lotutako aurrez aurreko modalitatean egiaztatutako profesionaltasun ziurtagirien kopurua.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Honela kalkulatuko da:

Entitate eskatzailea egiaztatuta dagoen profesionaltasun ziurtagiri eta eremu bakoitzeko: 1 puntu. Ez dira konputatuko eremu bakar batean egiaztatutako profesionaltasun ziurtagiriak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentziei esleitutako herriak hartzen dira eremutzat: Agoizko eremua; Altsasukoa; Doneztebekoa; Lizarrakoa; Lodosakoa; Iruñekoa; Tuterakoa; eta Tafallakoa.

A.5. Eskatutako lanbide arloari lotutako teleprestakuntza modalitatean edo modalitate mistoan egiaztatutako profesionaltasun ziurtagirien kopurua.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: teleprestakuntza modalitatean edo modalitate mistoan egiaztatutako profesionaltasun ziurtagiri bakoitzeko, Nafarroan egiaztatutako instalazioak izanik aurrez aurreko prestakuntza saioak eta/edo amaierako ebaluazioa egiteko: 1 puntu.

A.6. Eskatutako lanbide arloari lotutako lantokietako prestakuntza praktikoko moduluak.

Irizpide honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: eskatutako lanbide arlokoa den profesionaltasun ziurtagiri bati lotutako eta entitate eskatzaileak 2019an bukatutako lantokietako prestakuntza praktikoko modulu bakoitzeko: 0,5 puntu.

A.7. Eskatutako lanbide arloari lotu gabeko ko lantokietako prestakuntza praktikoko modulua.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: eskatutako lanbide arlokoa ez den profesionaltasun ziurtagiri bati lotutako eta entitate eskatzaileak 2019an bukatutako lantokietako prestakuntza praktikoko modulu bakoitzeko: 0,5 puntu.

B) Berdintasuna.

Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: 5 puntu emanen dira, baldin eta eskaera aurkezteko egunean, entitate eskatzaileak egiaztatzen badu baduela berdintasun plan bat indarrean, Nafarroako Gobernuaren Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan erregistratuta edo estatuko lan arloko agintaritzaren Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro eta Gordailuan erregistratuta, edo aurkezten badu aitorpen bat, bertan azalduta gauzatu dituela genero-berdintasunaren arloko hiru neurri gutxienez, honako arlo hauetakoren batean: 1. Hautapen eta kontratazio prozesua; 2. Lanbide sailkapena; 3. Prestakuntza; 4. Lanbide sustapena. 5. Lan baldintzak, gizonen eta emakumeen soldata auditoretza barne; 6. Erantzunkidetasuna, bizitza pertsonaleko, familiarreko eta laneko eskubideei dagokienez; 7. Emakumeen ordezkaritza neurriz beherakoa; 8. Ordainsariak; eta 9. Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa.

C) Efizientzia ekonomikoa.

Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: 15.4.2. b) oinarrian ezarritako modulu ekonomikoekiko prezio jaitsierako portzentajezko puntu bakoitzeko: 2,5 puntu. Ehunekoak osoak ez badira, egoki den zati proportzionala emanen da.

10.3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2019ko ekitaldian lehentasunez landunak prestatzeko programak (Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutakoak barne) emateko bideratutako dirulaguntza ez gauzatzeak honako zigor hauek ekarriko ditu berekin:

–Emandako dirulaguntzaren %10era arteko ez-gauzatzeak: ez dago zigorrik.

–Emandako dirulaguntzaren %10 baino gehiago ez gauzatzeak: 0-10 tarteari dagokion puntuazioa kenduko da, proportzioan.

Kalkulua honela eginen da: 2019ko ekitaldiari dagokion ordaindutako dirulaguntza zati emandako dirulaguntza.

10.4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak segimendu eta kontrol jardueretan atzematen badu zerbait ez dela bete 2019an batik bat landunei zuzendutako prestakuntza programetan, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutakoetan barne, kontuan hartuko da eskaera bakoitzaren azken balorazioa zehazteko orduan, dirulaguntzen deialdien kasuan kasuko II. eranskinean adierazten den moduan.

10,5. Balorazio teknikoaren ondorioetarako, ezin izanen da aldaketarik egin aurkeztutako agirietan behin eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan.

11.–Esleitzeko irizpideak.

11.1. Lanbide arlo bati lotutako prestakuntza programak bakoitzerako kreditu baliagarria amaitu arte esleituko dira, balorazio teknikoan lortutako puntuazio ordenaren arabera.

–Lehenbizi, eskaera bakarra izan duten programak esleituko dira.

Programa horiek gainerako programak esleitzeko kontuan hartuko dira.

–Jarraian, gainerako programak esleituko dira, 3.1 oinarriko lehentasun ordenari jarraikiz.

Puntuaziorik handiena eta esleitutako programa kopuru txikiena duen entitate eskatzailea izanen da lanbide arlo bati lotutako programa bakoitzaren onuraduna. Esleitutako programa kopurua bera bada, lehentasun ordenaren arabera esleituko da.

Entitate bat baino gehiago elkartuz gero, kopuru handiena duen entitateari esleitutako programak kontatuko dira.

–Azkenik, lanbide arlo bakoitzean esleitu gabeko kopuruak ondoz ondoko txandetan esleituko zaizkie gainerako arloei, 3.1 oinarrian ezarritako lehentasun ordenaren arabera eta aurreko apartatuan adierazitako moduan. Txanda posible bakoitzean, prestakuntza programa bat baino ez da esleituko lanbide arlo bakoitzeko.

11.2. Programak 4.1 oinarrian lanbide arlo bakoitzerako adierazitako zenbatekoan esleituko dira.

11.3. Puntuazioan berdinketarik bada, ondoko irizpideak aplikatuko dira hori hausteko, lehentasun ordena honen arabera:

–Puntuaziorik handiena “Eskatutako lanbide arloari lotutako aurrez aurreko modalitatean egiaztatutako profesionaltasun ziurtagirien kopurua” balorazio irizpidean.

–Puntuaziorik handiena “Eskatutako lanbide arloari lotutako lantokietako prestakuntza praktikoko moduluak” balorazio irizpidean.

–Eskaera erregistroan lehenago sartu zena.

12.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

12.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

12.2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honen xedeko eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.

12.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.

12.4. Eskaerak baloratzeko ebaluazio batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:

a) Batzordeburua: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordeko kideak: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko bi teknikari; horietako bat batzordeko idazkaria izanen da.

Ebaluazio Batzordeak txosten loteslea eginen du, non, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko baita.

12.5. Instrukzio organoak, ebaluazioaren emaitza ikusirik, ebazpen proposamen bat eginen du, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari bidaliko dio ebatz dezan.

12,6. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

13.–Entitate onuradunen betebeharrak.

13.1. Deialdi honetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak ukatu gabe, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Diruz lagundutako prestakuntzan parte hartzen duten pertsonei bermatzea prestakuntza ekintzak doakoak direla.

b) Ikasleei honako hauen berri ematea: prestakuntzaren norainokoa; prestakuntzak profesionaltasun ziurtagiri osoa edo haren ziurtapen partziala lortzea dakarren ala ez; eskubideak eta betebeharrak; eta aurreikusitako kontratazioen oinarrizko baldintzak.

c) Dirulaguntza emateko oinarri den prestakuntza jarduera egitea, deialdi honetako baldintzen eta betebehar formal eta materialen arabera, bai eta eman beharreko dirulaguntza zehazteko oinarri izan ziren onarpen baldintzen arabera ere.

d) Deialdi honetako edozein prestakuntza jardueratan parte hartzearen ondoriozko arriskua estaltzea frankiziarik gabeko poliza bat kontratatuz edo, horrelakorik izan ezean, horren berme gutuna, estaldura hau izanen duena, gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa ikastaroaren orduetan gertatzen den edozein istriputarako; horren barnean sartuko dira bisitak egiteko irteera baimenduak eta parte hartzailea bere ohiko bizilekutik ikastaroa ematen den tokira joateko behar den denbora (garraiobidea zein den ere); gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa ezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek sortzen badira ikastaroan bertan, prestakuntza ekintzak garatzen laguntzeko egiten diren bisitetan eta irteeretan eta in itinere joan-etorrietan.

e) Irakasleei hilero saria ordaintzea.

f) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea prozeduraren instrukzio fasean, prestakuntza ekintzak gauzatzeko fasean eta dirulaguntza justifikatzean, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabiliz, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea partaideek prestakuntza ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak.

g) Aurreko deialdietan emandako eta ordaindutako kopuruen itzulketak egin edo, hala badagokio, bermatu izana, baldin eta itzulketa hori bide exekutibora jo aurreko erreklamazio bitartez edo itzulketaren bidezkotasun ebazpen bitartez eskatu bazaio, eta ebazpen irmo bat baldin badago, salbu eta egintza eten bada.

h) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu diren, harturiko funtsen erabilera justifikatu baino lehen. Diru sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko dirulaguntzarekin. Beraz, harturiko zenbatekoan gutxituko da.

i) Nafarroako Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko tributu betebeharrak egunean izatea.

j) Kontabilitate bereizia edo kontabilitate kode egokia eramatea, diruz lagundutako jarduerarekin egindako transakzio guztiei dagokienez, eta kontabilitateko datuak erregistratu eta biltegiratzeko sistema informatizatua izatea.

k) Dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak gordetzea, gutxienez 4 urteko epean, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketen ondorioetarako. Epe hori zenbatuko da entitate onuradunak aipatu frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori iragan gabe beren jarduera eten edo bertan behera uzten duten entitateek aipatu dokumentazioaren kopia igorri beharko diote Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, dirulaguntzaren frogagiriak aurkezteko betebeharra baztertu gabe.

l) Oinarri honetan berariaz aurreikusi ez den orotan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren gaineko araudiak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek ezarritako betebeharrak beteko dira.

Prestakuntza ekintzak osorik edo partez gauzatzeko hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratu bat sinatzen den kasuetan, erakunde onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen.

13.2. Gardentasun betebeharrak:

13.2.1. Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasun betebeharra izanen dute (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dago), baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru sarrera guztien % 20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, aipatu foru legearen 12.4 artikuluan adierazten den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hau adieraziz:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzeko jasotako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

d) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Apartatu honetan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Ordainketa zenbait urterokotan egiten den dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da, ez guztizko batura.

Informazio hori ez da eman beharrik izanen, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko web-orrian argitaratuta badago.

13.2.2 Erakunde eta pertsona juridiko onuradunek ez badute gardentasun betebeharra bete behar, aurreko apartatuko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

13.2.3 Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, adierazpen eredu normalizatu bat egonen da eskuragarri Nafarroako Atariko Tramiteen atalean (www.nafarroa.eus).

Betebehar hori betetzen ez bada, ez da ordainduko emandako dirulaguntza, ez eta aurrerakinak edo ordainketa partzialak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

13.2.4. Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, erakunde onuradun guztiak behartuta daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, aipatu arauan ezarritako isunak eta zehapenak ezartzea erabakitzen ahalko da, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

14.–Prestakuntza gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.

14.1. Prestakuntza ekintzak garatu eta ematerakoan, ondoko arauak beteko dira: uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluak eta martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 17 artikulua.

14.2. IRIS aplikazio informatikoaren bidez emanen da prestakuntza ekintzen hasieraren berri, ekintza hasi baino 5 egun lehenago, gutxienez ere.

Hasieraren berri eman ondoren ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, prestakuntza hasteko aurreikusitako data baino lehenago jakinarazi beharko zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuta badaude eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo ekintza hasi ondoren gertatzen bada.

Prestakuntza ekintzaren hasiera ezarritako epeetan jakinarazi ezik, ez egintzat joko da, dirulaguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean komunikaturik.

14.3. Prestakuntza ekintza hasten duten parte hartzaileen zerrendaren berri emanen da IRIS aplikazio informatikoaren bidez, beti ere prestakuntza ekintzaren orduen %25 ez bada eman, eta prestakuntza ekintza hasi eta bosgarren ikastegunera arte, egun hori barne.

15.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

15.1. Dirulaguntzaren justifikazioa moduluen bidezko egiaztapen moduan eginen da.

15.2. Entitate onuradunek ez dute kontabilitatean edo merkataritzan garrantzia duten liburu, erregistro eta agiriak aurkeztu beharrik, ez eta egindako gastuak justifikatzeko bestelako dokumentaziorik ere. Hala ere, jasotako funtsen aplikazioaren frogagiriak gorde beharko dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol jardueren xede izan daitezkeen bitartean, bai eta hori eskatzen duen beste edozein legezko betebeharri erantzuteko ere.

15.3. Dirulaguntzaren azken justifikazioa aurkeztu baino lehen, erakundeak honako hauek eskatzen ahalko ditu:

a) Dirulaguntzaren aurrerakina, entitate onuradunak funtsen hornidura behar duela frogatuz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

–Diruzaintzako fluxuen aurreikuspenen gaineko ziurtagiria, entitateak egina.

–Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu eta/edo eskuratu diren maileguen zerrenda, banku entitateen ziurtagiriak gehituta.

–Funtsen beharra dagoela dioen txostena, non adieraziko baitira entitateak une horretan dituen banku kontuen saldoak.

–Funts horniduren beharra frogatzen duen beste formularen bat.

Prestakuntza jarduera hasi aurretik, ordainketa aurreratua aurreikusten ahalko da, gehienez ere emandako zenbateko osoaren %25 izanen dena. Era berean, %35 gehiago ere ordaintzea aurreikus daiteke, prestakuntza jardueraren hasiera egiaztatu ondoren. Halaber, onuradunak eskaturik, aurrerakin bakar bat ordaintzen ahalko da, emandako zenbatekoaren %60koa gehienez, prestakuntza jardueraren hasiera egiaztatu ondoren.

b) Ordainketa egitea justifikazio partzialarekin. Erakunde onuradunak gauzatutakoaren memoria teknikoa aurkeztu beharko du. Erakundeak justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, ez besterik.

Aurrerakinaren eta justifikazio partzialarekin egindako ordainketaren baturak ez du inola ere gaindituko guztira emandakoaren %60; gainerako %40a diruz lagundutako jarduera bukatu, justifikatu eta egiaztatu ondoren pagatuko da.

15,4. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, entitate onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1. Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena. Era berean, emaitzak eta kalitatearen ebaluazioaren balorazioa jasoko ditu, 16.1 eta 16.2 oinarrietan ezarri bezala.

2. Justifikazio memoria ekonomiko bat, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

a) Entitate onuradunaren egiaztapena edo, hori ez bada, adierazpen bat modulutzat hartutako unitate fisikoen kopuruari buruz (prestakuntza bukatzen duten parte hartzaileak eta prestakuntza orduak).

b) Dirulaguntzaren zenbatekoa, jarduketa memoriako jarduera datuetan eta oinarri arautzaileetako moduluetan oinarriturik kalkulatua.

Aurrez aurreko modalitatean edo ikasgela birtual bidezko aurrez aurrekoan egiten den prestakuntza ekintza bakoitzeko kalkulatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu parte hartzaileko eta prestakuntza orduko berariazko modulu ekonomikoa, lanbide arloen eta kualifikazio mailen arabera xehatuta:

ARLO KODEA

LANBIDE ARLOA

1.-2. MAILAK (euroak orduko)

3.-4. MAILAK (euroak orduko)

ADG

Administrazioa eta Kudeaketa

6,86

7,62

KON

Merkataritza eta Marketina

6,92

7,69

IFC

Informatika eta Komunikazioak

7,25

7,25

AFD

Gorputz eta Kirol Jarduerak

7,41

8,23

SSC

Zerbitzu soziokulturalak

7,25

7,25

FME

Fabrikazio Mekanikoa

7,40

8,22

ELE

Elektrizitatea eta elektronika

8,39

9,32

SAN

Osasuna

6,95

7,72

Teleprestakuntza modalitatean, prestakuntza ekintza bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu aurrez aurreko modalitateko prestakuntza ekintzetarako parte hartzaileko eta prestakuntza orduko berariazko modulu ekonomikoaren %75. Teleprestakuntza modalitatean, prestakuntza ekintzaren aurrez aurreko zatia edo ikasgela birtual bidezko aurrez aurrekoa iraupen osoaren %20 edo txikiagoa izanen da.

Modalitate mistoan (aurrez aurrekoa, ikasgela bidezko aurrez aurrekoa eta teleprestakuntza) prestakuntza modalitate mota bakoitzeko ordu kopuruaren arabera aplikatuko dira moduluak.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru sarreren xehetasuna, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

15.5. Dirulaguntza justifikatzeko epea hilabetekoa izanen da, prestakuntza programa bukatu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan justifikaziorik ez aurkezteak ekarriko du justifikatu gabeko gastu eta ordainketak kobratzeko eskubidea galtzea edo 18. oinarrian aurreikusitako itzulketa prozedura hastea.

15.6. Justifikatutako gastua ez bada iristen aurreratutako eta/edo justifikazio partzialaren bidez ordaindutako zenbateko osora, bidezkoa izanen da frogagiri bat aurkeztea erakusteko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari ordaindu zaiola aurreratu den eta/edo justifikazio partzialaren bidez ordaindu den zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea. Diru-sarrera horren bitartez erakunde onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.

15.7. Aurkeztutako frogagiriak egiaztatuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea bukatzeko eta likidatzeko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hori aurkeztu eta biharamunetik hasita. Hala badagokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak edo dirulaguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnak itzultzeko. Horrelakoetan, kasuan kasuko berandutze interesak aplikatuko dira, azken ordainketaren egiazko datatik likidazio ebazpenaren egunera arte doan epearen gainean kalkulatuta.

15.8. Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, ikasle batek prestakuntza bukatu duela joko da prestakuntza ekintzako orduen %75era edo gehiagotara bertaratu bada. Era berean, teleprestakuntza bidezko prestakuntza ekintzetan, ekintza amaitutzat joko da baldin eta ikasleak gutxienez egin baditu prestakuntza proiektuan ikasitakoaren jarraipena egiteko ezarritako aldizkako kontrolen %75, konektatuta egondako denbora edozein izanda ere.

Prestakuntza uzten bada, beste pertsona batzuk sar daitezke hartan, joandakoen ordez. Ordezkatze hori prestakuntza ekintza hasi eta lehenbiziko 5 ikastegunetan gertatzen bada onartuko da, beti ere prestakuntza ekintzaren %25 baino gehiago ez bada eman.

Nolanahi ere, prestakuntza orduen %25 eman ondoren uzteak gertatzen badira, desbideratzeak onartzen ahalko dira, gehienez ere ekintza bakoitza hasi duten parte hartzaileen %30era arte.

15.9. Justifikazioaren ondorioetarako, langabetuen kasuan prestakuntza ekintza bukatu dutela ulertuko da baldin eta ekintza utzi behar izan badute lana, beka bat edo lanekoak ez diren praktikak aurkitzeagatik, bai eta egiaztatutako gaixotasunagatik edo istripuagatik baja hartu badute ere, beti ere, aipatutako kasuetan, gutxienez, prestakuntza ekintzaren %25 egin badute.

Ezin dira 15 egun natural baino gehiago pasatu langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanetik kanpoko praktika hasten duen egunera arte.

Atal honetan, dirulaguntzak justifikatzeari begira, prestakuntza ekintza bukatu duten pertsonak nortzuk diren zehazteko ezarritakoa ez da aplikatuko eskuratutako gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatze ondorioetarako, bat etorriz abuztuaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin.

15.10. Lantokietako prestakuntza praktikoko modulurako dirulaguntza zehazteko, bertaratutako ikasleek egindako praktika orduko eta pertsonako hiru euroko modulu espezifiko batez lagunduko da diruz gutxienez modulu horren iraupenaren %75.

15.11. Dirulaguntza zehazteko, prestakuntza ekintzako azkenean likidatu eta ordaindutako dirulaguntza kontabilizatuko da, hasieran emandako dirulaguntza amaitu arte.

16.–Prestakuntzaren ebaluazioa, kontrola eta jarraipena egiteko plana.

16.1. Erakunde onuradunek beren prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola eginen dituzte. Horretarako, lagin adierazgarri bat hartu beharko da, prestakuntza jaso duten taldeen %5ekoa, gutxienez. Lagin horrek barnean hartuko ditu prestakuntza programako ekintzak, bai eta programan agertzen diren ikaskuntza modalitate guztiak ere.

16.2. Parte hartzaileek prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluaziorako, kalitatea ebaluatzeko galde sorta erabiliko da, Nafarroako Atariko tramiteen atalean den eredu normalizatua baliatuz (www.nafarroa.eus).

Entitate onuradunek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari igorri beharko diote parte hartzaileen galde sorta guztien tabulazioa biltzen duen fitxategiaren (edo fitxategien) kopia bat, egin diren ekintzen kalitatea aztertu ahal izateko.

16.3. Entitateak, 15.4 oinarrian aipatzen den jarduketa memorian, emaitzak, balorazioa eta, hala egokituz gero, hartutako neurriak bilduko ditu.

16.4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen eta kontrolerako lan hauek egiten ahalko ditu:

a) “Denbora errealeko” jarduketak. Atal honetan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena egitea, horrek iraun bitartean eta egiten den tokian bertan, eta horretarako froga fisikoak eta testigantzak erabiltzea, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta irakasleei elkarrizketen bidez eskatuko baitzaizkie, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko asmoz: prestakuntza ekintzak nola egin diren, edukiak, parte hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Horrez gainera, begiratuko da ea argitalpenetan eta bestelako hedabideetan adierazi den ekintzak Nafarroako Gobernuak finantzatu dituela.

b) “Ex post” jarduketak. Prestakuntza ekintzak bukatu ondoren egiten ahalko dira, erakunde onuradunei, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta/edo irakasleei eginen zaizkien elkarrizketen bidez jasoko diren froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak erabiliz, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko, besteak beste:

–Prestakuntza ekintzak egin direla.

–Parte hartzaileen benetako kopurua.

–Parte hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma eman zaiela.

Horretarako, entitate onuradunei edozein dokumentazio eskatzen ahalko die eta/edo kanpo auditoria egiten ahalko du, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eginkizun horiek betetzeko bidezkoa bada.

Kontrolerako ekintza horien ondorioz ez-betetzeak daudela ikusiz gero, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak entitateei eskatuko die ez-betetzeak sortu dituzten egoerak zuzentzeko.

Ez-betetzeak kontuan hartzen ahalko dira hurrengo urteetako deialdien balorazioan.

17.–Azpikontratazioa.

17.1. Entitate onuradunek ezin izanen dute hirugarrenekin azpikontrataziorik egin esleitutako prestakuntza ekintza gauzatzeko. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat hartuko irakasleen kontratazioa. Irakasleen kontratazioa aipatzen denean, pertsona fisikoen kontratazioa baizik ez da ulertu behar. Ebaluazioa eta kontrola ez dira prestakuntza jardueratzat hartzen, eta, horren ondorioz, hirugarren batek egin ditzake.

17.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu prestakuntza programaren plangintza eta koordinazio eginkizunetarako eta, beti ere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

18.–Ez-betetzeak eta dirulaguntzen itzulketa.

18.1. Deialdi honetako eta aplikatu beharreko gainerako arauetako baldintzak eta betebeharrak nahiz laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak berekin ekarriko du dirulaguntza kobratzeko eskubidea osorik edo partez galtzea, eta/edo, itzulketa prozedura egokiaren ondoren, jasotako dirulaguntza osorik edo partez itzuli behar izatea, ondoriozko berandutze interesak eta guzti (ordainketa egiten denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera artekoak).

18.2. Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

–Aintzat hartutako irizpideak betetzen ez badira:

Programa emateko baloratu diren irizpide guztiak edo batzuk betetzen ez badira, programa horri dagokion azken likidazioaren zenbatekoa murriztuko da, lortutako eta egin gabeko puntuen proportzioan. Puntu horiei azken balorazioan dagokien portzentajea kalkulatuko da, eta ehuneko hori azken likidaziotik kenduko da.

–Ikasle langabeen portzentajea ez betetzea.

Likidazio ondorioetarako, parte hartzen duten langabeak %30 baino gehiago badira, portzentaje horretatik goiti parte hartzen duten langabetuak kenduko dira, haien parte hartzea ezarritako mugara egokitu arte. Arau orokor gisa, likidazioaren kalkuluan kalte gutxien ekartzen duten pertsonak kenduko dira.

–Ebaluazio eta kontrol jarduketak ez betetzea.

  • Baldin 16.1 oinarrian ezarritako ebaluazio eta kontrol jarduketa horiek egiten ez badira, honako murrizketa hauek aplikatuko dira:
  • Ebaluazio eta kontrol jarduketak gutxienez prestakuntza taldeen %2,5ean egiten ez badira, azken likidazioan %3ko murrizketa aplikatuko da.
  • Ebaluazio eta kontrol jarduketak prestakuntza taldeen %2,5 eta %5 artean egiten badira, azken likidazioan %1,5eko murrizketa aplikatuko da.

18.3. Dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean hasiko da ofizioz dirua itzultzeko prozedura, oinarri arautzaile hauetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

18.4. Itzuli beharrak ez du galarazten Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean “dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei” buruz ezarritakoa.

18.5. Kobratzeko eskubidea galtzeagatik edo dirulaguntzari espresuki uko egiteagatik liberatutako kopuruak hasiera batean ezetza eman zitzaien entitateei dirulaguntza emateko erabiltzen ahalko dira, puntuazioaren araberako hurrenkeran eta beste deialdi baten beharrik gabe. Liberatutako zenbatekoak ez badira aski hurrengo prestakuntza programa finantzatzeko, kopuru gutxiagorekin ematen ahalko da, beti ere gutxienez prestakuntza programa baten %50 finantzatuz gero.

19.–Datuen babesa.

19.1. Erakunde eskatzaileek eta erakunde onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

19.2. Entitate eskatzaileen ordezkari diren pertsona fisikoen eta programetan parte hartzen dutenen identifikazio datuak fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, interesdunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan oro har aitortzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira. Aipatu erregelamendua datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen du. Zehazki, erakunde onuradunen ardura izanen da programetan parte hartzen duten pertsonei aipatu Erregelamenduaren (EB) 13. artikuluan adierazitako informazioa ematea.

20.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan agertzen ez den orotan uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduan xedatutakoa aplikatuko da. Izan ere, 694/2017 Errege Dekretuaren bidez, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatu zen, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duena. Era berean, honako hauek aplikatzekoak izanen dira: azaroaren 25eko TES/1109/2020 Agindua, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua aldatu zuena; eta lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzeko arautegia.

Aplikatzekoak izanen dira, orobat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea; Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea; eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein xedapen arauemaile.

21.–Dirulaguntzen publizitatea.

21.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zer programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere webgunean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Erakunde onuradunek berariaz aipatu behar dute Nafarroako Gobernuaren eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren finantzabidea informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, baita zerbitzuak eta ekintzak egiten diren toki guztietan ere.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa izan beharko du agerian, lehentasunezko tokian, eta inola ere izan gabe erakunde sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Kasu guztietan, otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatuko dira. Foru dekretu horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.

21.2. Erakundeak deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko erabiltzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.

22.–Errekurtsoak.

Interesa duten pertsona edo entitateek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka eta haien aplikazioan ematen diren egintzen aurka, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo haiek jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko penalizazioen araubidea

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiten dituen jarraipen eta kontrol jarduketen esparruan aurkitutako ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko penalizazioen araubide hau ezartzen da, deialdi honen oinarri arautzaileetan ezarritakoari jarraikiz:

1) Ez-betetzeak hurrengo deialdiko baremoan lortutako puntu guztien %30era arte zigortuko dira, mailaketa honen arabera:

–Ez-betetze arin bakoitzagatik: %1eko penalizazioa.

–Ez-betetze astun bakoitzagatik: %5eko penalizazioa.

–Ez-betetze oso astun bakoitzagatik: %10eko penalizazioa.

2) Ez-betetze horietako bakoitza metagarria izanen da, eta, guztien batura ezinen da inoiz izan baremoan lortutako puntu guztiekiko penalizazioaren %30etik gorakoa.

3) Aurkitutako gabeziak zuzenduz gero, 1) puntuan aurreikusitako penalizazioa %50 murriztuko da.

4) Hauek izanen dira ez-betetze arinak:

–Onartutako pertsonen eskabiderik ez izatea.

–Emandako material didaktikoaren hartze-agiririk ez izatea.

–Profesionaltasun ziurtagiriaren ikastaro osoaren planifikazio osoari dagokionez (CP-3):

  • Dokumentuan ageri diren prestakuntza moduluko eta/edo prestakuntza unitateko orduen kopurua bat ez etortzea ziurtagirian jarritakoekin.
  • Ikastaroak prestakuntza unitate sekuentziaturik baldin badu, haiek ez egotea programaturik bata bestearen ondotik emateko.

–Profesionaltasun ziurtagiriaren ikastaroko prestakuntza modulu bakoitzaren planifikazio didaktikoari dagokionez (CP-4):

  • Bildurik ez egotea ziurtagiriko eduki eta ebaluazio irizpide guztiak.
  • Ebaluazio irizpideak (1. zutabea) ez dira agertzen ezagutzen eta trebetasunen arabera sailkaturik, egoki den gaitasunaren barnean.
  • Edukien multzoek (2. zutabea) ez dituzte esleiturik gaitasunak eta/edo ebaluazio-irizpideak.
  • Estrategia metodologikoek (3. zutabea) ez dituzte esleiturik gaitasunak eta/edo ebaluazio-irizpideak.

–Profesionaltasun ziurtagiriaren ikastaroko prestakuntza modulu bakoitzeko amaierako ebaluazio probari dagokionez (CP-8):

  • Proba egoki egiteko jarraibideak zehazturik ez egotea.
  • Proba kalifikatzeko sistema zehazturik ez egotea.
  • Moduluak prestakuntza unitaterik baldin badu, amaierako ebaluazioko probak biderik ez ematea unitate bakoitzaren puntuazioa identifikatzeko.

–Banakako ebaluazio txostenean (CP-6) jasotako emaitzak ez egotea adierazita 0tik 10era bitarteko puntuazioekin.

–Lanekoak ez diren praktiken kasuan:

  • Lanekoak ez diren praktiketako prestakuntza programak ez izatea jarraipena eta ebaluazioa egiteko irizpide eta prozedurarik (PNL-2).
  • Praktiketan dauden ikasleen kontrolerako eta segimendurako orrietan ez egotea haien sinadurarik (PNL-4), edo jarduera deskribatu gabe egotea.
  • Praktiketan dauden ikasleen kontrolerako eta segimendurako orrietan, jarduera ez egotea deskribaturik (PNL-4).
  • Praktiketatik salbuestea zilegi ez izatea.
  • Salbuespena eskatzeko aurkeztutako agiriak ez izatea egokiak.
  • Jasota ez egotea praktikei egindako ukoak, kasua bada.

5) Hauek izanen dira ez-betetze astunak:

–Ikasleen aseguruaren estaldura nahikoa ez izatea.

–Kontratatutako aseguruari dagokion aldia nahikoa ez izatea.

–Bertaratze kontrolaren orriak ez bidaltzea egunero Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura.

–Ikaslea “gai” dela iriztea, nahiz eta prestakuntza modulu bakoitzeko orduen %75ean ez bertaratu.

–Profesionaltasun ziurtagiriaren kasuan:

  • Plangintza didaktikoan (CP-5) modulu bakoitzaren amaierako ebaluazioa ez egotea.
  • Moduluak prestakuntza unitateak baditu, plangintza didaktikoan ez proposatzea gutxienez prestakuntza unitate bakoitzerako ebaluazio jarduera bat ikaskuntza prozesuan zehar (CP-5).
  • Prestakuntza modulu bakoitzeko amaierako ebaluazioaren probak (CP-8) ez izatea teoria eta praktika.
  • Prestakuntza moduluko amaierako kalifikazioa lortzeko sistema ez etortzea bat araudiarekin (CP-6).
  • Moduluan amaierako probaren bigarren deialdirik ez egitea lehenago gainditu ez dutenentzat.
  • CP-6an jasotako amaierako puntuazioa bat ez etortzea ikastaroaren aktan (CP-7) jasotako amaierako kalifikazioarekin.

–Praktikak egiteko hitzarmenik ez izatea.

–Modalitate presentzialeko prestakuntza ekintzek 30 parte-hartzaileko gehieneko kopurua gainditzea, edo 25 parte-hartzailekoa profesionaltasun ziurtagiriaren kasuan.

6) Hauek izanen dira ez-betetze oso astunak:

–Ikasleek asegururik ez izatea.

–Bertaratze kontroletan ikasleen sinadura faltsuak egotea.

–Bat ez etortzea jatorrizko sinadurak eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gordailura bidalitakoak.

–Praktiken kasuan, sinadurak bat ez etortzea ikasleen ebaluazioa egiteko dokumentuan ageri den bertaratze kopuruarekin (PNL-5).

III. ERANSKINA

Egiaztapen partzialen zerrenda lanbide arloko eta espezialitateko

ADG- ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA

ADGD0108

Kontabilitate eta administrazio arloko kudeaketa, auditoretzarako


621

UC0231-3

47

UC0232-3

269

UC0233-2 (Zeharkakoa)

305

ADGD0208

Giza baliabideen kudeaketa integratua


935

UC0237-3

122

UC0238-3

180

UC0233-2 (Zeharkakoa)

292

UC0987-3 (Zeharkakoa)

341

ADGD0210

Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa


587

UC1788-3

55

UC1789-3

115

UC1790-3

153

UC1791-3

95

UC1792-2 (Zeharkakoa)

169

ADGD0308

Administrazio kudeaketako jarduerak


281

UC0981-2

UC0233-2 (Zeharkakoa)

42

UC0973-1 (Zeharkakoa)

50

UC0978-2 (Zeharkakoa)

52

UC0976-2 (Zeharkakoa)

39

UC0979-2 (Zeharkakoa)

52

UC0980-2 (Zeharkakoa)

46

ADGG0108

Zuzendaritzari Laguntza Ematea


86

UC0983-3

17

UC0984-3

10

UC0985-2

27

UC0986-3 (Zeharkakoa)

16

UC0982-3 (Zeharkakoa)

16

ADGG0208

Bezeroarekiko harremaneko administrazio jarduerak


92

UC0975-2

12

UC0977-2

11

UC0233-2 (Zeharkakoa)

16

UC0973-1 (Zeharkakoa)

23

UC0978-2 (Zeharkakoa)

17

UC0976-2 (Zeharkakoa)

13

ADGG0408

Zerbitzu administratibo eta orokorretako lan osagarriak


56

UC0969-1

29

UC0970-1

4

UC0971-1 (Zeharkakoa)

23

ADGG0508

Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak

172

UC0974-1

UC0973-1 (Zeharkakoa)

80

UC0971-1 (Zeharkakoa)

92

ADGN0108

Enpresen finantzaketa


699

UC0498-3

86

UC0499-3

191

UC0500-3

195

UC0233-2 (Zeharkakoa)

227

GUZTIRA

3.529

AFD-GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK

AFDA0110

Egokitze fisikoa taldean, musikaz lagundurik

53

UC0515-3

4

UC0516-3

11

UC0273-3 (Zeharkakoa)

21

UC0272-2 (Zeharkakoa)

17

AFDA0210

Egokitzapen fisikoa, balio anitzeko entrenamendu aretoan

71

UC0274-3

14

UC0275-3

9

UC0273-3 (Zeharkakoa)

23

UC0272-2 (Zeharkakoa)

25

AFDA0310

Igeriketa jarduerak


153

UC1084-3

37

UC1085-3

23

UC1086-3

25

UC0272-2 (Zeharkakoa)

22

UC0271-2 (Zeharkakoa)

25

UC0269-2 (Zeharkakoa)

21

AFDA0311

Yoga heziketa

54

UC2038-3

1

UC2039-3

21

UC2040-3

20

UC0272-2 (Zeharkakoa)

12

AFDP0109

Sorospena ur instalazioetan


259

UC0270-2

UC0272-2 (Zeharkakoa)

81

UC0271-2 (Zeharkakoa)

94

UC0269-2 (Zeharkakoa)

84

AFDP0209

Sorospena ur ingurune naturaletan

28

UC1082-2

12

UC1083-2

UC0272-2 (Zeharkakoa)

8

UC0269-2 (Zeharkakoa)

8

GUZTIRA

618

KON-MERKATARITZA ETA MARKETINA

COML0109

Salgaien errepideko trafikoa

3

UC0247-3

UC0248-3

3

UC1006-2 (Zeharkakoa)

COML0110

Biltegiko jarduera osagarriak

79

UC1325-1

UC0432-1 (Zeharkakoa)

40

UC1326-1 (Zeharkakoa)

39

COML0209

Garraioaren eta banaketaren antolakuntza

2

UC1012-3

1

UC1013-3

UC1006-2 (Zeharkakoa)

UC1005-3 (Zeharkakoa)

1

COML0210

Hornikuntzaren kudeaketa eta kontrola

172

UC1003-3

19

UC1004-3

31

UC1006-2 (Zeharkakoa)

75

UC1005-3 (Zeharkakoa)

47

COML0309

Biltegiak antolatzea eta kudeatzea

176

UC1014-3

47

UC1015-2

36

UC1005-3 (Zeharkakoa)

93

COMM0110

Marketina eta nazioarteko salerosketa

353

UC1008-3

60

UC1009-3

31

UC1011-3

105

UC1010-3 (Zeharkakoa)

92

UC1007-3 (Zeharkakoa)

65

COMM0112

Marketin eta komunikazioaren kudeaketa

119

UC2187-3

4

UC2189-3

14

UC2186-3

10

UC2185-3

23

UC2188-3

23

UC1002-2 (Zeharkakoa)

22

UC1007-3 (Zeharkakoa)

23

COMP0108

Merkataritza guneen ezarpena eta animazioa

72

UC0501-3

13

UC0502-3

14

UC0504-3

16

UC0503-3 (Zeharkakoa)

29

COMT0112

Saltoki txikiak kudeatzeko jarduerak

204

UC2104-2

40

UC2105-2

7

UC2106-2

47

UC1792-2 (Zeharkakoa)

53

UC0239-2 (Zeharkakoa)

57

COMT0210

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

694

UC0242-3

157

UC0243-3

171

UC0244-3

142

UC1010-3 (Zeharkakoa)

224

COMT0211

Merkataritzako jarduera osagarriak

169

UC1327-1

25

UC1328-1

58

UC1329-1

40

UC1326-1 (Zeharkakoa)

46

COMT0411

Salmenten merkataritza kudeaketa

1

UC1000-3

UC1002-2 (Zeharkakoa)

1

UC0503-3 (Zeharkakoa)

UC0239-2 (Zeharkakoa)

UC1001-3 (Zeharkakoa)

COMV0108

Salmenta jarduerak

445

UC0240-2

UC1002-2 (Zeharkakoa)

246

UC0239-2 (Zeharkakoa)

105

UC0241-2 (Zeharkakoa)

94

GUZTIRA

2.489

ELE- ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA

ELEE0109

Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak

992

UC0820-2

121

UC0821-2

181

UC0822-2

82

UC0823-2

211

UC0824-2

208

UC0825-2

189

ELEM0110

Automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea

301

UC1568-3

81

UC1569-3

86

UC1570-3

134

ELEM0111

Sistema domotiko eta immotikoen muntaketa eta mantentze lanak

3

UC1818-2

UC1819-2

3

ELEM0311

Automatizazio industrialeko sistemen muntaketa eta mantentze lanak

107

UC1978-2

55

UC1979-2

52

ELEQ0108

Elektromedikuntzako sistemen instalazioa eta mantentze lanak.

50

UC1269-2

29

UC1270-2

21

ELEQ0111

Ekipo elektriko eta elektronikoak muntatu eta mantentzeko lan osagarriak

1

UC1559-1

UC1560-1

UC1561-1

1

ELEQ0208

Elektromedikuntzako sistemen instalazio eta mantentze lanen kudeaketa eta gainbegiratzea

39

UC1271-3

13

UC1272-3

UC1273-3

13

UC1274-3

13

ELES0208

Eraikinetako instalazio elektroteknikoak eta telekomunikaziokoak muntatzeko lan osagarriak

23

UC0816-1

2

UC0817-1

21

GUZTIRA

1.516

FABRIKAZIO MEKANIKOA

FMEC0108

Hoditeria industrialeko instalazioen fabrikazioa eta muntaketa

18

UC1142-2

4

UC1143-2

7

UC1144-2

7

FMEC0110

Elektrodo estalizko eta tig bidezko soldadura

89

UC0099-2

36

UC0100-2

53

FMEE0108

Fabrikazio mekanikoko lan osagarriak

21

UC0087-1

12

UC0088-1

9

FMEE0208

Ekipo ondasunak eta makineria industriala muntatzea eta abian jartzea

35

UC1263-2

17

UC1264-2

8

UC1265-2

10

FMEE0308

Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzea

572

UC0105-3

286

UC0106-3

286

UC0107-3

FMEH0109

Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa

342

UC0089-2

159

UC0090-2

85

UC0091-2

98

FMEH0209

Ebakitze eta konformazio bidezko mekanizazioa

30

UC0095-2

15

UC0096-2

UC0097-2

15

FMEM0209

Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko ekoizpena

300

UC0593-3

60

UC0594-3

60

UC0595-3

60

UC0596-3

UC0592-3 (Zeharkakoa)

60

UC0591-3 (Zeharkakoa)

60

FMEM0311

Xafla metalikozko piezak ekoizteko trokelak egitea

142

UC2155-3

27

UC2156-3

40

UC2157-3

26

UC2158-3

49

FMEM60

CNC makina erreminten prestatzailea eta programatzailea

72

UC9159-0

18

UC9160-0

UC9161-0

18

UC9162-0

18

UC9163-0

18

GUZTIRA

1.621

IFC-INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

IFCD0110

Web-orriak egitea eta argitaratzea

82

UC0950-2

10

UC0951-2

29

UC0952-2

43

IFCD0210

Aplikazioak web teknologiekin garatzea


135

UC0491-3

44

UC0492-3

39

UC0493-3

52

IFCT0108

Sistema mikroinformatikoak muntatu eta mantentzeko lan osagarriak

7

UC1207-1

1

UC1208-1

4

UC1209-1

2

IFCT0109

Segurtasun informatikoa


199

UC0487-3

51

UC0488-3

28

UC0489-3

30

UC0490-3 (Zeharkakoa)

41

UC0486-3 (Zeharkakoa)

49

IFCT0209

Sistema mikroinformatikoak

1

UC0221-2

UC0222-2

UC0220-2 (Zeharkakoa)

1

UC0219-2 (Zeharkakoa)

IFCT0210

Sistema informatikoen eragiketa

1

UC0957-2

UC0958-2

UC0959-2

1

UC0219-2 (Zeharkakoa)

IFCT0409

Elementu informatikoak ezarri eta kudeatzea sistema domotiko/immotikoetan, sarbideak eta presentzia kontrolatzeko sistemetan eta bideozaintzako sistemetan

56

UC1219-3

9

UC1220-3

26

UC0490-3 (Zeharkakoa)

21

IFCT0509

Interneteko zerbitzuen administrazioa

47

UC0495-3

7

UC0496-3

7

UC0497-3

15

UC0490-3 (Zeharkakoa)

18

IFCT0609

Sistema informatikoen programazioa

28

UC0964-3

12

UC0965-3

4

UC0490-3 (Zeharkakoa)

12

IFCT0610

Enpresa baliabideak eta bezeroekiko harremanak planifikatzeko sistemak administratzea eta programatzea

94

UC1213-3

50

UC1214-3

9

UC1215-3

35

GUZTIRA

650

SAN-OSASUNGINTZA

SANP0108

Tanatopraxia.

16

UC1605-3

7

UC1606-3

5

UC1608-3

4

UC1609-3

UC1607-2 (Zeharkakoa)

SANT0108

Biktima anitzentzako eta katastrofeetako osasun arreta

43

UC0360-2

5

UC0362-2

2

UC0361-2

32

UC0072-2 (Zeharkakoa)

4

SANT0208

Osasun arloko garraioa


117

UC0069-1

17

UC0070-2

37

UC0071-2

35

UC0072-2 (Zeharkakoa)

28

GUZTIRA

176

SSC-GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK

SSCB0109

Komunitatearen sustapena

202

UC1020-3

34

UC1021-3

35

UC1022-3

17

UC1024-3

32

UC1025-3

32

UC1023-3 (Zeharkakoa)

20

UC1026-3 (Zeharkakoa)

32

SSCB0110

Kultura ekintzen dinamizazioa, programazioa eta garapena

2

UC1431-3

UC1432-3

UC1433-3

2

SSCB0209

Haur eta gazteendako denbora libreko hezkuntza jardueren dinamizazioa

27

UC1866-2

UC1867-2 (Zeharkakoa)

16

UC1868-2 (Zeharkakoa)

11

SSCE0110

Enplegurako lanbide heziketaren irakaskuntza

626

UC1442-3

102

UC1443-3

147

UC1444-3

133

UC1445-3

136

UC1446-3

108

SSCE0112

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako arreta ikastetxeetan

17

UC1426-3

UC1427-3

4

UC1428-3

5

UC1429-3

3

UC1430-3

5

SSCE0212

Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako sustapena

2

UC1453-3

UC1454-3

UC1582-3

UC1583-3

1

UC1584-3

1

SSCG0109

Desgaitasuna duten pertsonak laneratzea

153

UC1034-3

24

UC1035-3

32

UC1036-3

54

UC1037-3

43

SSCG0111

Telelaguntzako deien kudeaketa

1

UC1423-2

UC1424-2

UC1425-2

1

SSCG0209

Bitartekaritza komunitarioa

73

UC1038-3

11

UC1039-3

15

UC1040-3

15

UC1041-3

13

UC1026-3 (Zeharkakoa)

19

SSCI0109

Etxeko lanak

6

UC1330-1

1

UC1331-1

2

UC1332-1

3

SSCM0108

Eraikin eta lokaletako gainazal eta altzarien garbiketa

334

UC0972-1

76

UC0996-1

85

UC1087-1

72

UC1088-1

101

SSCS0108

Pertsonentzako arreta soziosanitarioa etxean

435

UC0249-2

147

UC0250-2

154

UC0251-2

134

SSCS0208

Mendeko pertsonentzako arreta soziosanitarioa erakundeetan

1705

UC1016-2

432

UC1017-2

341

UC1018-2

476

UC1019-2

456

GUZTIRA

3.583

Iragarkiaren kodea: F2106768