121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DONOSTIAKO LAN-ARLOKO 5. ZENBAKIKO EPAITEGIA

167/2021 Gizarte-segurantza. Lan-istripuak

Lan-arloko epaitegi honetan 167/2021 Gizarte-segurantza. Lan-istripuak bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

Construcciones y Decoraciones Alcer SLri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2021/05/06, 2021/04/26, 2021/04/20, 2021/04/20 eta 2021/04/13an emandako Antolaketarako eginbidea, Antolaketarako eginbidea, Autoa, Antolaketarako eginbidea eta JALen dekretua. Horien kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du horien eduki osoa.

Ebazpen horren aurka berraztertze-errekurtsoa jar dezake, hiru egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

–Construcciones y Decoraciones Alcer SL ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan dadin, eta, kasua bada, honako egun, ordu eta leku hauetan egingo den judiziora:

Eguna eta ordua: 2022-01-10ean, 09:50ean

Lekua: Judizio-aretoa, 3 zk., beheko solairua.

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Construcciones y Decoraciones Alcer SL non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Donostian, 2021eko maiatzaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, Susana Allende Escobes.

Iragarkiaren kodea: J2107564