121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2021-P-145

Alejandro Castillejo Rodrigok honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Alejandro Castillejo Rodrigo.

Xedea: aprobetxamendua.

Arroa: 2 putzu, Ebro ibaiaren ezker aldean (901).

Udalerria: Castejón (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 15,913 l/s.

Xedea: ureztaketa.

Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, onartuko dira, eskatzaileak aurkezten ahal duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak ere, konfederazio hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua 24-28), bulego orduetan. Hemen azaldutako ur-emariaren bikoitza baino gehiago eskatuz gero, eskaera ez da tramitatzeko onartuko, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia eta maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua) 105. artikuluaren 2. apartatuan dioen bezala. Betiere, interesdunek artikulu beraren 3. apartatuan horrelako kasuetarako adierazitako tramitaziora jo ahal izanen dute.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Eskatzaile guztiak ager daitezke bertara; beraz, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko neurriak aplikatzearren, bertaratuko direla berretsi beharko dute posta elektroniko bat superficiales@chebro.es helbidera igorriz, eta bertan adierazi goiburuan agertzen den espediente zenbakia. Akta eginen da, eta agertzen direnek eta Administrazioaren ordezkariak sinatuko dute.

Zaragozan, 2021eko apirilaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106800