121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-P-162

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko otsailaren 8an emandako ebazpenaren bidez, Orotz Beteluko Udalari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Arrigorrieta sakanaren ezkerraldean dagoen iturbegi batetik, ibilguen polizia eremutik kanpo, lur azpiko 025 ur masan (Goi Arga-Goi Irati), La Corona alderdian, Orotz Beteluko (Nafarroa) udal-mugarteko 1. poligonoko 155. lurzatian; ura Orotz Beteluko (Nafarroa) udal-mugarteko Olaldea (29 biztanle) hornitzeko erabiliko da. Urtean gehieneko bolumena 5.000 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean, berriz, 0,428 l/s-koa. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106797