121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Taxi-gidari profesionalaren baimena ematea

181/2021 Ebazpena.

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki-erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxiaren baimen profesionala eskuratzeko agindu ahal izango dietela lizentzien titularrei edo kontratatutako pertsonei.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi-zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxiaren baimen profesionala arautzen du, eta ezartzen du taxi-zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxiaren baimen profesionala izatea. Bere aldetik, aipatu den ordenantza horretako 7.2 artikuluak exijitzen du baimen hori beharrezkoa dela lizentzia baten titularra izateko.

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren 21/2021 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 20ko ebazpena) Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxiaren baimen profesionala lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2021eko otsailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (25. zenbakiko NAO).

2021eko apirilaren 22an Mankomunitatearen iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-gidari profesionalaren baimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda hartzen duen agiria.

Probak gainditu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxiaren baimen profesionala ematen zaien pertsonak.

Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.

Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen, apirilaren 2koaren, 21.1 s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen, uztailaren 2koaren, 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBATZI DUT

1. Pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-gidari profesionalaren baimena ematea:

Almiñana Villena, Jose Carlos

Amundarain Suarez, Ioseba

Arregui Mortalena, Iñaki

Asín Martínez, Iñigo

Barriola Care, Alejo

Berzosa Baldeon, Rubén

Calvo Iribarren, Eduardo

Etxarri Elizalde, Mikel

Ferro Jaso, Amaya

Garmendia Miquelarena, Jose María

Garriz García, Carolina

Gastón Visús, Cristina

Goicoechea Salinas, Ángel María

Guembe Azqueta, Adrián

Juango Ibarrola, Patrick

Jurio Salas, Helena

Larralde Zandio, Martín

Leandro Galech, César

Lerga Del Río, Iñaki

Luis Fernández, Desireé

Martín Fernández, José Antonio

Muruzábal González, Daniel

Olagüe Alberro, Enrique

Petrirena Vaquero, Enrique

Purroy Jaurrieta, María Yolanda

Recarte Mediburu, Leticia

Segura Bastero, Eugenio Daniel

Tejerina Otaño, Miguel

Vela Fernández, Víctor Manuel

Vivanco Obando, Celso Favián

2. Taxiaren baimen profesionala lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2107647