121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Kudeaketa-esleipena, Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren
aldekoa, partaidetzan presta dezan protokolo
bat emakumeen aurkako indarkeriaren arloan

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Puiuko Udalak, 2021eko martxoaren 3ko osoko bilkuran, onetsi zuela hitzarmen bat, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren aldeko kudeaketa-esleipena gauzatzeko, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko protokolo bat partaidetzan presta dezan, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren eta Izarbeibarko Mankomunitatearen jarduketa esparruan.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan xedatuarekin.

Aipatu hitzarmenaren kopia interesdunen eskura dago Puiuko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://pueyo.sedelectronica.es/?x=IQeeEIxymgd3taC2d7-KLw

Puiun, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2107818