2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Udalaren 1/2021 aurrekontu aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitara eman zen 2021eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
1/2021 ALDAKETA
Kreditu berezia
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 75.000,00 euro.
Finantzaketa:
VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 75.000,00 euro.
Olaztin, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2107826