121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Udako igerilekuen 2021eko tarifak. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak, 2021eko martxoaren 18an egin ohiko bilkuran, 2021eko udako igerilekuen tarifak onesteko erabakia hartu zuen.

Onespen hori jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Mendigorrian, 2021eko martxoaren 22an.–Lehen alkateorde eta jarduneko alkate udalburua, José Antonio Arizala Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2107738