121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2021eko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2021eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2021eko aurrekontuko laugarren eta bosgarren aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Mendigorrian, 2021eko maiatzaren 4an.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, José Antonio Arizala Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2107328