121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Bideen garbiketari buruzko udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bideen garbiketari buruzko udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2107452