120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarriak aldatzea.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an. Jendaurreko epean ez da haren aurkako erreklamaziorik eta alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, behin betiko onetsita gelditu da 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrien aldaketa.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesdunen eskura dago Tebas-Muru Artederretako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://tiebas-muruarte.sedelectronica.es/transparency/797a00d6-d244-4e35-b351-98ca46c5e941/

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2107203