119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35/2021 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epaimahaiko kideak izendatzen baitira Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako sarbide probak koordinatzeko (deialdia Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenaren bidez onartu zen), eta ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura arautzen baitu.

Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emandako otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2021. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako.

Ebazpen horren 1. eranskineko 29. oinarriak xedatzen du probak koordinatzeko epaimahai bat eratuko dela, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposatu ondoren, zuzendari nagusiak izendatutakoa. Epaimahaia honela egonen da osatuta: epaimahaiburua, idazkaria eta lau epaimahaikide. Horretaz gain, ebazpen horrek xedatutakoaren arabera, epaimahaiburua izanen da Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat; idazkaria izanen da Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide bat; eta epaimahaiko kide izanen dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari atxikitako pertsona bat, eta gainerako hiru kideak hauen artekoak: katedratikoen kidegoa, Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Ebazpenaren 1. eranskineko 30. oinarriak xedatzen duenaren arabera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaritzak izendatutako ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, sarbide probak koordinatzen dituen epaimahaiak proposatuta. Aholkulariak izendatzen ahal direla xedatzen da, antolakuntzako beharrizanen eta ebaluatu beharreko gaien arabera. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaritzak izendatuko ditu aholkulariak. Izendapenaren araubidea ez da oinarri horietan arautzen, eta, beraz, ebazpen honen bidez arautu beharko da.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak ebazpen bat eman dezan izendatzeko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako proben epaimahai koordinatzaileko kideak. Deialdia Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenaren bidez onartu zen. Orobat, ebazpen horren bidez ebaluazio epaimahaien kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura arautuko da.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako probak koordinatzen dituen epaimahaiko kideak izendatzea (deialdia Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenaren bidez onartu zen). Epaimahaiaren osaera ebazpen honen 1. eranskinean jasotzen da.

2. Ebazpen honen bidez izendatutako koordinazio epaimahaiak Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenak esleitzen dizkion eginkizunak izanen ditu. Ebazpen horren bitartez Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben 2021eko deialdia egiten da.

3. Prozedura bat arautzea ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako probetarako, ebazpen honen 2. eranskinean jasotako oinarrietan xedatutakoarekin bat. Aipatutako deialdia Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

4. Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenak esleitzen dituen eginkizunak izanen dituzte ebazpen honetan ezarritako prozeduraren bidez izendatutako ebaluazio epaimahaiek eta aholkulariek. Izan ere, ebazpen horren bidez deialdia egin da 2021. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzako zikloetan sartzeko probak egiteko

5. Otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko 29. eta 30. oinarriekin bat etorrita, derrigorrezkoa izanen da sarbide proben koordinazio epaimahai eta ebaluazio epaimahaian parte hartzea eta aholkulariak izendatzea, eta epaimahaikideek eta aholkulariek dagozkien diru konpentsazioak izanen dituzte, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; izan ere, han ezartzen da zer konpentsazio jasoko duten, Hezkuntza Departamentuak Nafarroan garaturik, Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreetako eta hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan eta Arte Plastikoetako lanbide irakaskuntzetan sartzeko probetako ebaluazio batzordeetako eta koordinazio batzordeko kideek, bai eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen probetakoek ere.

6. Ebazpen hau eta bere eranskinak interesdunei jakinaraztea eta, ohartaraztea ezen ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera eta interesdun guztiei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Lanbide Heziketako zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben koordinazioko epaimahaia

Epaimahaiburua: Subizar Garralda, Josean.

Ordezko epaimahaiburua: Beriain Tanco, Alberto.

Idazkaria: Lerga Ayape, Iñigo.

Ordezko idazkaria: Vicente Errea, Juan Miguel.

1. epaimahaikidea: Sierra Marrón, Luis.

2. epaimahaikidea: Obregozo Istilart, Peio.

3. epaimahaikidea: García Cifuentes, Sonia.

4. epaimahaikidea: Huarte Mateo, Diego.

Ordezko epaimahaikideak:

1. epaimahaikidea: Arbea Polite, Txuma.

2. epaimahaikidea: Prego Boente, Marcos Pedro.

3. epaimahaikidea: Caballero Domínguez, Rosa.

4. epaimahaikidea: Lasheras Fernández, Beatriz.

2. ERANSKINA

Ebaluazio epaimahaietako kideak
eta aholkulariak izendatzeko prozedura

Erdi mailan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak.

1. Ebaluazio epaimahaiak, oro har, honela osatuta egonen dira:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

–Komunikazio arloko epaimahaikide bat.

–Gizarte arloko epaimahaikide bat

–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Matematika)

–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Natur Zientziak)

–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Teknologia)

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

2. Ebaluazio epaimahai bakoitzerako, epaimahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

Goi mailan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak

3. Zientzia eta ingeniaritzako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

–Epaimahaikide bat Gaztelaniarako.

–Epaimahaikide bat Espainiako Historiarako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (ingelesa).

–Epaimahaikide bat Matematikarako.

–Epaimahaikide bat Fisika eta Kimikarako.

–Epaimahaikide bat Marrazketa Teknikorako.

–Epaimahaikide bat Teknologia Industrialerako.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

4. Zientzietako eta ingeniaritzako ebaluazio epaimahairako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

5. Osasun Zientzietako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

–Epaimahaikide bat Gaztelaniarako.

–Epaimahaikide bat Espainiako Historiarako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (ingelesa).

–Epaimahaikide bat Matematikarako.

–Epaimahaikide bat Biologiarako.

–Epaimahaikide bat Fisika eta Kimikarako.

–Epaimahaikide bat Lur eta Ingurumen Zientzietarako.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

6. Osasun Zientzietako ebaluazio epaimahairako, epaimahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

7. Gizarte Zientzietako eta Giza Zientzietako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

–Epaimahaikide bat Gaztelaniarako.

–Epaimahaikide bat Espainiako Historiarako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (ingelesa).

–Epaimahaikide bat Matematikarako.

–Epaimahaikide bat Enpresaren Ekonomiarako.

–Epaimahaikide bat Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietarako.

–Epaimahaikide bat Geografiarako.

–Epaimahaikide bat Psikologiarako.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

8. Gizarte Zientzietako ebaluazio epaimahairako, epaimahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

9. Arteen ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

–Epaimahaikide bat Gaztelaniarako.

–Epaimahaikide bat Artearen Historiarako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (ingelesa).

–Epaimahaikide bat Marrazketa Artistikorako.

–Epaimahaikide bat Bolumenerako.

–Epaimahaikide bat Marrazketa Teknikorako.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

10. Arteen ebaluazio epaimahairako, epaimahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

11. Horretaz gain, oro har, epaimahaikide hauek izendatuko dira eta goi mailako proben epaimahai guztietan zeharka ariko dira:

–Epaimahaikide bat Euskararako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (frantsesa).

12. Epaimahaiburuak epaimahaikide baten funtzioak betetzen ahal ditu erdi mailako arloetako batean eta goi mailako ikasgaietan.

Ebaluazio batzordeetako burua izendatzeko prozedura.

13. Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatuko du ebaluazio batzordeko burua.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

Ebaluazio batzordeetako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura.

14. Zikloetan sartzeko ebaluazio epaimahaietan kide edo aholkulari izendatzen ahal diren irakasleek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Kidego hauetakoak izatea: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

–Maila ertaineko sarbide probaren arloaren eta goi mailako sarbide probaren gaiaren irakaskuntzan aritu izana.

15. Aurreko oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituzten irakasleek eskatzen ahal dute zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaietan kide edo aholkulari gisa borondatez parte hartzea.

Borondatez parte hartzeko eskabidea aurkezteko, ebazpen honen 3. eranskineko eredua erabili beharko da, eta posta elektronikoz bakarrik bidaltzen ahalko zaio sarbide proben ebaluazio epaimahaiari (ordenafp@navarra.es helbidera), xxxxxxxx@educacion.navarra.es helbide elektroniko pertsonaletik. Horretarako, 7 egun naturaleko epea izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Aurreko urteetan parte hartzea eskatu dutenek ez dute berriz aurkeztu behar dokumentazioa, ez bada dokumentazio berria aurkezteko.

16. Borondatezko partaidetzako eskaeren kopurua handiagoa bada erdi mailako sarbide probaren arlo bakoitzerako izendatu behar diren epaimahaikideen postu kopurua edo aholkularien postu kopurua baino, hurrenkera zerrenda bat ezarriko da, lehentasun irizpide hauen arabera:

a) Lehenbizikoa: Nafarroan zikloetan sartzeko proben aurreko deialdietan epaimahaikide eta aholkulari izendatutakoak, eta Oinarrizko Lanbide Heziketan edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan (oinarrizkoa eta lanbide lantegia) irakaskuntza lana egin dutenak.

b) Bigarrena: Lehenengo taldean ez daudenak.

17. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengo taldea:

–Lehenbizikoa: Sarbide proben epaimahaikide edo aholkulari gisa eta Oinarrizko LH edo HLKPn (oinarrizkoa eta lanbide lantegiak) sartzeko zikloetan irakasle gisa izandako esperientziaren arabera.

Zikloetan sartzeko proben epaimahaikide edo aholkulari izendatu duten deialdi bakoitzeko: puntu bat.

Oinarrizko LH edo HLKPko zikloetan irakasle gisa lan egin duen ikasturte bakoitzeko: puntu bat.

Ikasturte berean, pertsona bat aipatutako ziklo eta programetan epaimahaikide edo aholkulari izendatu badute eta irakaskuntza lana egin badu, puntu bat bakarrik emanen zaio.

–Bigarrena: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2021/2022 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

b) Bigarren multzoa:

–Lehenbizikoa: DBHko 3. eta 4. mailetan eskatzen den arloko gaien irakaskuntzan duen esperientzia.

Dagokion arloan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitzeko: puntu bat.

–Bigarrena: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2021/2022 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

18. Borondatezko partaidetzako eskaeren kopurua handiagoa bada goi mailako sarbide probaren arlo bakoitzerako izendatu behar diren epaimahaikideen edo aholkularien postu kopurua baino, hurrenkera zerrenda bat ezarriko da, lehentasun irizpide hauen arabera:

a) Lehenbizikoa. Nafarroan zikloetan sartzeko proben aurreko deialdietan epaimahaikide eta aholkulari izendatutakoak, eta Nafarroan sarbide probak prestatzeko ikastaroan edo sarbide ikastaroan irakasle aritutakoak.

b) Bigarrena. Lehenengo taldean ez daudenak.

19. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengo taldea:

–Lehenbizikoa: Nafarroan sarbide proben epaimahaikide edo aholkulari gisa izandako esperientzia, eta sarbide probak prestatzeko ikastaroan edo sarbide ikastaroan irakasle gisa izandako esperientzia.

Zikloetan sartzeko proben epaimahaikide edo aholkulari izendatu duten deialdi bakoitzeko: puntu bat.

Sarbide ikastaroan edo prestakuntza ikastaroan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitzeko: puntu bat.

Ikasturte berean, pertsona bat aipatutako ziklo eta programetan epaimahaikide edo aholkulari izendatu badute eta irakaskuntza lana egin badu, puntu bat bakarrik emanen zaio.

–Bigarrena: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2021/2022 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

b) Bigarren multzoa:

–Lehenbizikoa: Batxilergoko 1. eta 2. mailan eskatzen den arloko gaien irakaskuntzan duen esperientzia.

Dagokion arloan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitza: puntu bat.

–Bigarrena: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2021/2022 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.

20. Sarbide probak koordinatzen dituen epaimahaiak ofizioz egiaztatuko du epaimahaikide edo aholkularien izendapena.

Dagozkion ziklo, programa eta gaietan irakaskuntza lana egiaztatzeko, zentroko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

21. Koordinazio epaimahaiak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak sinatutako izendapenaren bidez eginen dio jakinarazpena ebaluazio epaimahaiko kide hautatu den interesdunari, behin epean jasotako eskabide guztiak barematu ondoren.

22. Ebaluazio epaimahaietako kideak edo aholkularitzarako behar direnak izendatzeko borondatezko irakasle nahikorik ez badago, proben arlo eta gai bakoitzerako beharrezkoak diren kideak eta aholkulariak zuzenean hautatuko dira.

3. ERANSKINA

Eskabidea, zikloetan sartzeko probetan epaimahaikide - aholkulari gisa borondatez parte hartzeko (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2107433