119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

39E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinaziorako Batzordeko kideak.

Otsailaren 10eko 10/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko otsailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen duen azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretua, 7. eta 9. artikuluei testu berria emanez. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik:

7. artikulua. SITNAren Koordinazio Batzordearen osaera.

SITNAren Koordinazio Batzordearen osaera foru agindu bidez zehaztuko da. Foru agindu hori informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariak emanen du.

9. artikulua. SITNAren Batzorde Iraunkorraren osaera.

SITNAren Batzorde Iraunkorraren osaera foru agindu bidez zehaztuko da. Foru agindu hori informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariak emanen du.

Beraz, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duena izanik, bidezkoa da bi batzordeetako kideak izendatzea.

Horrenbestez, aipatu legezko araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ondoko pertsonak hauek Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinaziorako Batzordeko kide izendatzea, eta bertan duten funtzioa ezartzea:

a) Batzordeburua: Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko titularra.

b) Batzordeburuordea: Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko titularra.

c) Berezko kideak:

–Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko titularra.

–Kartografia Ataleko titularra.

–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko titularra.

–Nastat Nafarroako Estatistika Erakundearen zuzendaritzako titularra.

d) Kideak:

–Barne Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

–Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Garraio Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzako titularra.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzako titularra.

–Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Nekazaritza Zerbitzuko titularra.

–Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko titularra.

–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko titularra.

–Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko titularra.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa izendatutako pertsona.

–Tracasa Instrumental sozietatearen kudeaketa-zuzendaritzako titularra.

–Informazio Geografikoaren Zentro Nazionalaren zuzendaritzako titularra.

e) Idazkaria izanen da lurraldeko informazio sistemen arloan eskumena duen atalaren titularra; hizpidea duela baina botorik ez ariko da.

f) SITNAko Koordinazio Batzordeko kideek beste batzuen esku uzten ahalko dute beren partaidetza, haien ordezkari izan daitezen.

2. Ondoko hauek SITNAren Batzorde Iraunkorreko kide izendatzea, eta bertan duten funtzioa ezartzea:

a) Batzordeburua: Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko titularra.

b) Batzordeburuordea: Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko titularra.

c) Berezko kideak:

–Kartografia Ataleko titularra.

–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko titularra.

–Nastat Nafarroako Estatistika Erakundearen zuzendaritzako titularra.

d) Kideak:

–Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko titularra.

–Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko titularra.

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Ataleko titularra.

–Meatzeen Ataleko titularra.

–Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko titularra.

–Eskubide Sozialetako Departamentuko Sustapen eta Eraldaketa Digitalaren Zerbitzuko titularra.

–Azpiegitura Judizialen Zerbitzuko titularra.

–Toki Azpiegituren Zerbitzuko titularra.

–Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko titularra.

–Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko titularra.

–Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko titularra.

–Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetzako titularra.

–Kultura eta Kirol Departamentuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko titularra.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Ataleko titularra.

–Landa eta Ingurumen Estatistikaren Ataleko titularra.

–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Programen Hedapenerako Ataleko titularra.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko titularra.

–Iruñeko Udalaren Kudeatzailetzako titularra.

–Iruñerriko Zerbitzuak SAko Plangintza Zuzendaritzako titularra.

–Tracasa Instrumental sozietatearen Lurraldeari buruzko Informazio Sistemen Departamentuko zuzendaritzako titularra.

e) Idazkaria izanen da lurraldeko informazio sistemen arloan eskumena duen atalaren titularra; hizpidea duela baina botorik ez ariko da.

f) SITNAko Batzorde Iraunkorreko kideek beste batzuen esku uzten ahalko dute beren partaidetza, haien ordezkari izan daitezen.

3. Idazkaritzaren esku uztea foru agindu hau izendatutako pertsonei igortzea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau igortzea Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzura.

Iruñean, 2021eko apirilaren 27an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2107282