119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 18ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 12an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesdunen eskura dago Orkoiengo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://orkoien.sedelectronica.es/transparency/6a45b57a-4227-4afc-9c8c-0feabe51ac8a/

Orkoienen, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2107446