119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141/2021 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunak 2021-2022 ikasturterako, bat etorriz eranskineko zerrendarekin.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko 503/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa), onetsi zen hezkuntza itunak berritzea eta/edo sinatzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko mailetarako, 2018-2019 ikasturtearen hasieratik 2021-2022 ikasturtearen amaierara arte. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 637/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 8koa), Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxearen hezkuntza ituneko ordu kopurua zabaldu zen.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 426/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza itunak aldatu ziren 2019-2020 ikasturterako.

Abuztuaren 8ko 494/2019 Ebazpenaren bidez (168. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 27koa) maila hauetan hezkuntza itunak berritzea onetsi zen, 2019-2020 ikasturtearen hasieratik 2022-2023 ikasturtearen amaierara arte: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloak.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 67/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 21ekoa), 426/2019 eta 494/2019 ebazpenak aldatu eta Batxilergoko orduen kopurua handitu zen Lizarrako Nuestra Señora del Puy eta Iruñeko Jesuitinas ikastetxeetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoena Sarrigurengo Salesianos ikastetxean.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 36/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 22koa) prozedura ezarri zen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunak aldatzeko, 2021-2022 ikasturterako.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42. artikulutik 46.era (abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta arestian aipatutako otsailaren 5eko 36/2001 Ebazpenean xedatutakoarekin bat etorriz aurkeztutako eskaerak eta alegazioak ikusita, bidezkoa da eskatutako aldaketak tramitatzea, ebazpen honetako eranskinean ageri denarekin bat etorriz.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldaketa onestea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunetan 2021-2022 ikasturterako, bat etorriz eranskineko zerrendarekin.

2. Matrikulen benetako kopurua ikusita, dagozkion aldaketak eginen dira ikastetxeetako itunetan, ebazpen honek hizpide dituen hezkuntza mailetan.

3. Ebazpen honen bidez hezkuntza itunetan onetsi diren aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; hura, alde batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izenpetuko du, eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala akreditatutako legezko ordezkariak.

4. Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak interesdunei jakinaraziko die aurreko puntuan aipatutako eginbidea sinatzera zein egun eta tokitan agertu behar duten.

5. Ebazpen hau ikastetxe interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea ez duela administrazio bidea amaitzen eta, hortaz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

HEZKUNTZA ITUNEN ALDAKETA. 2021-2022 IKASTURTEA

HERRIA

ZENTROA

UNITATE KOPURUA 2020-2021

UNITATE KOPURUA 2021-2022

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Emandakoak

HAUR HEZKUNTZA

Bera

Labiaga ikastola

3

3

3

Tafalla

Garces de los Fayos

4

5

4

(1)

Tutera

Compañía de María

12

12

12

Viana

Erentzun ikastola

3

3

3

(1) Itundutako unitate kopurua nahikoa da aurreko ikasturteetan ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

BATXILERGOA

Zizur Txikia

San Fermin ikastola

8

8

8

Lizarra

Ntra. Sra. del Puy

4 unit. + 36 h 2. mailan

5 unit. edo 36 h.

2. mailan

4

(1) (2)

Mutiloa

Luis Amigó

5

6

6

Iruña

Fund. Educativa Jesuitinas

4 unit. + 52 h (26+26)

6 unit.

6 unit.

(1) (2)

Iruña

Liceo Monjardín

8

8

8

Iruña

Ntra.Sra. del Huerto

4 unit.: 2 unit. + 12 h

1. mailan 2 unit. 2. mailan

(2)

Sarriguren

Santa María la Real

8

8

8

Atarrabia

Paz de Ziganda

5

5

5

(1) Itundutako unitate kopurua nahikoa da aurreko ikasturteetan ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

(2) Matrikulen benetako kopurua zein den, horren arabera aztertuko da ordu osagarriak emateko aukera.

HEZKUNTZA BEREZIA

Altsasu

Iñigo Aritza Ikastola

1 GNO

1 GNO

1 GNO

Ibero

Isterria

1 Pluridef.

2 Pluridef.

3 Pluridef.

Iruña

Claret Larraona

1 CBU

1 CBU

Iruña

Errota

1 LHB

1 LHB

1 LHB

Iruña

Fund. Educativa Jesuitinas

1 PLURIDEF.

1 PLURIDEF.

1 PLURIDEF.

Tutera

Compañía de María

1 GNO

1 GNO

1 GNO

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Altsasu

Sakana ikastola

6 unit. DBHko 1. zikloan

6 unit. DBHko

1. zikloan

5 unit. DBHko

1. zikloan

Bera

Labeaga

2 unit. DBHko 1. zikloan

3

2

Burlata

Irabia-Izaga

5 unit. + 15 h DBHko

2. mailan

5

(2)

(2) Matrikulen benetako kopurua zein den, horren arabera aztertuko da ordu osagarriak emateko aukera.

GOI MAILAKO LH

Iruña

Eraikuntzaren Lan Fundazioa

1 (*)

0

(3)

(*) Eraikuntza Lanetako Kontroleko eta Antolaketako goi mailako teknikaria

(3) Ez da ordurik emanen, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak egindako txostenarekin bat.

Iragarkiaren kodea: F2106043