119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

139/2021 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna berritzea 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

Nafarroako Gobernuak 2021eko otsailaren 3an hartutako Erabakiaren bidez, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu konpromiso bat hartzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna finantzatzeko, 2021-2022, 2022-2023, 2023-2024, 2024-2025, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 35/2021 Ebazpenaren bitartez (37. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa), ezarri zen hezkuntza itunen araubidea aplikatzeko prozedura 2021-2022 eta 2026-2027 ikasturteen arteko aldirako, Lehen Hezkuntzako etapan, bat etorriz Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan xedatuarekin.

Ikusirik eranskinetan aipatzen diren gizarte ekimeneko ikastetxeek hezkuntza itunak berritzeko eta izenpetzeko egindako eskaerak, eta Itunen Batzordeak 2021eko martxoaren 29an egindako proposamena, bidezkoa da Lehen Hezkuntzako itunen berritzea onestea eta izenpetzeko egin den eskaera berri bakarrari ezetza ematea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Lehen Hezkuntzako hezkuntza itunen berritzea onestea Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren ikastetxe pribatuekin, bat etorriz Itunen Batzordeak hartutako erabakiekin.

2. Ebazpen honen bidez berritutako hezkuntza itunak indarrean egonen dira 2021eko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra arte.

3. Ebazpen honen bidez ezartzen diren hezkuntza itunek ebazpen honen eranskinetan zehazten diren unitateak izanen dituzte, deusetan galarazi gabe Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluaren arabera bidezko diren aldaketak egitea.

Apartatu honetako aldaketak 2021-2022 ikasturtean aplikatuko dira, hala badagokio, ikasturte horretarako ikasleak onartzeko prozedura amaitutakoan.

4. Aurreko apartatuan xedatua dela-eta gerta daitezkeen aldaketak gorabehera, ikastetxeek ituna berritzea ahalbidetu duten betekizunei eutsi beharko diete hura indarrean den bitartean.

5. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak interesdunei jakinaraziko die zein egun eta tokitan agertu behar duten hezkuntza ituna formalizatzeko administrazio agiria sinatzera. Agiri hori da, hain zuzen, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 35/2021 Ebazpenaren II. eranskinean (37. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa) ageri dena.

6. Hezkuntza ituna formalizatzeko administrazio agiria, batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak eta, bestetik, ikastetxe pribatuko titularrak edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariak sinatuko dute.

7. Mundo World-ek ituna sinatzeko egin duen eskaerari ezezkoa ematea, ez dago-eta ikastetxe gisa baimenduta.

8. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

9. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

10. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako itunak berritzea 2021-2022
ikasturtetik 2026-2027 ikasturtera arteko aldirako

Ituna 2021-2022

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE ITUNDUAK

Altsasu

Iñigo Aritza Ikastola

8

Altsasu

Sagrado Corazón

6

Aiegi

Mater Dei

12

Barañain

Santa Luisa de Marillac

12

Bera

Labiaga ikastola

6

Bera

Sagrado Corazón/Jesusen Bihotza

4

Burlata

Amor de Dios

6

Burlata

Irabia/Izaga

30

Burlata

Notre Dame

6

Burlata

Regina Pacis

6

Zizur Txikia

San Fermin ikastola

24

Lizarra

Lizarra ikastola

12

Lizarra

Santa Ana

11

Etxarri Aranatz

Andra Mari

11

Fontellas

Argia

6

Lesaka

Tantirumairu ikastola

4

Lodosa

Ibaialde

2

Lodosa

La Milagrosa

6

Irunberri

Arangoiti

4

Mutiloa

Luis Amigó

24

Iruña

Calasanz

12

Iruña

Cardenal Larraona

12

Iruña

Esclavas Sagrado Corazón

11

Iruña

Hijas de Jesús

12

Iruña

Jaso ikastola

12

Iruña

La Compasión Escolapíos

18

Iruña

Liceo Monjardín

24

Iruña

Miravalles-El Redín

36

Iruña

Nuestra Señora del Huerto

18

Iruña

Sagrado Corazón

18

Iruña

San Cernin

24

Iruña

San Ignacio (Jesuitas)

24

Iruña

Santa Catalina Labouré

6

Iruña

Santa Teresa de Jesús

12

Iruña

Santísimo Sacramento

6

Iruña

San Tomás

12

Iruña

Vedruna

12

Zangoza

Zangozako ikastola

5

Sarriguren

Santa María la Real

24

Tafalla

Escuelas Pías

12

Tafalla

Garcés de Los Fayos ikastola

7

Tutera

Anunciata

18

Tutera

Compañía de María

23

Viana

Erentzun

5

Atarrabia

La Presentación

6

Atarrabia

Paz de Ciganda

18

Lehen Hezkuntzan itundutako unitateak, guztira

587

Iragarkiaren kodea: F2105851