119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

7D/2021 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “ALNDH-Asociación Librerías de Navarra Diego de Haro” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000291; lehengo gordailu zenbakia: 31/177).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Raquel Anocibar Arroqui andrea egin zuen, 31/2021/000040 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2020ko otsailaren 27an egindako Batzar Orokor Berezian aho batez erabaki zen elkarte horren estatutuak aldatzea.

Elena Eslava Zaratiegui andreak sinatu du ziurtagiria, elkarteko idazkari gisa, Germán Esparza Larramendi jaunaren oniritziarekin, presidentea baita.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek bide administratiboari amaiera ematen dio. Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta zuzendaritza zentro horretan haren kopia eskatzea, eta zilegi da, orobat, hura aurkaratzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Salan, bat etorriz Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko apirilaren 10ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2105829