119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

6D/2021 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “AEI-HOTURNA Agrupación Empresarial Innovadora Hostelería y Turismo de Navarra” izeneko enpresa elkartea eratu dela (gordailu zenbakia: 31100051).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Ana María Beriain Apesteguia andreak egin zuen, 31/2021/000034 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2021eko martxoaren 18an. Zuzenketa 2021eko martxoaren 31n egin zen.

Estatutuak eta eraketa akta honako hauek sinatu dituzte: Eugenio Tardienta Araiz jauna Camping Acedo SL ordezkatuz, Jon Elia Diaz de Cerio jauna Tallunce SL ordezkatuz, Eduardo Ciriza Ruiz jauna Oskandia Hotels SL ordezkatuz, Jesus Iñigo Luri jauna Abaco Labrit SLU ordezkatuz, Antonio Rodríguez Fernandez jauna Anait ordezkatuz, Juan Ignacio Patus Quel jauna Viajes Navarsol SL ordezkatuz, Manuel Enciso Azcoiti jauna Asador Mutiloa, SL ordezkatuz, Ángel María Loperena Rota jauna Excursiones Auñak ordezkatuz, Jose Manuel Bescos jauna Hostal Lola ordezkatuz, Jorge Goicoechea Lizarbe jauna IRUÑA Todotel SL ordezkatuz., Jose María Albizu Lopetegui jauna Hosteleria Monasterio SL ordezkatuz, Joaquín Arbeloa Aristu jauna Arbeloa Esparza Hosteleria SL ordezkatuz, Ana María Beriain Apesteguia andrea Beriteguia SL ordezkatuz, den-denak sustatzaile gisa.

Adierazi da erakundearen helbidea Pedro I.aren kalea 1-1. solairuan dagoela (Iruña, 31007, Nafarroa), bere lurralde eremua erregionala dela, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 5. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek bide administratiboari amaiera ematen dio. Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta zuzendaritza zentro horretan haren kopia eskatzea, eta zilegi da, orobat, hura aurkaratzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan arloko Salan, bat etorriz Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko apirilaren 10ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2105828