119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

70/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legearen 17. artikuluan xedatu zen Irisgarritasun Unibertsalaren eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseilua eratzea, aholku emateko eta parte hartzeko organo gisa.

Foru agindu horrek indarra hartu ondoren, Kontseilua eratu zen, eta, geroztik, lehendakaritza arloko eskumena izan duen departamentuko titularren hainbat foru aginduren bidez, kontseilukideak berrituz joan dira. Azkeneko berrikuntza, zehazki, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 19ko 137/2017 Foru Aginduaren bidez erabaki zen, zeinaren bidez aldatu baitzen desgaitasuna duten pertsonak biltzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetatik ordezkaritza handieneko erakundeek (CERMIN-Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien Espainiako Komitean sartutako erakundeek) kontseilu horretan duten ordezkaritza.

Aurrerago, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea onetsi zen, eta haren xedapen indargabetzaile bakarraren bitartez berariaz indargabetu zen, besteak beste, Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legea.

Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluari dagokionez, kontseiluaren gaineko araudia foru lege berriaren 50. artikuluan biltzen da. Lege berri horren testuan, zenbait aldaketa jaso ziren, hala kontseiluaren izenari dagokionez, nola osaketari eta eginkizunei dagokienez.

Kontseilua lehendakaritza arloko eskumena duen departamentuari atxikita dago, eta kontseiluko lehendakaritza departamentu horretako titularrari dagokio.

12/2018 Foru Lege horrek indarra hartu zuenetik kontseilua biltzeko deialdirik egin ez denez, deialdia egin baino lehen, bidezkoa da kontseilua osatuko duten kideak izendatzea foru agindu baten bidez. Horretarako, 50. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, departamentuei, erakundeei, elkarteei eta toki entitateei eskatu zaie kideak proposa ditzatela. Behar bezalako erantzuna jaso denez, bidezkoa da Kontseiluko kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek izendatzea Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kide:

–Eneko Larrarte Huguet jauna, Etxebizitzako zuzendari nagusia, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Berta Miranda Ordobás andrea, Garraioetako zuzendari nagusia, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren ordezkari gisa.

–María Begoña Urrutia Juanicotena andrea, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkari gisa.

–Maitena Ezkutari Artieda andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren ordezkari gisa.

–Rafael Celestino Sainz de Rozas Bedialauneta jauna, Justiziako zuzendari nagusia, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Begoña Unzué Vela andrea, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa.

–Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Eskubide Sozialetako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Carlos Miguel Artundo Purroy jauna, Osasuneko zuzendari nagusia, Osasun Departamentuaren ordezkari gisa.

–Joseba Mikel Arregui Pérez jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Guzmán Miguel Garmendia Pérez jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa.

–Ignacio Gil Jordán jauna, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ordezkari gisa.

–Ignacio Apezteguía Morentin jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Kultura eta Kirol Departamentuaren ordezkari gisa.

–Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkari gisa.

–María Luz Sanz Escudero andrea, CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Komitearen ordezkari gisa.

–Mirian Nepote Ayensa andrea, CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Komitearen ordezkari gisa.

–Pilar Herrero Jiménez andrea, CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Komitearen ordezkari gisa.

–Sonia Ganuza Biurrun andrea, CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Komitearen ordezkari gisa.

–José Javier Martínez Elizondo jauna, Irache Kontsumitzaileen Elkartearen ordezkari gisa.

–Emilio Flamarique Leoz jauna, AENOR-Normalizazio eta Ziurtapenerako Espainiako Elkartearen ordezkari gisa.

–Raquel Martin Belza andrea, AIN-Nafarroako Industriaren Elkartearen ordezkari gisa.

–Cristina García López andrea, ATANA-Nafarroako IKT Enpresen Elkartearen ordezkari gisa.

–Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Nafarroako toki entitateen ordezkari gisa.

–Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako toki entitateen ordezkari gisa.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonei jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 3an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2107165