119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

442E/2021 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Javier Antomás Osés jauna Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.4 artikuluak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela erizaintzako arloetako buruak, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT-EUD kategoria edo balio bereko beste bat duten langileen artetik.

Irailaren 3ko 171/20115 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Antomás Osés jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloko buru izendatzea.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Javier Antomás Osés jaunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2107090