117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat aldi baterako betetzeko, oposizio bidez, eta izangaien poltsa bat eratzeko, sor daitezkeen beharrak asetzearren

Deialdi honen xedea da betetzea, oposizio bidez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat Zangozako Udalaren zerbitzura, aldi baterako eta administrazio araubidean. Xedea da, halaber, izangaien poltsa bat eratzea, sor daitezkeen beharrak asetzearren. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuari dagozkion eginkizunak bete beharko ditu.

Lanpostuak D mailari dagokion oinarrizko lansaria izanen du, Ordainsarien behin-behineko erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, eta onesten diren osagarriak, administrazio dei-egilearen plantilla organikoan ezarritakoak.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eskura egonen da udal webgunean (http://www.sanguesa.es) eta Zangozako Udalaren bulego nagusietan (Kale Nagusia, 35, behea, 31400 Zangoza).

Zangozan, 2021eko apirilaren 27an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2106826