115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2021erako zerga-tasak

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2021eko otsailaren 12an eta apirilaren 12an egin bilkuretan, ondorengo zerga-tasak onetsi zituen 2021erako. Tasek indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen direnean. Hona hemen:

–Herri-larreen aprobetxamendua: ardi eta ahuntz azienda, 0,50 euro; behi azienda, 8,30 euro, eta behor azienda, 13,13 euro.

–Etxerako egur loteak: 48,42 euro.

–Batzordekideak bilkuretan parte hartzea: 35,00 euro.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Langileen eta batzordekideen kilometrajeak. Basozaintza, larrezaintza eta Iratiko zaintza pistetan barna: 0,40 euro/km. Langileen eta batzordekideen kilometrajea errepidean barna: 0,33 euro/km.

–Batzordekideen batzordeak: 35,00 euro.

–Irati mantentzeko tasa: 6 euro/ibilgailu, 40 euro/autobus, 25,00 euro/mikrobus eta 3 euro/moto. Tasa deskontu-tiketekin, ibarreko establezimenduetan ostatatzen direnendako edo bertan 12,00 euro baino gehiago kontsumitzen dutenendako: 3 euro/ibilgailu, 20 euro/autobus, 15,00 euro/mikrobus, 2 euro/moto.

–Zizen gaineko ordenantza: 8,00 euro/egun. 80,00 euro denboraldia. 30,00 euro/denboraldi, erroldatu gabeendako, ibarreko etxe baten jabe badira.

–Baskulan pisatzea: 0,50 euro/tona

Ezkarozen, 2021eko apirilaren 12an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2107284