115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, Zizur Nagusiko elkarte eta kolektiboei jarduera soziokulturalak garatzeko laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 560065.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/560065).

2021eko apirilaren 22ko 313/2021 Alkatetza Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehenengoa.–Onuradunak.

Zizur Nagusian ezarritako kultur elkarte edo kolektiboak.

Bigarrena.–Xedea.

Zizur Nagusian dauden kolektiboen ekintzak eta jarduerak sustatzea eta babestea izango da laguntzen helburua.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko elkarte eta kolektiboei jarduera soziokulturalak garatzeko laguntzak emateko deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

2.345,00 euro.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 1ean bukatuko da.

Zizur Nagusian, 2021eko apirilaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2107064