115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Ordenantza, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2021eko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, eta ondoren, jendaurreko epean, inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsi da aipatutako ordenantza, eta xedatu da osorik argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa.

Urrotz-Hirian, 2021eko apirilaren 28an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

1. artikulua.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean derrigorrez ezarria. Zerga hori ordenantza fiskal honen bidez arautuko da, eta ordenantzaren arauak aipatu foru arauaren 159.etik 166.era bitarteko artikuluetan (biak barne) ezarritakoari atxikitzen zaizkio.

2. artikulua.

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.4 artikuluan ezarritakoarekin, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotaren gainean honako hobari hauek ezarri dira:

a) %50eko hobaria ECO ibilgailuetarako.

b) %50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuetarako.

3. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako edozein hobari aplikatzeko, zergaren subjektu pasiboak eskatu egin beharko du, eta zer ibilgailutarako eskatzen den hobaria, hura hobaria jasotzeko moduko egoeran dagoenaren frogagiriak erantsi beharko ditu.

Hobaria jaso dezakeela egiaztatu ondoren, Udalak hori ziurtatzen duen dokumentua igorriko du. Hobaria aplikatuko da subjektu pasiboak eskaera egin eta hurrengo hiruhileko naturaletik hasita, eta hiruhileko naturaletan hainbanatuko da zergaren kuota, ondorio horietarako.

4. artikulua.

Ordenantza honetan zehazki arautzen ez den orotan, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Udalak onetsitako Ordenantza fiskal orokorra.

5. artikulua.

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2106841