115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2/2021 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

2021eko maiatzaren 5eko Osoko Bilkurako erabaki bidez, hasiera batean onetsi zen 2021eko udal aurrekontuaren 2/2021 aldaketa egiteko kreditu-gehigarriko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2107451