115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARAGUETA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Saraguetako Kontzejuaren aretoan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Lusarreta, Hiriberri Artzibar, Arrieta, Saragueta, Urdirotz, Uritz, Espotz, Imizkotz, Gorraitz.

Barrutiaren titularra: Saraguetako Kontzejua.

Saraguetan (Artzibar), 2021eko apirilaren 27an.–Kontzejuko burua, Miguel Angel Cervantes Aranaz.

Iragarkiaren kodea: L2107138