115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko aurrekontuko 4. aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, martxoaren 16an, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganda, Udalbatzak behin betiko onestea erabaki zuen, 2021eko apirilaren 13ko osoko bilkuran, eta kapituluka argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

4/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 54.177,96 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 671,26 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 614,17 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.375,00 euro.

Gastuak, guztira: 76.838,39 euro.

FINANTZAKETA:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 11.315,30 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 44.288,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 21.235,09 euro.

Finantzaketa, guztira: 76.838,39 euro.

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2106834