115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2021eko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren 2021eko aurrekontuan (1/2021 espedientea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Longidan, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2107220