115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko, eraikinen energia efizientziarako eta autokontsumoko instalazioetarako. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Larragako udalerrian etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko, eraikinen energia efizientziarako eta autokontsumoko instalazioetarako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Larragan, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2107101