115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑELA

Kontzejuaren ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Iruñelako Kontzejuak, 2021eko martxoaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Iruñelako Kontzejuaren (Deierri) eskumeneko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñelan, 2021eko apirilaren 6an.–Kontzejuko burua, Iñaki Atondo Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L2106831