115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Ordenantza, Etxarri Aranatzen autokarabanak eta etxebizitza ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2021eko maiatzaren 3an, egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxarri Aranatzen autokarabanak eta etxebizitza ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2107678