115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

13E/2021 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia eta plan hori aldatzeko espedienteetako arauak, orain arte argitaratu gabekoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.

Horrenbestez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gobernuak 2001eko maiatzaren 14ko Erabakiaren bidez onetsi zuen Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia (1. eranskina) eta plan hori aldatzeko espedienteetako arauak, orain arte argitaratu gabekoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzea:

–Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Nafarroako Industria Lurzorua, SAk sustatua, Nafarroako Gobernuak 2003ko uztailaren 15eko Erabakiaren bidez onetsi zuena. (2. eranskina).

–Comarca 2 Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Planaren araudiaren 29. artikuluari eta haren aplikazioak ukitutako xedapenei buruzkoa, Nasuinsak sustatua, Nafarroako Gobernuak 2005eko apirilaren 18ko Erabakiaren bidez onetsi zuena. (3. eranskina).

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak zenbatuko dira ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Galarko Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 7an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ARAUDIA

1. eranskina.–Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala (PDFa).

2. eranskina.–Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Nafarroako Industria Lurzorua, SAk sustatua (PDFa).

3. eranskina.–Comarca 2 Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, 29. artikuluari buruzkoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2106729