115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen MC3 aurrekontu-aldaketa, 2021era luzatutako 2020ko aurrekontu orokor luzatuko aparteko kredituari buruzkoa.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Castejonen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2107106