115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

4/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuko 04/2021 aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2021eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2107260