115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoak, 2021-2022 ikasturterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoak 2021-2022 ikasturterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan ere.

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, erabakiaren testu osoa argitaratzen da:

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2021eko maiatzaren 3an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

LUIS MORONDO UDAL MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOAK 2021-2022 IKASTURTERAKO

Erroldatuak

Matrikula > 7 urte

457,00 euro

5 urte

142,00 euro

6 urte

219,00 euro

Erroldatu gabeak

Matrikula > 7 urte

686,00 euro

5 urte

258,00 euro

6 urte

398,00 euro

Bakarrik Taldea*

–Konboak

–Big Band

–Akordeoi orkestra

–Txistu banda

–Helduen taldea

–Helduen Kamara taldea

136,00 euro

–Orkestra gaztea

204,00 euro

–Banda gaztea

271,00 euro

(*) Bakarrik Taldean matrikulatzea zuzendaritzaren baimenaren mende egonen da, eta ikasleak bere espezialitateko maila guztiak amaitu baditu soilik egin ahalko da.

Gelen alokairua

Egunean 2 ordu bitarte

89,00 euro

Egunean 2-3 ordu bitarte

112,00 euro

Egunean 3-4 ordu bitarte

150,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2107159