115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Auzolana arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena

Bakaikuko Udalak, 2021eko apirilaren 30ean egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zion Bakaikuko Auzolana arautzeko ordenantzari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, onartutako aldaketa jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko erakustaldian alegaziorik aurkezten ez bada, Bakaikuko Auzolana arautzen duen ordenantza behin betiko onartuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bakaikun, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2107083