115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

105/2021 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, argitara ematen dituena autonomia erkidegoen eremuko 2019-2020ko lekualdatze lehiaketarako deialdian esleitutako destinoak, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren urriaren 28ko 210/2020 epaia betetzearen ondorioz.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 24an emandako 3615/2019 Ebazpenaren bidez, autonomia erkidegoen eremuko lekualdatze lehiaketarako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak.

Aipatutako ebazpenean arauturiko prozedura bukaturik eta haren hamahirugarren oinarria betez, 2020ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29koan, 59/2020 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, argitara ematen dituena autonomia erkidegoen eremuko lekualdatze lehiaketarako deialdian kidego hauetako irakasle funtzionarioei esleitutako destinoak: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak (2020ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 29koa).

Ondoren, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 23ko 856/2021 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren urriaren 28ko 210/2020 epaia bete zen, Saioa Remírez García andrearen demanda baietsi baitzuen epaiak.

Aipatutako martxoaren 23ko 856/2021 Ebazpenak Saioa Remírez García andreari praktiketako funtzionario gisa destinoa esleitzen dio, 2020ko irailaren 1etik aitzinako ondorioekin, eta, horrenbestez, Musika (euskara) espezialitateko praktiketako funtzionarioen destinoen behin betiko esleipena aldatzen du lekualdatze lehiaketan. Lekualdatze lehiaketa horretarako deia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 24ko 3615/2019 Ebazpenaren bidez egin zen, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 59/2020 Ebazpenean argitaratu ziren destinoak. Orobat, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari agintzen dio 210/2020 epaia betetzearen ondorioz esleitutako destinoak argitara ditzan Hezkuntza Departamentuaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Argitara ematea autonomia erkidegoen eremuko 2019-2020ko lekualdatze lehiaketarako deialdian praktiketako funtzionarioei esleitutako destinoak, maisu-maistren kidegoko Musika (euskara) espezialitaterako, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren urriaren 28ko 210/2020 epaia betetzearen ondorioz, ebazpen honen eranskinaren arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2021eko apirilaren 15ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

ERANSKINA

Esleitutako destinoak

PARTE-HARTZAILEA

EPAIA BETE ONDOREN ESLEITUTAKO LANPOSTUA

Ikastetxea

Espezialitatea eta hizkuntza

1.–Remirez Garcia, Saioa

Iruñeko Elorri HLHIP

Musika (euskara)-Ibiltaria

2.–Alemán Echenique, Izaskun

Altsasuko Zelandi HLHIP

Musika (euskara)

3.–Fernandez Alvaro, Axier

Erroko San Esteban HLHIP

Musika (euskara)

4.–Andueza Igoa, Uxua

Lizarrako Remontival HLHIP

Musika (euskara)-Ibiltaria

5.–Gulina Velasco, Oihane

Olaztiko Domingo Bados HLHIP

Musika (euskara)

6.–Iraeta Uribeetxeberria, Intza

Lanposturik gabe

Lanposturik gabe

7.–Ozcoidi Irurozqui, Maite

Garraldako Nuestra Señora de Orreaga HLHIP

Musika (euskara)-Ibiltaria

Iragarkiaren kodea: F2106191