115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Rocaforten (Zangoza) lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza hartzea.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 379/2021 Ebazpenaren bidez, xedatu da Rocaforteko (Zangoza) lurzatiak biltzean interesdun direnei dagozkien ordezkapen finken behin-behineko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Finken mugak eta zuinketa nola geldituko diren zehaztu denez, eta obrak egiteko daudenez, bidezko da ordezpen finka berrien jabetza behin-behinean ematea, bat etorriz Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean ezarritakoarekin.

Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezpen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Rocaforteko Kontzejuan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezpen finken azaleraren eta lurzatiak biltzeko espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzailea konpentsatzea soberako lurren kontura edo, hori ezinezkoa bada, kalte-ordaina eskudirutan ematea, inguruabarren arabera.

Iruñean, 2021eko apirilaren 16an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2106263