115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinekoz onesten duena “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 k.p.an” izeneko eraikuntza proiektua.

Eraikuntza proiektu hau aurkeztu da behin-behineko onespena emateko: “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 k.p.an”.

N-121 saihesbidea 2008an proiektatu zen, Nafarroako Errepideen 2002-2009 II. Plan Zuzentzailean sartuta dago eta honako ezaugarri hauek ditu: 3,50 metroko erreiak dituen galtzada bakarra, 1,50 metroko bazterbideak eta 0,50 metroko bermak alde bakoitzean.

Lanak 2010ean egin ziren.

Gaur egun, inguru horretan 121-B errepideak ez du sarbide zuzenik Elizondo herrira. Horrek eragin du sarbide berri bat aztertzeko beharra, eta hori da eraikuntza proiektu honen xedea.

N-121-Arekiko lotura 50 metroko luzerako falka txikia izanen da, irteteko nahiz sartzeko.

Sartzeko adar berriaren sekzioa horrelakoa da: bi errei, bakoitza 3 metrokoa, 0,5 metroko bazterbideak eta 0,5 metroko bermak.

Proiektuak ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratzea aurreikusten du.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinekoz onestea eraikuntza proiektu hau: “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 k.p.an” .

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta Baztango udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 k.p.an” eraikuntza proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA m²

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Mendiberri Salaburu, Begoña

677

17

131A

Belardia

Mendiberri Salaburu, Elisa

Salaburu Galainena, Eusebio

Salaburu Igarzabal, Julia Elena

BA-02

Eliceche Eliceche, Ignacio

656

17

103A

Belardia

BA-03

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

1.243

17

132A

Belardia

BA-04

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoa)

7

17

130A

Belardia

BA-05

Baztango Udala

21

17

124A

Belardia

Ukitutako erdi- eta behe-tentsioko linea elektrikoko zerbitzuak berrezartzea

FINKA

ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN EZARPENA
ml-m²

DESJ.

EUSK._KUTX.

ALDI BAT.
OKUP.

ZERBITZU
MOTA

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Mendiberri Salaburu, Begoña

33

132

2-12

132

ET

17

131A

Belardia

Mendiberri Salaburu, Elisa

Salaburu Galainena, Eusebio

Salaburu Igarzabal, Julia Elena

BA-03

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

68

190

2-12

-

BT

17

132A

Belardia

30

128

1-6

155

ET

BA-04

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoa)

14

47

1-6

23

ET

17

130A

Belardia

BA-05

Baztango Udala

16

64

-

60

ET

17

124A

Belardia

Ukitutako gasbideko zerbitzuak berrezartzea

FINKA ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN EZARPENA
ml-m²

DESJ.

EUSK._KUTX.

ALDI BAT.
OKUP.

ZERBITZU
MOTA

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

BA-02

Eliceche Eliceche, Ignacio

46

127

3-12

255

GASA

17

103A

Belardia

Ukitutako hornidura zerbitzuak berrezartzea

FINKA ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN EZARPENA
ml-m²

DESJ.

EUSK._KUTX.

ALDI BAT.
OKUP.

ZERBITZU
MOTA

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-03

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

11

20

1-4

66

AB

17

132A

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2107720