115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1281/2021 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen 24 lanpostu betetzeko. Lanpostu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak dira.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza hori Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari zegokion, eta hartan sartu ziren, besteak beste, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen 24 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak.

Gero, Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 30ean emandako 96/2021 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostuak berariazko lehiaketaren bidez betetzeko.

Hala xedatzen baitu 39. artikuluan azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeak, Nafarroako Poliziei buruzkoak, inspektoreordeen lanpostu hutsak beteko dira, deitutako lanpostu hutsen gainean, agente lehenaren kategoria dutenen barne igoeraren bidez. Horretarako, oposizio-lehiaketa eginen da.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da deialdia eta dagozkion oinarriak onestea Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen 24 lanpostu betetzeko barne igoeraren bidez, oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez. Lanpostu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen 24 lanpostu betetzeko barne igoeraren bidez, oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez. Lanpostu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiari, Foruzaingoko buruari eta epaimahaikideei.

Iruñean, 2021eko apirilaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, NAFARROAKO FORUZAINGOKO INSPEKTOREORDEEN 24 LANPOSTU BETETZEKO BARNE IGOERAREN BIDEZ, OPOSIZIO-LEHIAKETAREN PROZEDURAREN BIDEZ

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 24 lanpostu betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak, Nafarroako Foruzaingoari atxikiak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; zehazki, eskainiko dira Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 96/2021 Ebazpenaren bidez deitutako berariazko lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak eta destinoak.

1.2. Hogeita lau lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

a) 16 lanpostu barne igoerako txandan, Nafarroako Foruzaingoko kide finkoentzat (barne igoerako txanda).

b) 8 lanpostu igoera txanda irekian, Nafarroako polizia kidego guztietako kide finkoentzat (igoera txanda irekia).

1.3. Igoera txanda irekian betetzen ez diren lanpostuak barne igoerako txandari gehituko zaizkio.

Barne igoerako txandan lanpostu hutsen bat bete gabe gelditzen bada izangaiak hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabekotzat joko da, eta ez zaie gehituko igoera txanda irekikoei.

Barne igoerako txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute igoera txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

1.4. Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia egin aurretik zehaztuko da zenbat lanpostu huts hauta daitezkeen txanda bakoitzean. Ekitaldi hori deialdiaren 8. oinarrian aipatzen da.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Hautapen prozedura hau honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz gauzatuko da: azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Poliziei buruzkoa; abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duena; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; martxoaren 25eko 30/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituena; azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan; aplikatu beharreko gainerako arauak; eta deialdiaren oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan, barne igoerako txandan, onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Barne igoerako txandako izangaiak:

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea Nafarroako Foruzaingoko agente lehenaren lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik.

b) Kasuan kasuko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo horietako baten baliokidea den beste titulu bat izatea, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasmailak gaindituak izatea, edo horietako bat eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bigarren jarduerako egoera administratiboan deklaratua ez izatea.

3.1.2. Igoera txanda irekiko izangaiak:

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartzearen egunetik hasita, Nafarroako polizia kidego bateko agente lehenaren lanpostuan.

b) Kasuan kasuko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo horietako baten baliokidea den beste titulu bat izatea, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasmailak gaindituak izatea, edo horietako bat eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bigarren jarduerako egoera administratiboan deklaratua ez izatea.

3.2. Lortu nahi izanez gero A motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimena izateko baldintza duen lanpostu bat, dagokion gidabaimena edukitzea.

3.3. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatuko; izan ere, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori.

Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

4.–Eskaerak eta dokumentazioa.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa Enplegu publikoko deialdien barnean, deialdi honi dagokion erreseinan, hain zuzen.

4.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

4.3.1. Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta eta telematika bidez, aurreko apartatuan adierazitako helbidea erabiliz:

Bat.–Oposizio-lehiaketan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, bi igoera txandetako edozeinetan parte hartzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Deialdiaren 3. oinarriko 3.1.1.c) eta 3.1.2.c) apartatuetan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Alegaturiko merezimenduak frogatzen dituzten agiriak, II. eranskineko baremoaren araberakoak, eta, horiekin batera, alegatzen diren merezimenduak jasotzen dituen zerrenda bat.

Izangaiek merezimenduak alegatu beharko dituzte, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Aurrekoa gorabehera, barne igoerako txandan parte hartzen dutenek ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta organo deitzaileak epaimahaiaren esku jarriko baititu, hark balora ditzan:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan egindako eta aitortutako zerbitzuak.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak nahiz Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Bestalde, igoera txanda irekian parte hartzen dutenek ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta organo deitzaileak epaimahaiaren esku jarriko baititu, hark balora ditzan:

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak nahiz Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Igoera txanda irekian parte hartzen dutenek egindako zerbitzuei buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eskumena duen administrazio publikoak emana, non zehatz-mehatz agertuko baita zer zerbitzu eman den lanpostu bakoitzean, II. eranskineko baremoari jarraikiz, berariaz adierazita zer egunetan hasi eta bukatu ziren zerbitzu horiek, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein datu ere.

Bi.–Igoera txanda irekian parte hartzea eskatzen duten izangaiek honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

Organo eskudunak emandako ziurtagiria, frogatzen duena interesdunak gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela agente lehenaren lanpostuan, jabetza hartu zuen egunetik hasita; orobat agertuko da jatorrizko lanpostuan zer-nolako egoera administratibotan dagoen interesduna (jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian), zein den haren lanbide-identifikazioko zenbakia, eta Nafarroako zein polizia kidegotakoa den edo atxikipeneko toki entitatea zein den.

4.3.2. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.5. Aurreko apartatuetan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan izangaien datu hauek baizik ez dira jasoko: lanbide-identifikazioko zenbakia, izangaia Nafarroako zein polizia kidegotakoa den edo atxikipeneko toki entitatea zein den, eta zein igoera-txandatan aurkezten den.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Osaera.

Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Miguel Ángel Escudero Calvo jauna, Tuterako Foruzain Etxeko komisario burua.

Ordezko epaimahaiburua: Gerardo Goñi Ilundain jauna, foruzain-komisario nagusia, Ikuskapen Orokorraren Arloko burua.

–Epaimahaikidea: Julián Huarte Rodríguez jauna, foruzain-komisarioa, Polizia Zientifikoaren burua.

Ordezkoa: Ángel Huarte Itoiz jauna, foruzain-inspektorea, Garapen Teknologikoaren eta Kalitatearen Brigadako burua.

–Epaimahaikidea: Xabier Ibáñez Sagardoy jauna, foruzain-inspektoreordea, Delinkuentzia Ekonomikoaren Taldeko burua.

Ordezkoa: Javier de Miguel Zurbano jauna, Foruzaingoko inspektoreordea.

–Epaimahaikidea: Eduardo Martín Vizcaíno jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Javier Ignacio Sarasate Sarasate jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: José Antonio Goicoa Andrés jauna, Foruzaingoko inspektoreordea, Giza Baliabideen Taldeko burua.

Ordezko idazkaria: Olga Virginia López Vera andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

6.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin epaimahaia eratua denean, baldin epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badaude edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, jarraituko zaie martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 23.2 artikuluei (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala).

6.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Epaimahaiak, elkarren segidan eta hurrenkeran, oposizio-lehiaketaren elementu hauek baloratuko ditu:

a) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko ezagutzen gaineko proba teoriko-praktikoa: gehienez ere ehun eta berrogeita hamar (150) puntu.

b) Proba psikoteknikoak: gehienez ere hirurogeita hamar (70) puntu.

c) Lehiaketaren merezimenduak:

–Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: gehienez ere hogeita bost (25) puntu.

–Sariak: gehienez ere bi koma berrogeita hamar (2,50) puntu.

–Hizkuntzak jakitea: gehienez ere hogeita hiru koma berrogeita hamabi puntu (23,52).

7.2. Hautaprobak 2021eko urritik aurrera hasiko dira.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean lehen proba egiteko tokia, eguna eta hasteko ordua zehaztuko dira.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren webgunean, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Prozesutik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Hautapen prozedura oinarri honetako apartatuetan zehazten da. Hautaprobak deialdiko I. eranskinean adierazten diren gaiei buruzkoak izanen dira, eta aipatu eranskinean ezarritako ordena berean eginen dira.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

7.3. Ezagutzen proba teoriko-praktikoa.

100 galderari erantzun beharko zaie idatziz, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruz (I. eranskinean dago gai-zerrenda). Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzarengatik zuzen erantzundako galdera baten balioaren herena kenduko da.

Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

Proba egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik edo gailu elektronikorik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

Proba 150 puntuz baloratuko da, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 75 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek proba honetan lortzen dituzten puntuazioak.

7.4. Proba psikoteknikoak.

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoari noraino egokitzen zaizkion neurtu beharrez.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du proba hori. Ebaluazio talde berak eginen die proba izangai guztiei, eta diskrezioz jokatuko da, halako moduan non bermatu beharko baita ebaluazio taldeak ez duela jakinen zein izangairi dagozkion aurreko probaren emaitzak.

Unitate horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba hau ez da baztergarria izanen eta 0tik 70 puntura baloratuko da.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek ariketetan lortzen dituzten puntuazioak.

7.5. Lehiaketako merezimenduen balorazioa:

Epaimahaiak aurreko probak gainditu dituzten izangaiek alegatzen eta justifikatzen dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko ditu.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu horiek frogatzeko agiriak telematika bidez aurkeztuko dira online eskaeran, 4.3 oinarrian adierazitako helbidearen bitartez, eta, horiekin batera, zerrenda bat, adieraziz zer merezimendu alegatzen diren.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzean jasotako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Proba guztiak bukatuta eta merezimenduen balorazioa egin ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus) izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek puntuazioaren edo merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamazioen epea igarota eta horiek ebatzita, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Probak bukatu eta merezimenduen balorazioa egin ondoren, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian argitaratuko du oposizio-lehiaketako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, igoera txandaren arabera bereizirik (barnekoa eta irekia), lortutako puntuazio-ordenan, handienetik txikienera, oposizio-lehiaketako elementu bakoitzean lortutako puntuazioak batuta. Kontuan hartuko da euskarak, merezimendu gisa, balorazio desberdina duela, zein eremutan duen atxikipena bete beharreko lanpostu hutsak.

Berdinketarik izan bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasun onarturik handiena dutenen alde joko da. Horrekin ere berdinketak baldin badirau, izangai zaharrenaren alde joko da.

8.2. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

Lehendabizi, barne igoerako txandako izangaiek aukeratuko dute lanpostu hutsa, hots, Nafarroako Foruzaingoko kide direnek; bigarrenik, igoera txanda irekiko izangaiek aukeratuko dute.

8.3. Barne Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia deituko du, eta zehaztuko du zein den aukeraketa egiteko epea. Horretarako, honako hauek emanen ditu argitara: hauta daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda; txanda bakoitzean zenbat lanpostu hauta daitezkeen, deialdi honen lehenengo oinarriarekin bat; eta txanda bakoitzeko izangaien zerrenda, lanpostu hutsak aukeratzeko duten lehentasun-ordenari jarraikiz, eta puntuazioaren arabera ordenatuta, aintzat hartuta euskarak, merezimendu gisa, balorazio desberdina duela, zein eremutan duen atxikipena bete beharreko lanpostu hutsak.

Informazio hori jendaurrean jarriko da deialdiaren aipamenean, deialdi honen 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zein lanpostu nahiago duten, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu hutsen artetik.

8.4. Lortu nahi izanez gero A eta A2 motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimena izateko baldintza duen lanpostu bat, izangaiek gidabaimen hori aurkeztu beharko dute Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu hutsen artetik zein nahi duten jakinarazten duten unean.

9.–Prestakuntza ikastaroa.

9.1. Behin lanpostu hutsak aukeraturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdiko lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa. Zerrenda hori ere Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian (www.nafarroa.eus) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko du.

Horrekin batera, eta aldi berean, epaimahaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari behar den komunikazioa igorriko dio, hark zehaztu ditzan prestakuntza ikastaroa hasteko eguna, ordua, tokia eta bestelako jarraibide batzuk.

9.2. Ikastaroa egiteko, onartuen zerrendan ageri diren izangaiek zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa eskatuko diote kide diren administrazio publikoari, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde lanpostuan sartzeko prestakuntza ikastaroa hasten den egunetik aurrerako ondorioekin. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoarekin.

9.3. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko dizkio.

Ikastaroak iraun bitartean, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikitako izangaiek dagozkien ordainsariak jasoko dituzte, indarreko araudiarekin bat.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, izangaiek berehalakoan itzuli beharko dute jardunera, jatorrizko Administrazioan zerbitzu berezietan deklaratuak izan aurretik zuten lanpostura.

9.4. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztergarria izanen da, eta irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da (aipatutako foru dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua).

Ikastaroaren kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da.

Prestakuntza ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Ezin dira izendatu “ez gai” kalifikazioa lortzen dutenak.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak ikastaroa gainditzen duten izangaien zerrenda igorriko dio epaimahaiari, prestakuntza ikastaroan “Gai” kalifikazioa lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena egin dezan.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du hautapen prozeduran jarraitzeko eskubidea galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

9.5. Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (hautapen prozesuan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio izendapen proposamena.

Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruzko erreseinan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta izangaiei eskatuko zaie beharrezkoa den dokumentazioa aurkez dezatela.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak.

10.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiek Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emanen dute eta bertan kidetuko dira eta araubide horrek babestuko ditu, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako araubidean izena emanak badira, izendatu aitzin; orduan babes araubide horretan irautea erabakitzen ahalko dute edo aipatutako Gizarte Segurantzaren araubide orokorrera afiliatzen ahalko dira.

10.3. Izendapenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izangaiek lanpostuaren jabetza hartuko dute hartan adierazten den egunean.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostuaz jabetzen ez direnek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko eta Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei eta balorazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, helbide honetan argitaratuko da: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, “Enplegu publikoaren deialdiak” atalean, deialdi honi dagokion fitxan.

12.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoez. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, hizpide dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Egikaritzea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

19. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. V. titulua. Arretarako eta oneratzeko baliabideak eta zerbitzuak. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra. VIII. titulua. Laguntza juridikoa eta justiziara jotzea: I. kapitulua. Laguntza juridiko espezializatua.

20. gaia.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun indarrek eta kidegoek leku publikoetan bideokamerak erabiltzeari buruzkoa.

21. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

22. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Hitzaurrea. I. kapitulua. II. kapitulua. III. kapitulua. V. kapitulua (30. artikulutik 37.era, 47. artikulutik 49.era, eta 52. artikulua). Seigarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena.

23. gaia.–137/1993 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa, Armen Erregelamendua onesten duena. Atariko kapitulua. Xedapen orokorrak. 1. atala. Xedea eta eremua, 1. artikulua. 2. atala. Definizioak, 2. artikulua. 3. atala. Arauzko armen sailkapena, 3. artikulua. 4. atala. Debekatutako armak, 4. artikulua. IV. kapitulua. Armen titulartasunari buruzko dokumentazioa. 1. atala. Jabetzako gidak. 88. eta 89. artikuluak. 2. atala. Arma ikuskatzea, 90. artikulua. 3. atala. Armak aldi baterako lagatzea, 91. artikulua. 4. atala. Titulartasuna aldatzea, 92. artikulutik 95.era. V. kapitulua. Lizentziak, baimen bereziak eta arma txartelak. 1. atala. Lizentzia orokorrak eta txartelak, 96. artikulutik 108.era. 2. atala. Armak erabiltzeko baimen bereziak adingabeentzat, 109. artikulua. VII. kapitulua. Xedapen komunak armak eduki eta erabiltzeari buruz. 1. atala. Xedapen orokorrak, 144. artikulutik 149.era. VIII. kapitulua. Zehapen araubidea, 155. artikulutik 164.era. IX. kapitulua. Gordailututako eta konfiskatutako armak, 165. artikulutik 167.era.

24. gaia.–55/2010 Foru Dekretua, irailaren 13koa, Nafarroako Foruzaingoko funtzionarioen jardueran laneko arriskuen prebentziorako arauak ezartzen dituena.

25. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.

26. gaia.–2020-2023 aldirako Plan Estrategikoa, Sarrera, Diagnostikoaren ondorioak, 2020-2023 aldirako Estrategia eta Gobernantza.

27. gaia.–Plangintza estrategikoa, prozesuetan oinarritutako kudeaketa eta aginte-koadroak.

28. gaia.–Kudeaketa aurreratuaren eredua.

29. gaia.–Lidergoa.

30. gaia.–Gatazkak konpontzeko bitartekaritza.

31. gaia.–10.18-R prozedura, lan munduan indarkeria eta jazarpen moral, sexual eta baztertzailearen egoerei aurrea hartu, ebatzi eta jarraitzeko.

32. gaia.–Polizia-informaziorako sistemak. QaSer zerbitzu koadrantea.

33. gaia.–Suizidioa. Jokabide suizidei loturiko aldagaiak. Osasun sistemaren erantzuna suizidioaren aurrean. Bizirik ateratzen direnak. Jokabide suizidak zaintzeko protokoloa Foruzaingoan.

34. gaia.–Polizia-inteligentzia. Inteligentziaren hastapenak: informazioaren zikloa. Analisi kriminalaren kontzeptua eta aplikazioak.

35. gaia.–Erakunde eta talde kriminalak. Gazte talde biolentoak.

36. gaia.–Kriminalistika. Begi-ikuskapena. Lofoskopia. Dokumentoskopia eta grafistika.

37. gaia.–Genero indarkeria. Genero indarkeriaren subjektuak: erasotzaileak eta biktimak. Indarkeriaren zikloa. Protokoloa genero indarkeriaren arrisku mailaren polizia-balorazioa egiteko eta biktimen segurtasuna kudeatzeko.

38. gaia.–Zigor Kodea eta pertsonen kontrako delituak. Desagerturiko pertsonen polizia-tratamendua. Gorroto-delituak.

39. gaia.–Delitu ekonomikoa. Zigor Kodea eta delitu ekonomikoa. Kapitalak zuritzea. Delitu fiskalak. Zerga paradisuak.

40. gaia.–Babesa. Babes sistema baten eginkizunak. Segurtasun zerbitzu baten plangintza. Patruilatzea.

41. gaia.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: atariko titulua. Zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. liburua. I. titulua. Zigor arloko arau-hausteak. II. titulua. Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. V. titulua. Delituetatik eta prozesuko kostuetatik eratorritako erantzukizun zibila (I. eta II. kapituluak).

42. gaia.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Prozedura Kriminalari buruzko Legea: II. liburua. Sumarioa. I. titulua. Salaketa. III. titulua. Polizia judiziala. V. titulua. Delitua egiaztatzea eta delitugilea nor den ikertzea. VI. titulua. Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. II. kapitulua. Atxiloketa. IV. kapitulua. Defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua.

43. gaia.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

44. gaia.–16/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Jokoari buruzkoa.

45. gaia.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra. atariko titulua. I. titulua: Zirkulazioko portaera arau orokorrak. II. titulua: Ibilgailuen zirkulazioa. III. titulua: Interesa duten beste arau batzuk. IV. titulua: I. kapitulua. II. kapitulua. VI. kapitulua: 1. atala, 2. atala eta 3. atala.

46. gaia.–818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onesten duena. I. titulua. Gidatzeko behar diren administrazio baimenak. I. kapitulua. Gidabaimena eta gidalizentzia. II. kapitulua. Beste lurralde batzuetan lortutako gidabaimenak. III. kapitulua. Gidatzeko beste administrazio baimen batzuk. IV. kapitulua. Gidatzeko administrazio baimenaren deuseztasuna edo kaltegarritasuna eta indarra galtzea. II. titulua. Gidatzen irakastea eta gidatzeko administrazio baimena lortzeko egin beharreko gaitasun probak. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Gaitasun psiko-fisikoaren probak. III. kapitulua. Ibilgailu motordunak gidatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, gaitasunak eta portaerak egiaztatzeko egin beharreko probak. IV. kapitulua. Gidatzeko baimen berezia lortu edo luzatzeko beharrezkoak diren ezagutzak egiaztatzeko egin beharreko probak.

47. gaia.–818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onesten duena. IV. titulua. Arau-hausteak eta zehapenak. V. Titulua. Gidarien eta arau-hausleen erregistroa. I. eranskina. Europar Batasuneko gidabaimena. II. eranskina. Gidalizentzia eta gidatzeko beste baimen batzuk.

48. gaia.–2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onesten duena. I. titulua. Arau orokorrak. Kapitulu bakarra. 1 eta 2. artikuluak. II. titulua. Ibilgailu motordunen, atoien eta erdi-atoien homologazioa, ikuskapena eta baldintza teknikoak. I. kapitulua. Homologazioa eta azterketa teknikoa. 5. artikulutik 10.era, biak barne. II. kapitulua. Baldintza teknikoak. 11. artikulutik 20.era, biak barne. III. titulua. Ziklomotorrak, zikloak, animaliek tiratutako ibilgailuak eta tranbiak. I. kapitulua. Ziklomotorrak. 21. artikulua. II. kapitulua. Zikloak, animaliek tiratutako ibilgailuak eta tranbiak. 22. artikulutik 24.era, biak barne.

49. gaia.–2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onesten duena. IV. titulua. Ibilgailuen zirkulazio-baimenak. I. kapitulua. Matrikulazioa. 25 eta 26. artikuluak. II. kapitulua. Matrikulazio arrunta. 27. artikulutik 30.era, biak barne. III. kapitulua. Ibilgailuaren titularra aldatzea. 31. artikulutik 33.era, biak barne. IV. kapitulua. Ibilgailuei baja ematea eta birgaitzea. 34. artikulutik 37.era, biak barne. V. kapitulua. Matrikula bereziak. 39. artikulutik 41.era, biak barne. VI. kapitulua. Zirkulatzeko aldi baterako baimenak. 42. artikulutik 48.era, biak barne. VII. kapitulua. Matrikula-plakak. 49. artikulua. VIII. kapitulua. Ibilgailuak atzerrian zirkulatzea. 50. artikulua. IX. kapitulua. Zirkulazio-baimenen baliogabetasuna, baliogabetzea, indar-galtzea eta kautelazko etendura. 51. artikulua.

50. gaia.–1507/2008 Errege Dekretua, irailaren 12koa, Ibilgailu motordunen zirkulaziorako erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua onesten duena. 1. kapitulua. Xedapen orokorrak. 2. kapitulua. Nahitaezko aseguruari buruzko dokumentazioa. 3. kapitulua. Nahitaezko aseguruaren kalte-ordaina ordaintzea. 4. kapitulua. Aseguru-entitatearen identifikazioa eta asegurua izateko betebeharra kontrolatzea. Lehenengo xedapen gehigarria. Bigarren xedapen gehigarria. Eranskina: Asegurudun ibilgailuen fitxategi informatikoa (FIVA).

51. gaia.–1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Lurreko garraioaren antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duena. I. titulua. Garraiobide guztientzako xedapenak. 1. kapitulua. Aplikazio-eremua, eskumen araubidea eta antolamendu administratiboaren printzipioak. 1. artikulua. III. kapitulua. Lurreko garraioaren ikuskapen zerbitzuak. 14., 16., 17. eta 20. artikuluak. II. titulua. Errepideko garraioei eta horien jarduera laguntzaile eta osagarriei aplikatu beharreko xedapen orokorrak. 1. kapitulua. Jardueran aritzeko aurretiazko baldintza pertsonalak. 33. artikulua. 2. kapitulua. Gaitzen duten tituluak. 45 eta 46. artikuluak. III. titulua. Bidaiarien garraio erregularrak. 6. kapitulua. Erabilera bereziko garraio erregularrak. 105 eta 107. artikuluak. IV. titulua. Garraio diskrezionalak eta garraio berezien motak. 1. kapitulua. Salgaien eta bidaiarien garraio publiko berezia: Baimenak eta araubide juridikoa. 122. artikulua. 2. kapitulua. Berariazko garraiobide jakin batzuei buruzko arauak. 123., 125., 126., 127., 133., 134., 135. eta 139. artikuluak. IV. kapitulua. Nazioarteko garraioa. 144., 154. eta 155. artikuluak. V. titulua. Errepideko garraioaren jarduera laguntzaile eta osagarriak. 1. kapitulua. Ibilgailuen errentamendua. 180 eta 182. artikuluak. VI. titulua. Errepideko garraioaren eta haren jarduera laguntzaile eta osagarriak zehatu eta kontrolatzeko araubidea. I. kapitulua. Erantzukizunaren gaineko arauak. 193., 194. eta 195. artikuluak. II. kapitulua. Arau-hausteak. 196. artikulua. III. kapitulua. Zehapenak. 200.1. artikulua. IV. kapitulua. Zehapen prozedura. 207., 213. eta 216. artikuluak. VI. kapitulua. Kontrol agiriak. 222. artikulua.

52. gaia.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

53. gaia.–17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.

54. gaia.–Animaliak babesteko Legea. I. titulua.–Xedapen orokorrak. II. titulua.–Betebeharrak eta debekuak. III. titulua.–Identifikazioa, osasun kontrola, hilketa eta eutanasia. V. titulua.–Animalia abandonatuak, adopzioa eta katu-koloniak. IX. titulua.–Ikuskatzea, zaintza eta kautela-neurriak.

55. gaia.–57/2002 Foru Dekretua, martxoaren 25ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua.

56. gaia.–Polizia-deontologia: definizio orokorrak; aplikatzeko araudia; polizia-deontologia eta giza eskubideak Nafarroako Foruzaingoan.

57. gaia.–Toxikomaniak eta alkoholismoa. Tabakoa, alkohola eta legez kontrako drogak Espainian: horiek pertsonengan dituzten ondorioak. Drogak kontsumitzeagatiko eta/edo horiekin trafikatzeagatiko delituak Espainian, eta izan daitezkeen zehapenei buruzko informazioa.

58. gaia.–Delitugilea: delituen tipologia. Delitugile arrunta. Delitugile bortitza. Delitugile sexuala. Delitugile gazteak. Adingabearen erantzukizun penala. Ziberdelinkuentzia.

59. gaia.–Biktima: sarrera eta esparru kontzeptuala. Biktimizazio motak. Delituak biktimarengan dituen ondorioak. Biktima motak. Beldurra eta delitua. Polizia eta biktima.

60. gaia.–Trebetasun sozialak eta komunikazio teknikak.

II. ERANSKINA

Lehiaketaren baremoa

–Merezimenduak baloratzeko:

A) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

a) Nafarroako polizia kidegoetan edo Nafarroako udaltzainen kidegoan egindako zerbitzuak:

a.1) Nafarroako Polizia Kidego batean edo Nafarroako Udaltzaingo batean, polizia edo agente lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: bat koma hogeita bost (1,25) puntu.

a.2) Nafarroako Polizia Kidego batean edo Nafarroako Udaltzaingo batean, kabo edo agente lehenaren lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: bat koma berrogeita hamar (1,50) puntu.

b) Administrazio publiko baten menpe, beste segurtasun indar eta kidego batzuetan, lanpostu finkoa izanda, egindako zerbitzuak: zerbitzu urte bakoitzeko, 1,25 eta 1,50 puntu artean, a.1) eta a.2) apartatuetan ezarritako banaketaren arabera, dagokion polizia kidegoan zer lanpostu edo kategoria dauden, horren arabera.

c) Edozein administrazio publikotan Nafarroako polizia kidegoetakoak edo udaltzain kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: zero koma hogeita bost (0,25) puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: Zero koma hamar (0,10) puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere hamar (10) puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko (1) balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko beharkizunak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barrenean antolatuak sartuko dira.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: hiru (3) puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere bi (2) puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4) Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere lau (4) puntu.

5) Doktore edo lizentzia maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere bi (2) puntu.

6) Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako bekak edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere lau (4) puntu.

Oharrak B) letra osorako:

1. Poliziaren eginkizunari lotutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honetan. Ez dira inolaz ere baloratuko kidegoan sartzeko edo gora egiteko prestakuntza ikastaroak.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 25 puntukoa izanen da, gehienez.

C) Sariak: gehienez ere 2,50 puntu eskuratzen ahalko dira.

1. Zerbitzu Goraipagarrien plaka: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko esker onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker on pribatuagatik: 0,25 puntu.

D) Hizkuntzak jakitea: gehienez ere hogeita hiru puntu eta berrogeita hamabi (23,52).

–Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira: 5 puntu bakoitzagatik, gehienez ere.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 8,52 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak D) atal osorako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila edo baliokidea izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Gobernuak antolatutako azterketak egiten ahal dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F2107088