114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2021eko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2021eko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren ondorengo aldaketak:

–Zerbitzu anitzetako langilearen plaza (C maila), aurrerantzean, zerbitzu anitzetako-basozain langile izango da (D maila).

–Albinteen lanpostuaren osagarriari buruz.

Onetsitako plantillaren aldaketak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Lesakan, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2107162