114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1238/2021 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzako Zerbitzuak jakinarazi dio Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Lanbide Araubide Juridikoaren Zerbitzuari: zein diren Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuko egungo eskaintzari gehitzen zaizkion ziklo eta talde berriak, eta zein diren ziklo eta talde horietan irakasteko eskudantzia duten kidego eta espezialitateak, 2021-2022 ikasturterako.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren txostena ikusita, beharrezkotzat jotzen da gaurkotzea Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina, zeinak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten baititu, Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoak eta Diseinuaren hezkuntza eskaintza berrira egokitzeko.

Foru Aginduaren 14. artikuluak, 2.1 puntuko b) letrako bigarren paragrafoan, ezartzen du Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzari gaikuntza ematen zaiola eranskin hori ebazpen baten bidez aldatzeko, unibertsitate ikasketa ofizialen arabera eguneratu edo egokitu beharra dagoenean.

Argiago egon dadin, ebazpen honen xedapen zatian adierazten dira zein diren gehitzen diren espezialitateak, eta horietako bakoitzarentzat eskatzen diren titulazioak aipatzen dira. Halaber, xedatzen da Hezkuntzako Kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina osorik argitaratzea, Hezkuntza Departamentuaren web orrian, informazioa emateko.

Horrenbestez, 37/2020 Foru Aginduak (apirilaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena) 14. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntzako Kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina, hiru espezialitate berri sartzeko eta adierazteko zein diren aldi baterako kontratatua izateko eskatzen diren titulazioak:

1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Komunikazioren Prozesuak eta Bideak, titulazio hauetako bat eskatzen da:

–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Informazio Zientziak.

• Ikus-entzunezko Komunikazioa.

• Publizitatea eta Harreman Publikoak.

–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Telekomunikazio Ingeniaritza.

• Ingeniaritza Elektronikoa.

• Ingeniaritza Informatikoa.

–Ingeniaritza Teknikoa edo dagokion gradu titulua:

• Industria Ingeniaritza Teknikoa, Elektronika Industrialeko espezialitatea eta Elektrizitateko espezialitatea.

• Telekomunikazioko Ingeniaritza Teknikoa, espezialitate guztiak.

• Sistema Informatikako Ingeniaritza Teknikoa.

• Gestio Informatikako Ingeniaritza Teknikoa.

2. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzaren Prozesuak eta Produktuak, titulazio hauetako bat eskatzen da:

–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kimika.

–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Industria Ingeniaritza.

• Ingeniaritza Kimikoa.

–Ingeniaritza Teknikoa edo dagokion gradu titulua:

• Industria Ingeniaritza Teknikoa, Ehungintzako espezialitatea.

• Kimika Industrialaren Ingeniaritza Teknikoa.

–Arte Plastikoak eta Diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak:

• Moda Diseinua.

3. Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan Irudi eta Soinuaren Teknikak eta Prozedurak, titulazio hauetako bat eskatzen da:

–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Informatika.

• Ikus-entzunezko Komunikazioa.

• Publizitatea eta Harreman Publikoak.

–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Telekomunikazio Ingeniaritza.

• Ingeniaritza Elektronikoa.

• Ingeniaritza Informatikoa.

–Ingeniaritza Teknikoa edo dagokion gradu titulua:

• Industria Ingeniaritza Teknikoa, Elektronika Industrialeko espezialitatea eta Elektrizitateko espezialitatea.

• Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoa, espezialitate guztiak.

• Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoa.

• Gestio Informatikako Ingeniaritza Teknikoa.

–Goi mailako teknikaria Lanbide Heziketako Irudi eta Soinua lanbide arloko espezialitate batean edo titulu baliokidea.

2. Hezkuntza Departamentuaren webgunean osorik argitaratzea, informazioa emateko, eta aurreko puntuan aipatu aldaketak kontuan hartuta, foru agindu honen I. eranskina: Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Agindua, onesten duena zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Langileen Kontrataziorako Atalera (horiek guztiak Hezkuntza Departamentuko unitateak dira).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2107434