112. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

41/2021 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako onartze prozeduraren jarraibideak eta egutegia, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitatean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira ikasturte bakoitzeko prozesua zehaztuko duten datak eta jarraibideak, bai eta hura garatzeko beste gai batzuk ere, halaxe xedatu baita apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 3. apartatuan. Foru Agindu horren bidez, onartze prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak eta goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako onartze prozedura garatzeko jarraibideak, egutegia eta beste gai batzuk onestea, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen honen eranskinetan daude jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Lanbide heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako
eta goi mailako heziketa zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia

Ikaspostu eskaera

1. Eskatzaile bakoitzak inskripzio orri bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere sei aukera dakartzala, lehentasun ordenaren arabera zehaztuta. Inskripzio orria eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako inskripzioaren tramite fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6899/Lanbide-Heziketako-eta-Arte-Plastikoetako-eta-Diseinuko-zikloetan-izena-ematea

2. Inskripzio orria aurkezteko epea ebazpen honen 6. eranskinean ezartzen den inskripzio epe arrunta da.

3. Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztu edo bulego horietara zuzenduko da inskripzio orria.

Ikastetxeek inskripzio orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

Inskripzio orria bi modutara aurkez daiteke:

a) Telematika bidez, Educa ataritik. Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeari zuzenduko zaio, eta, horretarako, erabiliko da Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako inskripzioaren tramite fitxaren esteka, helbide honetan dagoena:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6899/Lanbide-Heziketako-eta-Arte-Plastikoetako-eta-Diseinuko-zikloetan-izena-ematea

b) Modu presentzialean, lehen aukera gisa zein ziklo hautatzen den, hura eskaintzen duen ikastetxera joanda.

Ikastetxeak laguntza eta sostengua emanen die 2020-2021 ikasturtean bertan matrikulaturik egon diren ikasleei Internet bidezko inskripzioa egin dezaten, bat etorriz apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduan ezarritakoarekin.

2021-2022 ikasturtean onartua izateko prozesuan, salbuespenez, inskripzio orriak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek eskatzen ahalko diete irakasle batzuei egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2021-2022 ikasturteari dagokion inskripziorako eta onartze prozesurako.

4. Inskripzio orrian hainbat heziketa mailetako zikloak aukera daitezke (erdi mailakoak eta goi mailakoak), baita hainbat irakaskuntzetakoak ere (Lanbide Heziketakoak eta Arte Plastikoetako eta Diseinukoak).

5. Horretarako, aurkezten den inskripzio orrian gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dira, lehentasun ordenaren arabera zehaztuak. Aukera bakoitzean, zikloa, ikastetxea, hizkuntza eta txanda agertuko dira beti.

Era berean, inskripzio orrian sarrerako baldintza ere adierazi beharko da, eta, kasua bada, eskatutako irakaskuntzak eta mailak egiteko beste baldintza batzuk ere bai, baldin badaude.

Sarrerako baldintzak, bete beharrekoak eta nota data hauetan frogatu beharko dira:

–Inskripzioa egiteko ezarri diren egunetarako betetzen dituzten pertsonak: ebazpen honen 6. eranskinean inskripzioa egiteko ezarritako epe arruntean.

–2020-2021 ikasturtean sartzeko baldintza beteko duten pertsonak: onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko azken egunera arte (ebazpen honen 6. eranskinean ezartzen da zein den egun hori).

6. Onartze prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, inskripzio orria aurkeztu ondoren onartze prozesuan parte hartu nahi dutela berresten dutenek, “Onartze prozesuan parte hartuko dela berrestea” izeneko oinarrian ezarritakoarekin bat.

7. Sarrerako baldintza gisa eskatzen den maila apaleneko ikasketa titulua baino goragoko ikasmaila bateko titulua duen izangaiak, edo hura 2020-2021 ikasturtean eskuratzea ahalbidetzen duen ikasmailan matrikulaturik dagoenak, inskripzio orrian aipatu egin beharko du sarrerako baldintza gisa, onartze prozesuaren barnean, hautatutako maila eta irakaskuntzetarako dagokion sarrera taldean parte har dezan. Aurrekoa betetzen ez badu, inskripzio orria ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko du.

8. 2020-2021 ikasturtean sarrerako baldintza gisa erabiliko den titulua (DBH, oinarrizko lanbide titulua, teknikaria, Batxilergoa, goi mailako teknikaria, graduko unibertsitate-tituluak, goi mailako arte ikasketak) eskuratzeko ikasketetako azken kurtsoan dagoen izangaiak sarrerako baldintza hori adierazi beharko du inskripzio orrian, hautatutako erdi mailako eta goi mailako zikloetarako, onartze prozesuaren barnean, dagokion sarrera taldean parte har dezan. Aurrekoa betetzen ez badu, inskripzio orria ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko du.

9. Izangai batek eskuratu behar badu 2020-2021 ikasturtean sarrera-proba bat (erdi mailako zikloetarako sarrera-proba, goi mailako zikloetarako sarrera-proba, 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko proba) gainditu izanaren ziurtagiria eta ez dago matrikulaturik zikloetan sartzeko beste baldintza bat betetzea ahalbidetzen duten irakaskuntzetan edo probetan, inskripzio orrian mailarik handieneko sarrera-proba adierazi beharko du sarrerako baldintza gisa, onartze prozesuaren barnean, hautatutako maila eta irakaskuntzetarako dagokion sarrera taldean parte har dezan. Aurrekoa betetzen ez badu, inskripzio orria ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko du.

10. Inskripzio orrian adierazten diren sarrerako baldintzak kasu hauetan aldatzen ahalko dira:

a) 2020-2021 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua eskuratzeko ikasketetan aritu diren ikasleak (DBHren 4. maila, HBHa, DBH titulua eskuratzeko proba). Ikasle horiek ez badute eskuratzen DBHko graduatu titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa zikloetan sartzeko proba adierazi, edo beste edozein baldintza.

Kasu horretan, eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela DBHko gradudun titulua eskuratu 2020-2021 ikasturtean. Informazio hori ez bada ageri EDUCA sisteman, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2020-2021 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, frogatzen duena ez duela eskuratu DBHko graduatu titulua.

b) 2020-2021 ikasturtean oinarrizko lanbide titulu bat eskuratzeko ikasketak (oinarrizko LHko ziklo bateko 2. ikasmaila) egiten aritu diren ikasleak. Ikasle horiek oinarrizko lanbide titulua eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua eskuratzen badituzte, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa adierazi 2020-2021 ikasturtean DBHko gradudun titulua eskuratu izana.

c) 2020-2021 ikasturtean oinarrizko lanbide titulu bat eskuratzeko ikasketak (oinarrizko LHko ziklo bateko 2. ikasmaila) egiten aritu diren ikasleak. Ikasle horiek ez badute eskuratzen oinarrizko lanbide titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa zikloetan sartzeko proba adierazi.

Kasu horretan, eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela oinarrizko lanbide titulua eskuratu 2020-2021 ikasturtean. Informazio hori ez bada ageri EDUCA sisteman, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2020-2021 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, oinarrizko lanbide titulua eskuratu ez izana frogatzen duena.

d) 2020-2021 ikasturtean LHko teknikari titulu bat eskuratzeko ikasketak edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak egiten aritu diren ikasleak (erdi mailako ziklo bateko azken ikasmaila):

–Goi mailako LHko zikloetan inskribatu baldin badira: ikasle horiek ez badute eskuratzen LHko teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulua, LHko goi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa zikloetan sartzeko proba adierazi.

–Erdi mailako zikloetan inskribatu baldin badira: ikasle horiek ez badute eskuratzen teknikari titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta sartzeko beste baldintza bat adierazi.

Bi kasuetan, eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela teknikari titulua eskuratu 2020-2021 ikasturtean. Informazio hori ez bada ageri EDUCA sisteman, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2020-2021 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, frogatzen duena ez duela eskuratu teknikari titulua.

e) 2020-2021 ikasturtean Batxilergoko titulua eskuratzeko ikasketak (Batxilergoko 2. maila) egiten aritu diren ikasleak:

–Goi mailako zikloetan inskribatu baldin badira: ikasle horiek ez badute eskuratzen Batxilergoko titulua, goi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa zikloetan sartzeko proba adierazi.

–Erdi mailako zikloetan inskribatu baldin badira: ikasle horiek ez badute eskuratzen Batxilergoko titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta sartzeko beste baldintza bat adierazi.

Bi kasuetan, eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela Batxilergoko titulua eskuratu 2020-2021 ikasturtean. Informazio hori ez bada ageri EDUCA sisteman, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2020-2021 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, Batxilergoko titulua eskuratu ez izana frogatzen duena.

f) Lehenago aipatutakoen antzeko beste kasu batzuetan, inskribatzeko inprimakian adierazitako sarrerako baldintza frogatzerik ez dagoenean, sarrerako baldintza hori aldatzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuak kasu bakoitzerako xedatutakoarekin bat.

Sarrerako baldintza aldatzen ahalko da ebazpen honen 6. eranskinean sarrerako baldintza aldatzeko jaso den azken egunera arte, inskripzio orria aurkeztu zen ikastetxeko bulego administratiboetan. Ikasleak une horretan berretsi beharko du, halaber, onartze prozesuan parte hartuko duela, “Onartze prozesuan parte hartuko dela berrestea” izeneko oinarrian xedatutakoarekin bat.

11. Ezin da eskaera bat egin erdi mailako zikloetarako eta beste eskaera bat goi mailako zikloetarako. Eta ezin da eskaera bat egin Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste eskaera bat Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetarako. Ziklo edo irakaskuntzetan inskripzio orri bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

12. Inskribatzeko inprimaki berean ezin dira Lanbide Heziketako zikloak eskatu sarrerako baldintza desberdinak erabiliz, baldin eta heziketa maila berekoak badira, erdi mailakoak edo goi mailakoak izan. Halaber, ezin dira Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak eskatu sarrerako baldintza desberdinak erabiliz, baldin eta heziketa maila berekoak badira, erdi mailakoak edo goi mailakoak izan.

13. Erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloko bigarren ikasmailan inskribatzea eskatzeko, interesdunek frogatu behar dute badituztela Lanbide Heziketako titulu bateko konpetentzia unitate eta lanbide kualifikazio guztiak, eta sartzeko baldintzak betetzen dituztela. Lehentasun ordenaren araberako zerrendan, bigarren sarrera taldean izanen dira (moduluren bat gainditzeke duten arren, bigarren ikasmailara igotzeko moduan diren pertsonak), sarrerako nota duen azken pertsonaren atzetik. Ordenan jartzeko, 2021-2022 ikasturteko onartze prozesuetako berdinketak hausteko zozketa eginen da.

14. LOGSE heziketa ziklo bat gainditu duten ikasleek ezin izanen dute haren baliokidea den LOE heziketa zikloan izena eman.

15. 2021-2022 ikasturtean Batxilergoa ikasteko eskabidea aurkeztu duten ikasleek Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetarako eskabidea aurkezten ahalko dute.

16. Inskripzio orriak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA sisteman sartuko dituzte datu guztiak, ebazpen honen 6. eranskinean horretarako ezarritako azken eguna baino lehen.

17. Inskripzio orriak jasotzen dituzten ikastetxeek “ERREP” zutabea bete beharko dute EDUCA kudeaketa sistemako “Ikastetxeko matrikula aurreikuspena” izeneko atalean. Bertan zehaztuko da ikasmaila bakoitzeko aurreikusitako errepikatzaile kopurua, ebazpen honen 6. eranskinean ezarritako azken eguna baino lehen.

Ikasle adingabeak inskripzio orriak aurkeztea,
eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu

1. Ikasle adingabeak inskribatzeko eskaerak eta banantze eta dibortzio kasuetakoak baliagarriak eta eraginkorrak izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Inskripzio orrian bi gurasoen sinadura agertzea.

–Inskripzio orrian guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: “Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin”.

–Inskripzio orrian guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: “Deklaratzen dut gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, non ondorioztatzen baita niri baizik ez dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du, eta hartatik ondorioztatuko da erabakia berari baizik ez dagokiola.

2. Dokumentazio horretatik ez bada ondorioztatzen erabakia berari baizik ez dagokiola, edo deklarazioa faltsua dela atzematen bada, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 13ko 112/2013 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz tramitatuko da (foru agindu horren bidez onetsi ziren unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak, banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez), eta eskatzaileari errekerimendua eginen zaio inskribatzeko eskaera osa dezan, ohartaraziz adierazitako epean hala egin ezean eskaera bertan behera geldituko dela.

3. Ikasle adingabearen guraso-ahala dutenak ados jartzen ez badira, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduko hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa beteko da.

LH elebiduneko goi mailako zikoetan ikasleak onartzeko irizpideak

Bat etorriz apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren lehen xedapen iragankorrean xedatutakoarekin, zeinaren bidez arautu baitzen ikasleak zikloetako modalitate presentzialean onartzeko prozesua, ezartzen da ezen foru agindu horretan xedatutakoa betez garatuko dela onartze prozesua LH elebiduneko programako zikloetan. Horrez gain, honako hauek hartuko dira kontuan: Ikasleak onartzeko epe arruntaren 1. eta 2. faseetarako ezartzen diren irizpide guztiak eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako ezarritakoak aplikatzean, hainbat azpitalde eratuko dira. Horietako bakoitzean, irizpide hau erabiliko da ikasleak lehentasun hurrenkeraren arabera zerrendatzeko:

–Lehenik: LH elebiduneko zikloa atzerriko zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa badutela frogatzen duten ikasleak.

–Bigarrenik: B1 maila hori edo hura baino handiagoa badutela frogatzen ez duten ikasleak.

Inskripzio orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

1. Inskripzio orriaren ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Atzerritarrek eskubidea dute espainiarren baldintza berberetan sartzeko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

2. Hona hemen inskribatzeko eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Sarrerako baldintzak eta, kasua denean, eskatutako irakaskuntzak eta zikloak egiteko bete beharrekoak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako irakaskuntza eta zikloak egiteko sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, onarpenari buruzko araudian adierazitakoarekin bat.

Sarrerako baldintza, bete beharrekoak eta nota betetzen direla frogatzeak berekin dakar onartze prozesuan parte hartuko duela berrestea, bat etorriz “Onartze prozesuan parte hartuko dela berrestea” izeneko oinarrian xedatutakoarekin.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ziklo bat eskatu bada, kasuan kasuko gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, kasua bada.

–Ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria, edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikasle izatearen ziurtagiria.

–Baldin ikaspostua eskatzen bada LH elebiduneko eskaintzaren ziklo batean, eta ikasleak baldin badu eskatutako ikasmailako atzerriko hizkuntzako B1 maila edo hori baino handiagoa, B1 maila hori izatearen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

3. Eskatzaileak ez baldin badu gaitasun artistikoaren probaren egiaztagiririk, ez atzerriko hizkuntzako B1 mailaren edo handiagoaren egiaztagiririk, ez ikaspostuak erreserbatzeko kasuei dagokien egiaztagiririk eskabideak aurkezteko ezarritako datetan (ebazpen honen 6. eranskinean ezarritako inskribatzeko epe arruntean), agiri horiek aurkezten ahalko ditu ebazpen honen 6. eranskinean ezarritako azken eguna arte. Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, gutxienez ebazpen honen 2. eranskineko ereduan adierazten den informazioa daramala.

Onartze prozesuan parte hartuko dela berrestea

1. Onartze prozedura bat baino gehiago daudenez aldi berean (erdi mailako zikloetan onartzea eta batxilergoan onartzea, goi mailako zikloetan onartzea eta unibertsitatean onartzea, hainbat autonomia erkidegotan onartzea...) beharrezkoa da bide bat ezartzea hainbat maila eta irakaskuntzetako zikloetarako onartze prozeduran parte har dezaten, bakar-bakarrik, epe arruntean inskribatzen direnetatik hautatutako zikloetako batean ikaspostua lortzeko interesa duten horiek, eta, horrekin batera, onarpen prozeduran parte har ez dezaten hautatutako zikloetan ikaspostua lortzeko interesik ez dutenek, epe arruntean inskribatu badira ere.

Horretarako ezarri da “Onartze prozesuan parte hartuko dela berrestea” izeneko tresna.

2. Onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko, sarrerako baldintza, bete beharrekoak eta nota betetzen direla frogatu beharko da; hala eginez, izangaiak parte hartzen du onartze prozesuan, eta eskatutako aukeretako batean ikaspostua lortzeko aukera du.

Sarrerako baldintza eta bete beharrekoak betetzen dituztenek, baina sarrera nota izan gabe, hala adierazi beharko dute berresten dutenean onartze prozesuan parte hartuko dutela. Sarrera notarik ez dutenez, ikasle horiek kokatuko dira sarrerako nota duen azkenaren atzetik hurrenkera zerrendan, dagokien taldean.

Izangai batek inskripzio orria aurkezten duenean ebazpen honen 6. eranskinean izena emateko jasotako epe arruntean, baina onartze prozesuan parte hartuko duela berretsi gabe (sarrerako baldintza, bete beharrekoak eta nota frogatu gabe), ez du onartze prozesu horretan parte hartzen, eta, horrenbestez, ez du aukerarik inskripzio orrian adierazi diren aukeretan ikaspostua lortzeko.

3. Inskripzio orria zer ikastetxetan aurkeztu edo zer ikastetxetara zuzendu zen, horretan berretsi beharko du ikasleak onartze prozesuan parte hartuko duela.

4. Onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko datak hauek izanen dira:

a) Sarrerako baldintza, bete beharrekoak eta nota betetzen dituztenak: ebazpen honen 6. eranskinean inskripzioa egiteko ezarritako epe arruntari dagozkion datetan.

Ikasleek inskripzio orriaren fotokopia zigilatua jasoko dute, sarrera data adierazita, kasuan kasuko aukeretarako onartze prozesuan parte hartuko dutela berretsi izanaren frogagiri gisa balioko duena.

b) Sarrerako baldintza, bete beharrekoak edo nota 2020-2021 ikasturtean beteko dituztenak: onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko azken egunera arte (ebazpen honen 6. eranskinean dago jasota).

Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, onartze prozesuan parte hartuko dela berretsi dela egiaztatuko duena, gutxienez ebazpen honen 2. eranskineko ereduan adierazten den informazioa daramala.

5. Onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko prozedura hau da:

a) Sarrerako baldintzari, bete beharrekoei eta notari buruzko informazioa EDUCA sistema informatikoan baldin badago, ikasleek eskatu beharko dute informazio hori eransteko inskribatzeko aurkeztutako eskabideari.

b) Sarrerako baldintzari, bete beharrekoei eta notari buruzko informazioa EDUCA sistema informatikoan ez baldin badago, ikasleek informazioa frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, inskribatzeko aurkeztutako eskabideari eransteko.

6. Ikasleak ez badu berresten onartze prozesuan parte hartuko duenik, ezin izanen du ikasposturik lortu inskripzio orrian adierazitako zikloetan, ikasle horiek parte hartzen ez dutelako ziklo horietan onartzeko prozesuan.

7. Ikasle bat 2020-2021 ikasturtean egiten aritu denean eskabidean sarrera baldintza gisa adierazitako ikasketak edo probak, ondotik aipatzen direnak, ikasketa edo proba horiek amaituta berretsi beharko du onartze prozesuan parte hartuko duela (ebazpen honen 6. eranskinean onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko ezarritako azken eguna baino lehenago):

a) DBHko laugarren maila.

b) Helduentzako Bigarren Hezkuntzako 4. moduluak.

c) Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo baten bigarren maila.

d) Batxilergoko bigarren maila.

e) Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa ziklo baten azken ikasmaila.

f) Goi mailako heziketa ziklo baten azken ikasmaila.

g) Unibertsitateko ikasketen edo baliokideen azken ikasmaila.

Halaber, 2020-2021 ikasturtean ondokoa gainditzen duten ikasleek ere berretsi beharko dute onartze prozesuan parte hartuko dutela:

a) Erdi mailako zikloetan sartzeko proba.

b) Goi mailako zikloetan sartzeko proba.

c) 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.

8. Aurreko apartatuan aipatzen diren ikasleek onartze prozesuan parte hartuko dutela berresten ahalko dute, inskripzio orrian adierazitakoa ez den beste sarrerako baldintza bat frogatuz, “Ikaspostua eskatzea” izeneko oinarriaren 10. apartatuan ezarritako kasuen arabera.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko
premiak izateagatik

1. Ikaspostuak gordetzeko, ikasleek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik: Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; edo Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.

–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Goi mailako kirolariak: Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela goi mailako kirolarien zerrendan.

–Errendimendu handiko kirolariak, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko a), b), d), e) eta f) kasuetan: Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena.

–Errendimendu handiko kirolariak, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko c) eta g) kasuetan: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, edo beste autonomia erkidego bateko kirol administrazioaren ziurtagiriarena, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena.

–Errendimendu handiko kirolariak: Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien zerrendan.

–Hobekuntzako kirolariak: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, egiaztatzen duena hobekuntzako kirolaria dela, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

–Oinarriko errendimenduko kirolaria: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiria, egiaztatzen duena oinarriko errendimenduko kirolaria dela, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

c) Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik. Egoera hori frogatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, derrigorrezko irakaskuntzak (erdi mailako zikloetarako inskripzioetan) edo derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzak (goi mailako zikloetarako inskripzioetan) zer ikastetxetan bukatu dituen, hango orientatzaileak sinatua, eta 3. eranskineko ereduaren araberakoa.

2. Honako irizpide hauei jarraituko zaie gordetako ikaspostuen esleipena ebazteko:

a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik: Desgaitasunen bat duela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrerako talde berean izan nahi ez izan, sarrerako nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua; bat etorriz apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 14.1 oinarrian xedatutakoarekin. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2021-2022 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketa publikoaren emaitza.

b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik: Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Honako hauek dira kirol mailak, handienetik txikienera:

1.a. Goi mailako kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 2. apartatua).

2.a. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan kategoria absolutuan, azken bi urteetako batean, gutxienez ere (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.a apartatua).

3.a. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan absolutuaren azpiko adin kategorietan, azken bi urteetako batean, gutxienez ere (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.b apartatua).

4.a. Errendimendu handiko kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak autonomia erkidegoetako araudiarekin bat (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.c apartatua).

5.a. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako goi errendimenduko zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.d apartatua).

6.a. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak garatzen duen kirol teknifikazioko programa nazionalaren barrenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.e apartatua).

7.a. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.f apartatua).

8.a. Errendimendu handiko kirolariak, autonomia erkidegoen edo haietako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako teknifikazio zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.g apartatua).

Zortzigarren maila honi dagozkion ziurtagirien barnean, Nafarroako Kirolaren Institutuak zenbait maila eta estamentu ezberdintzen ditu, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Honako hauek dira maila horiek, handienetik txikienera:

–Errendimendu handiko kirolariak-kirolari teknifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.1 apartatua).

–Errendimendu handiko kirolariak-kirolari kualifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.2 apartatua).

–Hobekuntzako kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 3.a apartatua).

–Oinarriko errendimenduko kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 4.a apartatua).

Kirol maila bera izanez gero, notarik onena duenari gordeko zaio ikaspostua, ikasketa espedienteko nota izan nahiz sarrera-probakoa izan. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2021-2022 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketa publikoaren emaitza.

c) Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik: Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrerako talde berean izan edo ez, sarrerako nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua; bat etorriz apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 14.3 oinarrian xedatutakoarekin. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Hezkuntza Departamentuan 2021-2022 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketa publikoaren emaitza.

3. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute inskripzio orria aurkeztu zuten ikastetxean, ebazpen honen 6. eranskinean agiri horiek aurkezteko ezarritako azken eguna baino lehen.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onartze prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

4. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

5. Egindako inskripzioa Educa atarian kontsultatzea: ikasleek egin duten inskripzioa kontsultatu ahal izanen dute Educa atarian. Horretarako, nahitaezkoa dute posta elektroniko baliozko eta aktibo bat ematea inskripzio orrian.

Helbide elektroniko hori ez adierazteak ekarriko du egindako inskripzioa egiaztatzeari uko egitea.

Jaiegunak

Ebazpen honetan adierazitako egunak aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Gerta daiteke inskripzio epeko egun baliodunetako bat jaieguna izatea ikastetxeren batean. Horrelakoetan, jaieguna ez den hurrengo egunera edo egunetara aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak behar bezalako publizitatea eman beharko die data aldaketei.

Onartzeko baremoa eta sartzeko lehentasunak

1. Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

3. Egindako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloaren arabera sartzeko lehentasuna ekartzen duten erdi mailako heziketa zikloei buruzko informazioa ebazpen honen 4. eranskinean jaso da. Ebazpen honen 5. eranskinean jaso da honako hauei buruzko informazioa: goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lehentasuna ematen duten Batxilergoko irakasgaiak eta Batxilergoaren modalitateak, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben modalitateak eta 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko proben modalitateetatik goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lehentasuna ematen dutenak Nafarroan.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako eta Lanbide Heziketako heziketa zikloetan inskribatzen diren ikasleen sarrerako nota

1. Zikloetan onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da onartze prozeduran erabiliko diren sarrera notak.

2. Ikasleek zikloetan sartzeko baldintza gisa aurkezten diren ikasketak edo probak zer ikastetxetan gainditu dituzten, ikastetxe horrek kalkulatu beharko du sarrera nota, edo, bestela, jatorriko hezkuntza administrazioak.

Ikasleak aurkezten duen ikasketa ziurtagiriak jasotzen baditu sarrerako baldintza gisa adierazitako ikasketak osatzen dituzten ikasgai edo modulu guztietako kalifikazioak, baina ez badago sarrera nota gisa erabili beharreko batez besteko notarik, inskripzio orria jasotzen duen ikastetxeak egin beharko du sarrera nota horren kalkulua, Hezkuntza Departamentuak ezartzen duenaren arabera.

3. Sarrera Ikastaroa edo Prestakuntzako Ikastaroa ematen duten ikastetxeek edo Sarrera Ikastaroa nahiz Prestakuntza Ikastaroa eman dutenek sarrera notaren ziurtagiria eman beharko diete beren ikasleei eta ikasle ohiei, Nafarroan Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan inskribatu badira, garaiz eman ere, ikasleek berrets dezaten onartze prozesuan parte hartuko dutela, lehen aukeran hautatu duten ikastetxean ziurtagiri hori aurkeztuta, ezarritako datetan, kasuaren arabera:

a) Sarrera Ikastaroa edo Prestakuntza Ikastaroa Nafarroan eta aurreko ikasturteetan egina duten ikasleen kasuan: ebazpen honen 6. eranskinean inskripzioa egiteko ezarritako epe arruntean.

b) Sarrera Ikastaroa edo Prestakuntza Ikastaroa Nafarroan eta 2020-2021 ikasturtean egina duten ikasleen kasuan: onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko azken eguna baino lehen, zeina adierazi baita ebazpen honen 6. eranskinean.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Heziketa Zikloak eta Batxilergoa irakasten dituzten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute haien ikasleek eta ikasle ohiek, Nafarroako heziketa zikloetan inskribatu direnek, berrets dezaten onartze prozesuan parte hartuko dutela, lehen aukeran hautatu duten ikastetxean, ezarritako datetan, kasuaren arabera:

a) Ikasketak aurreko ikasturteetan bukatu dituzten ikasleen kasuan: ebazpen honen 6. eranskinean inskripzioa egiteko ezarritako epe arruntean.

b) Ikasketak 2020-2021 ikasturtean bukatu dituzten ikasleen kasuan: onartze prozesuan parte hartzea berresteko azken eguna baino lehen, zeina adierazi baita ebazpen honen 6. eranskinean.

Horretarako, ikastetxeek garaiz egin behar dute honako aukera hauetako baten alde:

–EDUCA aplikazio informatikoan sartzea titulazioari edo titulazio ezari dagozkion erabakiak, bai eta sarrera notarako kalifikazioak ere, ikasleek berrets dezaten onartze prozesuan parte hartuko dutela horretarako ezarritako datetan.

–Ikastetxeak ez baditu kalifikazioak EDUCA bidez kudeatzen, titulazioari edo titulazio ezari dagozkion ziurtagiriak eman beharko dizkie bere ikasleei eta ikasle ohiei, bai eta sarrera nota ere, ikasleek berrets dezaten onartze prozesuan parte hartuko dutela horretarako ezarritako datetan.

5. Aurreko apartatuan zehaztutako bi aukerei dagozkien ekintzak (ikasketak 2020-2021 ikasturtean egin eta heziketa zikloetan Nafarroan inskribatu diren ikasleei dagokienez), behar adinako denborarekin egin beharko dituzte ikastetxeek, ikasleek modua izan dezaten berresteko parte hartuko dutela onartze prozesuan ebazpen honen 6. eranskinean ezarritako azken eguna baino lehenago.

Beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleak

1. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek honako hau aurkeztu behar dute ikastetxean, eskaerarekin batera: ikasketen homologazioaren behin betiko egiaztagiria, batez besteko nota erakutsiko duena, edo agiri baldintzatua.

Onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko ebazpen honen 6. eranskinean ezarritako azken egunaren aurretik aurkeztu beharko da dokumentazio hori. Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, zeinak egiaztatuko baitu ikasleak berretsi egin duela onartze prozesuan parte hartzea, gutxienez ebazpen honen 2. eranskineko ereduan adierazten den informazioa daramala.

2. Barematzeko orduan, kontuan hartuko da zer urtetan eman zen jatorrizko herrialdeko tituluaren homologazioa: homologazioa 2020ko irailaren 1ean edo egun horren ondotik lortu bada, 2020-2021 ikasturtean lortu dela ulertuko da; homologazioa 2020ko abuztuaren 31n edo egun horren aurretik lortu bada, 2020-2021 ikasturtea baino lehenagoko ikasturteetan lortu dela ulertuko da.

Zozketa

2021-2022 ikasturteko onartze prozesuetan, zerrendei automatikoki aplikatuko zaie, Educa aplikazioan, berdinketak hausteko zozketa, zeina aipatzen baita ikasleak zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren oinarrietan.

Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa heziketa zikloetan

1. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, honako hau izanen da sartu berrien 20 postuen banaketa, oro har, 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hogei

15

3

2

–1. sarrera taldea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den bat duten ikasleak.

–2. sarrera taldea. Oinarrizko lanbide titulu bat duten ikasleak.

–3. sarrera taldea. Baldintza hauetako bat frogatzen duten ikasleak: sarrera proba gainditu izana eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk ez betetzea; erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat gainditu izana eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk ez betetzea; Batxilergoko titulua edo teknikari titulu bat izatea; goi mailako teknikari titulu bat edo unibertsitateko titulu bat izatea, edo, ondorio akademikoetarako, apartatu honetan aipatzen diren titulazio edo prestakuntza horietako baten baliokidea den titulazioa izatea.

2. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo bateko lehen ikasmailan ikasle sartu berrien kopurua 20tik beherakoa denean, norgehiagoka badago, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hemeretzi

14

3

2

Hemezortzi

13

3

2

Hamazazpi

13

2

2

Hamasei

13

2

1

Hamabost

12

2

1

Hamalau

11

2

1

Hamahiru

10

2

1

Hamabi

10

1

1

Hamaika

9

1

1

Hamar

8

1

1

3. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, eta sartu berrien postuen kopurua 20tik gorakoa denean, honako hau izanen da ikaspostuen banaketa, oro har, 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hogeita bat

16

3

2

Hogeita bi

17

3

2

Hogeita hiru

18

3

2

Hogeita lau

19

3

2

Hogeita bost

19

4

2

4. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, honako hau izanen da sartu berrien 20 postuen banaketa, oro har, 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hogei

10

8

2

–1. sarrera taldea. Batxilergo titulua edo baliokidea duten ikasleak.

–2. sarrera taldea. Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua duten ikasleak.

–3. sarrera taldea. Baldintza hauetako bat frogatzen duten ikasleak: goi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu izana eta goi mailako zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk ez betetzea; goi mailako teknikariaren titulua edo unibertsitateko titulua izatea, edo, ondorio akademikoetarako, atal honetan aipatzen diren titulazio edo egiaztagiri horietako baten baliokidea den titulazio bat izatea.

5. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo bateko lehen ikasturtean ikasle sartu berrien kopurua 20tik beherakoa denean, norgehiagoka badago, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hemeretzi

9

8

2

Hemezortzi

9

7

2

Hamazazpi

8

7

2

Hamasei

8

7

1

Hamabost

7

7

1

Hamalau

7

6

1

Hamahiru

6

6

1

Hamabi

6

5

1

Hamaika

5

5

1

Hamar

5

4

1

6. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, eta sartu berrien ikaspostuen kopurua 20tik gorakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, 3 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hogeita bat

10

9

2

Hogeita bi

11

9

2

Hogeita hiru

11

10

2

Hogeita lau

11

11

2

Hogeita bost

12

11

2

7. Hamabost ikasleko ratioa duten Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, honako hau izanen da sartu berrien postuen banaketa, oro har, 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamabost

13

2

a) Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako gradua:

–1. sarrera taldea. Titulu edo ziurtagiri hauetako bat duten ikasleak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua; Batxilergoko titulua; unibertsitateko titulua; teknikariaren titulua, goi mailako teknikariaren titulua, ikasketa ziurtagiria, frogatzen duena Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako irakaskuntzetan, 1963ko ikasketa planeko guztientzako ikasketetako hirugarren kurtsoa gainditu izana, edo plan esperimentaleko bigarren kurtsoa; ondorio akademikoetarako, aurrekoen baliokide diren beste ikasketa batzuk gainditu izana. Kasua bada, gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria eduki beharko da.

–2. sarrera taldea. Zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria duten ikasleak, eta, kasua bada, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria dutenak, baldin sarrerako beste baldintza batzuk betetzen ez badituzte.

b) Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako gradua:

–1. sarrera taldea. Titulu edo ziurtagiri hauetako bat duten ikasleak: Batxilergoko titulua; Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua; LHko teknikari titulua; unibertsitateko titulua; goi mailako teknikariaren titulua; Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatu titulua, 1963ko ikasketa planekoa edo plan esperimentalekoa; ondorio akademikoetarako, aurrekoen baliokide diren beste ikasketa batzuk gainditu izana. Kasua bada, gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria eduki beharko da.

–2. sarrera taldea: zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria duten ikasleak, edo Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria, hala badagokio, eta sarrerako beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

8. Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa ziklo bateko lehen kurtsoan sartzeko norgehiagoka badago, eta ikasle sartu berrien kopurua 15etik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamalau

12

2

Hamahiru

12

1

Hamabi

11

1

Hamaika

10

1

Hamar

9

1

Bederatzi

8

1

Zortzi

7

1

Zazpi

6

1

9. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du taldeen artean norgehiagokarik dagoen edo ez, 2021-2022 ikasturterako onartze prozesuaren lehen faseko zerrenda bakoitzerako.

Sartu berrientzako ikaspostuak zehaztea

Zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 7. apartatuan ezarritakoa garatze aldera, ikastetxeetako zuzendaritzek adierazi beharko dute zein den, bat etorriz Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak emandako jarraibideekin, ikasle sartu berrientzako ikaspostu proposamena, eskaintzen duten ziklo, ikasmaila eta tailer bakoitzerako. Jakinarazpen hori egin beharko da ebazpen honen 6. eranskinak sartu berrientzako ikaspostu proposamena jakinarazteko ezarritako azken eguna baino lehen.

Epe arrunteko onartze prozesuaren lehen fasea eta bigarren fasea: Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak

Erdi Maila eta Goi Maila.

1. Behin-behineko eta behin betiko onartuen zerrendak izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik hartuta emanen dira argitara, bai Hezkuntza Departamentuaren web orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional) bai eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan inskribatzea” izeneko tramite fitxan ere, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6899/Lanbide-Heziketako-eta-Arte-Plastikoetako-eta-Diseinuko-zikloetan-izena-ematea

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabilita.

2. Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio orria, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, zuzendu daitezen dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akats edo hutsak, ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunetan.

4. Onartze prozesuaren lehen fasean onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 1. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunetan.

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 2. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunetan.

Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

5. Onartuen behin betiko zerrenda hauek onartze prozesuaren bigarren fasean argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 3. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunetan.

b) Onartuen behin betiko 4. zerrenda: Ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Behin betiko 4. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunetan.

Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

6. Behin betiko 4. zerrenda epe arruntean onartutako ikasleen azken zerrenda izanen da erdi mailako eta goi mailako zikloak eskatu dituzten ikasleentzat.

7. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 13. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa

1. Matrikula gauzatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute. Lehen aukera ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute “Aukera hobetzea” edo “Aukera ez hobetzea” hautatzen duten. Ikastetxeak bestelako informazioa ere eskatzen ahalko die ikasle horiei. Horrez gain, informazio hau agertuko da gutxienez:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzako zk., jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Gurasoen edo tutoreen datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

c) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horiei buruzko datuak: maila (erdi maila, goi maila); ikasmaila (1.a, 2.a); lehen ikasmailan gainditu gabe dituen moduluak, baldin badira (2. ikasmailako matrikuletan); heziketa zikloa; hizkuntza; txanda (baldin bada).

d) Adin nagusiko ikasleak: berariaz adierazi beharko dute familiakoei baimena ematen dieten edo ez beren ikasketei buruzko informazioa ezagutzeko.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura agertu beharko du, eta, adingabeen kasuan, amarena, aitarena edo legezko tutorearena ere bai. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZren, AITaren (Atzerritarrak Identifikatzeko Txartela), ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek eskubidea dute Espainiakoen baldintza beretan egiteko irakaskuntza hauek, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekorik.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3. Ikasle batek, Batxilergoan matrikulatuta egonik, ikaspostua lortzen badu Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko ziklo batean, matrikula egiten duenean heziketa zikloan, baja emanen zaio Batxilergoko matrikulan.

Matrikula: Aukera hobetzea

1. Ikasle batek ikaspostua lortzen badu, aurreneko aldiz, inskripzio inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko du matrikula egiten duenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzen bada, horrek ekarriko du uko egitea ikaspostua lortzeari hobetsitako aukeretako batean, onartze prozesuko epe arrunteko lehen eta bigarren faseetan onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar aukera izatea ikaspostua lortzeko hobetsitako aukeretako batean onartze prozesuko epe arrunteko lehen eta bigarren faseetan onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan, onartze prozesuko epe arrunteko onartuen behin betiko zerrendak baldin badaude oraindik argitaratu gabe.

2. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hori hautatzeak berekin dakar uko egitea hobetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzeko aukerari, onarpen prozeduraren epe arrunteko onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hori hautatzeak berekin dakar aukera izatea ikaspostua lortzeko hobetsitako aukeretako batean onartze prozesuko epe arruntean onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan, onartze prozesuko epe arrunteko onartuen behin betiko zerrendak baldin badaude oraindik argitaratu gabe.

3. Matrikula berria egiteko, ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikasleek; heziketa ziklo eta ikastetxe berrian matrikula formalizatzeko unean, baja eginen du aurreko matrikulan.

Ziklo berrian matrikulatu ondoren, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko du aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa (egindako ordainketak barne, kasua bada) jasotzeko, betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, tramite hauek matrikula formalizatzen duenean eginen dira.

4. Matrikula egiteko unean hautatutako aukera (“Aukera hobetzea” edo “Aukera ez hobetzea”) aldatzen ahalko da onartuen behin betiko zerrenda argitaratu gabeei dagozkien hurrengo matrikulazio aldietan. Aldaketa horrek ondorioak sortuko ditu onartuen hurrengo behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, jasoko duena ebazpen honen 2. eranskineko ereduan adierazten den informaziotik dagokiona.

5. Matrikula formalizatzean, inskribatzeko eskaeran lehen aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ezin izanen dute “Aukera hobetzea” hautatu matrikulan, lehen aukeran lortu dutelako ikaspostua.

6. Gerta daiteke ikasleek ikaspostua lortzea lehen aldiz, edo “Aukera hobetzearen” ondorioz, ikasleak onartzeko epe arruntean onartutako pertsonen behin betiko azken zerrendan (behin betiko 4. zerrendan). Ikasle horiek “Aukera hobetzea” hautatzen ahalko dute matrikula formalizatzean, nahiz eta zerrenda horrekin bukatzen diren ikasleak onartzeko epe arrunteko ikaspostu adjudikazioak.

“Aukera hobetzea” hautatzeak ahalbidetuko du ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzea, “Epe arruntaren ondoren heziketa zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura” oinarriko 1. atalean ezarritakoarekin bat.

7. Onartutakoen behin betiko azken zerrendari dagokion matrikula egin ondoan hutsik gelditzen diren ikaspostuak esleitzeko, jarraituko zaio irakaskuntza maila bakoitzean (erdi maila eta goi maila) ikaspostu hutsak esleitzeko kasuan kasuko prozedurari.

Onartze prozesutik kanpo uztea

1. Nafarroan zikloetan onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 13. oinarrian ezarritakoa garatzeko, ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako datetan hartan matrikulatzen ez diren ikasleak onartze prozesutik kanpo utziko dira, ondotik adierazten den moduan.

2. Ikasle batek ikaspostua lortzen badu lehendabiziko aldiz hautatu duen aukeraren batean onartutakoen behin betiko zerrenda batean eta ez bada matrikulatzen lortutako ikaspostuan, onarpen prozeduratik kanpo geldituko da guztiz, eta ez du aukerarik izanen, beraz, beste ikasposturik lortzeko prozedura horren epe arruntean.

3. Dagoeneko matrikulatuta dauden eta onartuen behin betiko 2. edo 3. zerrendan “Aukera hobetzea” erabiliz lehenetsitako aukera batean ikaspostu berria lortu duten ikasleek galduko dute matrikula egina duten ikaspostua, baldin eta lortu duten horretan matrikulatzen ez badira. Horrekin batera, galduko dituzte egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak. Ikasle horiek ez dira geldituko onarpen prozeduratik kanpo, baina ez dute parte hartuko lortutako ikaspostu berriari dagokion aukeran (matrikulatu ez den horretan) onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan. Nolanahi ere, adierazitako beste aukeretako batean ikaspostu berria lortzeko aukera izan dezakete, onarpenerako epe arruntean onartuen behin betiko hurrengo zerrendetako batean.

4. Onartuen behin betiko 4. zerrendan “Aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere bai, baina ez dira onarpen prozeduratik baztertuko. Onarpenerako epe arruntean onartuen zerrenda berririk ez dagoenez, ezin da aukerarik izan epe arrunt horretan ikaspostu berria lortzeko.

5. Behin betiko 4. zerrendari dagokion matrikularen ondoren, ikasleak erdi mailako eta goi mailako zikloetan onartzeko epe arrunta bukatzen da. Bi mailetan hutsik gelditutako ikasposturik badago, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren bidez eskainiko dira.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako
gelditzen diren ikaspostu hutsak

1. Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du zenbat ikaspostu huts dauden eskainitako ziklo eta talde bakoitzean.

–Erdi mailako zikloak: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da.

–Goi mailako zikloak: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da.

2. Onartze prozesuko epe arrunta bukatu ondoren gelditzen diren ikaspostu huts horiek eskainiko dira erdi mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bitartez eta goi mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bitartez, Nafarroan zikloetan onartze prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. eta 4. oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

Epe arruntaren ondoren heziketa zikloetako
ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurak

1. Prozedura bat eginen da erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskaera ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduretan:

–Inskripzio orria epe arruntean aurkezturik, onartutakoen behin betiko zerrendetako batean ikaspostua lortu ez dutenek.

–Izena emateko eskaera epe arruntean aurkeztu ez dutenek.

–Epe arruntean onartuak izanda ere, matrikula gauzatu ez dutenek edo lortutako ikaspostuari uko egin diotenek.

Halaber, epe arruntean inskripzio orria aurkeztu bai baina lehenetsitako aukera batean ikaspostua lortu ez duten ikasleek ere parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horietan, baldin eta beren lehen aukera ez den batean matrikula egin badute “Aukera hobetzea” hautatuta. Ikasle horiek, parte hartu nahi badute, ikasposturik lortu ez duten aukera guzti-guztiak adierazi beharko dituzte ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onartze prozesuan, aukera horietan ikaspostu hutsak egonez gero, eta mantendu beharko dute inskribatzeko inprimakian epe arruntean adierazi zuten lehenespen-ordena.

2. Batxilergoan eta heziketa zikloetan matrikula egina duten ikasleek parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduretan.

3. Eskatzaile bakoitzak inskripzio orri bakarra aurkezten ahalko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere hamar aukera dakartzala, lehentasun ordenaren arabera zehaztuta. Irakaskuntzako bi mailetan (erdi maila eta goi maila) sartzeko baldintzak eta betekizunak betetzen dituenak bi mailetako aukerak markatu ditzake.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak eredu ofizialen araberakoak izanen dira, zeinak jasota baitaude Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan inskribatzea’ izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6899/Lanbide-Heziketako-eta-Arte-Plastikoetako-eta-Diseinuko-zikloetan-izena-ematea

Oinarri honetako 1. apartatuan aipatzen diren ikasleak matrikula eginda daudenean baina “Aukera hobetzea” hautatuta, beren lehentasunak hautatzen ahalko dituzte ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako inskripzio inprimakian, soilik, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikasposturik badagoela argitaratuta dagoenean, aukera horien lehenespen-ordenari eutsita.

4. Honako hau da eskaera aurkezteko epea ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bakoitzean: ebazpen honetako 6. eranskinean adierazitakoa

5. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea lehenik bidali beharko da aukeratutako zikloa eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetara (telematika bidezko inskripzioa), edo bertara joanda aurkeztu beharko da.

Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

6. Ezin izanen da eskaera bat baino gehiago aurkeztu ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

7. Ezin da eskabiderik aurkeztu ikastetxe edo ziklo batean, ez bada argitaratu ikaspostu hutsak dituela.

8. LOGSE heziketa ziklo bat gainditu duten ikasleek ezin izanen dute haren baliokidea den LOE heziketa zikloa eskatu ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran.

9. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduretan, inskripzio orriak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA sisteman sartuko dituzte datu guztiak, ebazpen honen 6. eranskinean ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako ezarritako azken eguna baino lehen.

10. Ikasleak onartzeko epe arruntean inskribatu eta onartze prozesuan parte hartzea berretsi duten ikasleek ez diote dokumentazio osagarririk erantsi beharko ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabideari.

11. Ikasleek, epe arruntean inskribatu bai, baina onartze prozesuan parte hartuko dutela berretsi ez badute ez dutelako frogatu sarrerako baldintzak, bete beharrekoak eta nota, honako hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:

–Sarrerako baldintzak eta, kasua bada, bete beharrekoak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako irakaskuntzei eta zikloei dagokien sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, Nafarroan zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen Foru Aginduaren 12. oinarrian adierazitakoarekin bat.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ziklo bat eskatu bada, kasuan kasuko gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Baldin ikaspostua eskatu bada LH elebiduneko eskaintzaren ziklo batean, eta ikasleak baldin badu LH elebiduneko zikloko atzerriko hizkuntzako B1 maila edo hori baino handiagoa, hizkuntza maila hori edukitzearen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

12. Epe arruntean inskribatu ez diren ikasleek honako dokumentazio hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerari:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Sarrerako baldintzak eta, kasua bada, bete beharrekoak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako irakaskuntzei eta zikloei dagokien sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, bat etorriz Nafarroan zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen Foru Aginduaren 12. oinarrian adierazitakoarekin.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ziklo bat eskatu bada, kasuan kasuko gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Baldin ikaspostua eskatu bada LH elebiduneko eskaintzaren ziklo batean, eta ikasleak baldin badu LH elebiduneko zikloko atzerriko hizkuntzako B1 maila edo hori baino handiagoa, hizkuntza maila hori edukitzearen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo uztea

1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduren emaitzen berri emateko bitarteko ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik hartuta emanen dira argitara, bai Hezkuntza Departamentuaren web orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional) bai eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan inskribatzea” izeneko tramite fitxan ere, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6899/Lanbide-Heziketako-eta-Arte-Plastikoetako-eta-Diseinuko-zikloetan-izena-ematea

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Gutxienez, onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko 1. zerrenda: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunetan.

b) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko 2. zerrenda: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunean argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 2. zerrenda honen arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: ebazpen honen 6. eranskinak zehaztutako egunetan.

3. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek matrikula gauzatu beharko dute, eta, horretarako, aurkeztu beharko da “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa.

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendan ikaspostua beren lehen aukera ez den beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat adierazi beharko dute matrikula formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hori hautatzeak berekin dakar, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan, uko egitea beste ikaspostu bat lortzeari eskabidean hobetsitako aukeretako batean.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hori hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan.

5. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula berria egiteko, ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute; heziketa ziklo eta ikastetxe berrian matrikula formalizatzeko unean, baja eginen du aurreko matrikulan.

Ziklo berrian matrikulatu ondoren, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko du aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa (egindako ordainketak barne, kasua bada) jasotzeko, betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, tramite hauek matrikula formalizatzen duenean eginen dira.

6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostua lortzen duen ikaslea, dela aurrenekoz, dela “Aukera hobetzea” erabiliz, matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, matrikula egina duen ikaspostua galduko du, bai eta lortutako ikaspostu berriaren eskubide guztiak ere, eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo utziko da.

Heziketa zikloen eskaintza

Inskripzioan ikastetxe eta ziklo jakin bat lehen aukera gisa adierazi dutenak hamar baino gutxiago badira, Hezkuntza Departamentuak eskaintza hori bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean edo beste batzuetan matrikulak eta onarpen prozedurak izan duen bilakaera historikoa, lurralde kohesioko irizpideak eta Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu sektoreei ematen zaien erantzuna.

Eskaintza bat bertan behera uztea erabakitzen bada, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei jakinaraziko die zein izanen den inskripzio orrian adierazitako aukerak aldatzeko prozedura, bertan behera gelditu den zikloa hautatu dutenentzat, gehienez 6 aukerarekin parte har dezaten onartze prozesuan.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea

1. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bukatutakoan, ikasleak hasita dagoen ikastaroan sartzen ahalko dira, honako jarraibide hauen arabera:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduretan onartutakoen 1. eta 2. zerrendak argitaratu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak honela esleituko dira:

–Baldin eta itxaron zerrendarik badago ikaspostuak esleitzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendaren ondorioz, ikaspostua eskainiko zaie, hurrenkerari zorrotz jarraituz, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako itxaron zerrendan daudenei, betiere beste inongo ziklotan matrikulaturik ez badaude. Ezin zaio ikasposturik eskaini beste ziklo batean matrikulatuta dagoen ikasle bati. Eskaintzen bazaio eta matrikula berri bat egiten bada, Hezkuntza Departamentuak baliogabetuko du ofizioz.

Ikaspostu horiek esleituko dira Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak ematen dituzten jarraibideak betez. Esleipen horien ondotik oraindik ere ikaspostu hutsik badago, hurrengo apartatuan adierazitakoaren arabera esleituko dira.

–Itxarote-zerrendarik ez badago ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako behin betiko 2. zerrendaren ondorioz, ikaspostua ikastetxearen esku geldituko da, eta ikastetxeak berak zehazten dituen irizpideei jarraituz esleitzen ahalko da. Irizpideak web-orrian paratu beharko dira ikusgai.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak ematen dituzten jarraibideak beteko dira matrikula Educan formalizatzeko prozedurarako eta egunetarako.

b) Adjudikazio eta matrikula horiek egiteko azken eguna 2021eko urriaren 15a izanen da.

2. Baldin 2021-2022 ikasturtean irakaskuntza berbera beste ikastetxe batean egiten ari den ikasle batek bere matrikula tokiz aldatzea eskatzen badu, ikasturteko edozein unetan eskolatzen ahalko da ikastetxe berrian, baldin eta han ikaspostu hutsik badago, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen badira:

–Ikasleak sarrerako baldintzak betetzea.

–Gertatzea maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87. artikuluko 2. apartatuaren bigarren paragrafoan ezarritako inguruabarretako bat.

Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak, halaber, ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko baimena eman dezake, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

Matrikulen bateragarritasuna

1. Derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko heziketa zikloetako eta/edo goi mailako hezkuntzakoetako modalitate presentzialean matrikulatutako ikasleek araubide bereziko Kirol irakaskuntzak aldi berean egin ditzakete, onartze prozesua bukaturik irakaskuntza horietako zikloetan esleitu gabeko ikasposturik bada, itxarote-zerrendan inor ez badago eta ikastorduen bateragarritasuna %90ekoa bada, gutxienez.

2. Helduentzako Batxilergoko irakaskuntzetan matrikulatzeko, baldintza akademikoak eta batxilergo horretan sartzekoak bete eta heziketa zikloetan matrikulatuta egon behar da, eta gainditzeko eduki, soilik, Lantokiko Prestakuntzako modulua, edo, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen kasuan, Enpresa, estudio edo tailerretako Prestakuntza Praktikoko Fasearen modulua.

3. 2020-2021 ikasturtean erdi edo goi mailako heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleak Batxilergoko irakaskuntzetan ere matrikulatuta egon daitezke aldi berean, baldin eta, sarrerako baldintzak betetzeaz gainera, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko irakaskuntzen araubidean.

Komunikaziorako bideak

–Helbide elektronikoak: nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es.

–Gurasoentzako eta ikasleentzako aholkuak eta informazioa: 848 426617.

–Tramitazioari eta ikastetxeetan onartzeari buruzko kontuak: 848 426977.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzua: 848 426628 - 848 426036.

–Faxa: 848 426987.

2. ERANSKINA

Egiaztagiria.

3. ERANSKINA

Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izatearen ziurtagiria.

4. ERANSKINA

Oinarrizko lH-TIK erdi mailako zikloetara sartzeko lehentasuna.

5. ERANSKINA

A) Batxilergo ikasketatik goi mailako zikloetara sartzeko lehentasunak.

B) Zikloetarako nafarroako sarbide probaren bitartez goi mailako zikloetara sartzeko lehentasunak.

C) 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren bidez goi mailako zikloetara sartzeko lehentasunak.

Deskargatu beharreko fitxategiak PDF formatuan daude.

6. ERANSKINA

Ikasleak 2021-2022 ikasturterako onartzeko prozesuaren egutegia

Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTAREN LEHEN FASEA

Inskripzio epe arrunta (inskripzio orriak aurkeztekoa)

Maiatzaren 17a

Maiatzaren 26a

14:00ak arte

Azken eguna inskribatutako ikasleen datuak EDUCA sisteman sartzeko (inskripzio ikastetxeak)

Ekainaren 11

Azken eguna, EDUCA sisteman “ERREP” zutabea betetzeko, “Ikastetxearen matrikula-aurreikuspena” izeneko atalean (inskripzioa egiten den ikastetxeak)

Ekainaren 21a

14:00ak arte

Azken eguna berresteko onartze prozesuan parte hartuko dela (sarrerako baldintza/betekizuna eta nota frogatzen dituen dokumentazioa aurkeztea).

Beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleen kasuan: ikasketen homologazioaren behin betiko egiaztagiria edo agiri baldintzatua aurkeztea

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna sarrerako baldintza aldatzeko

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, beste baldintza batzuk aurkezteko (gaitasun artistikoaren proba), kasua bada

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, atzerriko hizkuntzako B1 mailaren egiaztagiria aurkezteko, kasua bada

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Departamentuari jakitera eman diezaioten zein den sartu berrien ikaspostuen aurreikuspena, ziklo eta talde bakoitzeko, gero Hezkuntza Departamentuak behin betiko ikaspostu kopurua zehazteko.

Uztailaren 2a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 12a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 12a

Uztailaren 14a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 16a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 19a

Uztailaren 22a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 26a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 27a

Uztailaren 30a

14:00ak arte

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTAREN BIGARREN FASEA

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Abuztuaren 27a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Abuztuaren 30a

Abuztuaren 31

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea

Irailaren 2a

Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailaren 3a

Irailaren 6a

14:00ak arte

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Irailaren 10a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Irailaren 13a

Irailaren 14a

14:00ak arte

Azken eguna, EDUCA sisteman inskribatutako ikasleak sartzeko (inskripzio ikastetxeak)

Irailaren 16a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 17a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 20a

Irailaren 21a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 23a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 24a

14:00ak arte

Iragarkiaren kodea: F2107704