111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

125/2021 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko egutegi alternatiboa ezartzen duena 2020-2021 ikasturterako, COVID-19a dela kausa.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak otsailaren 5ean emandako 3/2021 Ebazpenaren bidez, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdi irekia eta egutegia ezarri ziren 2020-2021 ikasturterako.

2021eko udari begira dagoen zalantzazko osasun egoera dela eta, egokia da jarraibide batzuk ematea bermatzeko ezen, COVID-19aren ondoriozko pandemia dela kausa, eta osasun agintaritzak gomendatuta, idatzizko proba egiten den egunean etxean konfinatuak dauden pertsonek beste egun batean egiten ahal dutela proba hori.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. COVID-19a dela kausa, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko arauak eta egutegi alternatiboa ezartzea 2020-2021 ikasturterako, ebazpen honen lehenengo eranskinean eta bigarren eranskinean adierazitakoari jarraikiz, hurrenez hurren.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako 2021eko proba alternatiboak egin ahal izateko baldintzak, COVID-19a dela kausa

1. Izangaiek konfinamendua agintzen zaien egun berean jakinarazi beharko dute konfinatuak egon beharra dutela, mezu elektroniko bat bidaliz kasuan kasuko hizkuntza eskolara, izena, bi abizen eta matrikulaturik dauden hizkuntza eta maila adierazita. Mezua helbide hauetara bidaliko da:

–NUHEO: eidistan@educacion.navarra.es

–Iruñeko HEO: eipamplo@educacion.navarra.es

–Tuterako HEO: eitudela@educacion.navarra.es

2. Ahalik eta azkarren, eta, betiere, probak egiteko hasiera batean aurreikusitako eguna baino lehen, konfinatuak dauden pertsonek konfinamenduaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, osasun agintaritzak luzatua.

3. COVID-19a dela kausa Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtapen probara ezin dela joan justifikatzeko, oinarrizko osasun laguntzako medikuak emandako egiaztagiria edo txostena baizik ez da onartuko. Egiaztagirian edo txostenean, idazpurua, zigilua eta elkargokide zenbakia adieraziko dira. Konfinamenduaren hasiera eguna zehaztuko da, baita bukaerakoa ere, jakiteko noiztik aurrera egin lezakeen proba. Gaixotasuna hartu badu, bizimodu arruntera itzultzen ahal den eguna.

4. Proben egutegi ofizialaren ordez, egutegi alternatibo bat finkatu da hizkuntza eta maila bakoitzerako, zeina ebazpen honen 2. eranskinean argitaratu baita.

2. ERANSKINA

COVID-19 ziurtapen proba bateratuen egutegia araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat, 2020-2021 ikasturterako

COVID-19ak eragiten dituen behar bezala justifikatutako egoerak direla kausa, 2020-2021 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko zatietarako egutegi alternatibo hau ezartzen da, bera eta bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizialentzat zein libreentzat:

HIZKUNTZA

MAILA

ARRUNTA

BEREZIA

2021eko maiatza/ekaina

2021eko iraila

Alemana

A2

6/21 (arratsaldean)

9/23 (goizean)

B1

6/7 (arratsaldean)

9/13 (goizean)

B2

6/22 (arratsaldean)

9/23 (goizean)

C1

6/21 (arratsaldean)

9/23 (goizean)

Euskara

B1

6/18 (arratsaldean)

9/13 (arratsaldean)

B2

6/8 (arratsaldean)

9/23 (arratsaldean)

C1

6/7 (arratsaldean)

9/13 (arratsaldean)

Frantsesa

A2

6/14 (arratsaldean)

9/23 (goizean)

B1

6/1 (arratsaldean)

9/13 (goizean)

B2

6/18 (arratsaldean)

9/23 (arratsaldean)

C1

6/14 (arratsaldean)

9/23 (goizean)

Ingelesa

B1

6/7 (arratsaldean)

9/13 (arratsaldean)

B2

6/11 (arratsaldean)

9/23 (arratsaldean)

C1

6/9 (arratsaldean)

9/23 (arratsaldean)

C2*

6/1 (goizean)

9/23 (arratsaldean)

Italiera

A2

6/7 (goizean)

9/13 (goizean)

B1

6/9 (goizean)

9/23 (goizean)

B2

6/7 (goizean)

9/13 (goizean)

C1

6/9 (goizean)

9/23 (goizean)

* Ikasle ofizialak soilik.

Iragarkiaren kodea: F2106547