111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Xehetasun-azterketa, Sunbillako 1. poligonoko 865. lursailean. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2021eko martxoaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea M.ª José Vertiz Lastirik Sunbillako 1. poligonoko 865. lursailerako aurkeztutako xehetasun-azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Sunbillan, 2021eko apirilaren 29an.–Alkateordea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2106926