111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan. 2021eko apirila

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2021eko apirilaren 12an:

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, eta kontuan hartuta Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. artikuluan xedatutakoa, honako hau erabaki da: lur gaineko aparkatze-sistema aldatzea, honako hauek gaitzeko:

–Bizilagunendako aparkaleku-plazak (plaza berdeak) Ultzama Erreka, Irati Erreka, El Mochuelo eta Blas de Laserna kaleen artean dagoen aparkalekuan.

–Egonaldi luzeko txandaka aparkatzeko aparkaleku-plazak (plaza laranjak), Ipar Etxabakoitzeko aparkalekuan.

Hori guztia, erabaki honi atxikitako planoekin bat.”

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2107112