111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko kultura-, arte- eta sormen-industriei, 2021 urtean zehar kultura- eta arte-jarduerak egin eta programatu ditzaten

Laburpena DDBN (Identifikazioa): 560384.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/560384).

Araubidea arautzea dirulaguntzak emateko, artearekiko jakin-mina lantzen duten ekimenak gauzatu, eta artearen eta kulturaren mota guztietako adierazpideen bidez Iruñean kultura eta artea zabaltzen laguntzen duten pertsona fisiko edo juridikoei (kultur arloko enpresak eta/edo profesionalak). Proiektuak oso-osorik gauzatuko dira 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, eta Iruñeko udal mugartean burutu beharko dira.

Iruñean, 2021eko apirilaren 28an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2106891