111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 750. lurzatian, San Francisco kaleko 8. zenbakian. Hasierako onespena

Honako honen bitartez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela hiri-jarduketarako plan berezi bat, Erriberriko 16. poligonoko 750. lurzatian, San Francisco kaleko 8. Zenbakian, xede duena higiezinaren babes-maila bermatzea.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2021eko apirilaren 22an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2106604