111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Aldaketa, Hirigintzako Arau Orokorren 94. artikuluan.
Hasierako onespena

Galipentzuko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Galipentzuko Udal Planeko aldaketa egituratzailea Hirigintzako Araudi Orokorrari dagokionez, hain zuzen ere, bertako 94. artikuluari dagokionez, bilkurako espedientean agertzen den moduan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Galipentzun, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L2106879